Frantziako Iraultzaren Funtsezko Faseak: 1789-1792
Iraultzaren Fase Nagusiak
a) Estatu Orokorrak (1789ko maiatzean) eta Asanblea Nazionala
Luis XVI.aren ministroek kleroari zergak ordaintzea proposatu zuten. Erregeak Estatu Orokorrak deitu behar izan zituen 1789ko maiatzaren 5ean. Pribilegiatuen altxamenduak Frantziako Iraultzari hasiera eman zion. Estatu Orokorrak bildu baino lehen, estamentu bakoitzak kexa-koadernoak idazten zituen, eta bertan idatzi zituzten beren proposamenak eta arazoak. Hirugarren Estatukoen koadernoetan hau idazten zuten:
- Nekazariek jaunen zapalkuntza salatu zuten eta, hiritarrekin batera, beren bizimodua hobetzea nahi zuten.
- Burgesia aristokraziaren pribilegioen aurka agertu zen. Batez ere konstituzioa nahi zuten, legearen aurrean eta politikan parte hartzeko pertsonen berdintasuna berma zezan.
1789ko maiatzaren 5ean bildu ziren Estatu Orokorrak Versaillesen. Hirugarren Estatuak lortu zuen beste bi estamentuek adina ordezkari edukitzea. Erregeak eta pribilegiatuek ez zuten onartu proposamen hori, eta Hirugarren Estamentuko ordezkariak aretotik kanporatu zituzten, joera ilustratuak zituzten noble eta elizgizon batzuekin batera. Laster, erregeak klero eta nobleziako kideak Asanblean sartzera behartu zituen.
c) Asanblea Legegilea (1791-1792)
Girondinoak
Moderatuak ziren, goi mailako burgesiaren ordezkariak, jabetza, askatasun ekonomiko eta sufragio zentzitarioaren aldekoak. Ez ziren herriarengan fidatzen. Eskuinean kokatzen ziren.
Jakobinoak
Erradikalak ziren, batzuk sufragio unibertsalaren eta Errepublikaren aldekoak. Ezkerrean kokatzen ziren. Robespierre, Danton eta Marat gailentzen ziren.
Etapa honetan girondinoak izan ziren nagusi. Arazo ekonomikoak larriagotu ziren eta Pariseko herria ez zegoen batere pozik. Kleroa, oso neurri handi batean, Iraultzaren kontra zegoen, eta erbesteratutako nobleak Iraultzaren kontrako laguntza bihurtu ziren. 1792an, Austriak eta Prusiak egindako mehatxuen aurrean, Frantziak gerra deklaratu zion Austriari. Luis XVI.ak, nobleek eta kleroak, gobernu iraultzaileak gerra galtzea eta Antzinako Erregimena itzultzea espero zuten. Herritarrek erregea eta bere familia atzerriarekin aliatuta zeudela pentsatzen zuten eta atxilotu egin zituzten. Asanbleak erregea boteretik kendu eta kartzelan sartu zuen, eta gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Konbentzio Nazionala hautatu zen.