Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Ekonomia

Historia4,54 KB

Antzinako Erregimena

Politika

  • Monarkia absolutua: Botere guztiak erregearen esku (adibidez, Frantzian Luis XIV.a, Espainian Fernando VII.a).
  • Pribilegiatuak: Gobernu karguak zituztenak.
    • Aristokrazia: Goi noblezia eta tituludunak.
    • Kleroa: Gotzainak.
  • Ez-pribilegiatuak: Politikaren kanpo, burgesiaren frustrazioa.

Gizartea

  • Estamentuak: Ezin zen igo edo jaitsi.
    • Pribilegiatuak: Zergak ordaintzen ez zituztenak.
      • Noblezia: Goi noblezia (aristokrazia) eta behe noblezia (kapareak).
      • Kleroa: Goi kleroa (gotzainak) eta behe kleroa (apaizak).
    • Ez-pribilegiatuak: Zergak ordaintzen zituztenak.
      • Burgesia: Bankariak, merkatari aberatsak.
      • Langileak: Nekazariak (ekonomiaren %85 nekazaritzan oinarritua) eta artisauak.

Ekonomia

  • Harreman feudalak:
    • Lurjabeak (aristokrazia eta kleroa): Lurrak eta babesa eskaintzen zizkieten nekazariei.
    • Nekazariak (lurrak lantzen zituztenak): Errenta dirutan, uztaren zati bat edo doako lana (erreserban) ematen zieten.
  • Hirietan, gremioek kontrolatzen zuten ekoizpena.
  • Ekoizpen gehiena autokontsumorako zen (biziraupen sistema).

Filipe V.a eta Haren Erreformak

  • Espainiako lehenengo errege borboitarra izan zen.
  • Planta Berriko Dekretua ezarri zuen.
  • Kataluniako eta Valentziako foruak kendu zituen, Euskal Herriari desleialtasunagatik (Ondorengotza Gerran bere aurka egoteagatik).
  • Monarkia absolutua ezarri zuen bere boterea sendotuz.
  • Erregalismoa ezarri zuen: Elizaren kontrola izatea.
  • Nazioaren zentralizazioa eta administrazioaren bateratzea bultzatu zituen.

Ilustrazioa eta Despotismo Ilustratua

Ilustrazioa gobernu mota bat da, Monarkia absolutuen eta Antzinako Erregimenaren barnean kokatua. XVIII. mendearen erdialdean agertu zen despotismo ilustratuaren aldaera bat da.

Gobernu mota horretan, monarkek beren borondatea ezartzen zuten parlamentuak kontuan hartu gabe. Gobernu-mota hori esaldi bakar batean laburbil daiteke: "Dena herriarentzat, baina herria aintzat hartu gabe."

Ilustrazioaren Eraginak

Politika

  • Konstituzioa:
    • Gobernu mota desberdinak (errepublika, monarkia konstituzionala).
    • Askatasun eta berdintasun printzipioetan oinarrituta (betebeharrak eta eskubideak).
    • Sufragioa (sentsitarioa, gizonezkoa, unibertsala).
  • Botere banaketa (Montesquieu):
    • Legegilea (parlamentua).
    • Betearazlea (gobernua: presidentea + ministroak).
    • Judiziala (epaitegiak).

Gizartea

  • Berdintasun politikoa (pribilegiorik gabe).
  • Klaseetan banatuta ondasunen arabera:
    • Goikoa: Burgesia eta goi noblezia.
    • Erdikoa: Medikuak, irakasleak.
    • Behekoa: Nekazariak, artisauak.
  • Askatasuna: Harreman feudalak desagertu ziren.

Ekonomia

  • Liberalismo ekonomikoa: Adam Smith-ek egindako erreformak.
    • Estatuak ez du ekonomian parte hartzen, merkatuak baizik, eskaintza-eskariaren legearen bitartez.
    • Norbanakoaren berekoikeria sustatzen da (gizarte harmonikoagoa lortzeko).

Karlos III.a eta Haren Erreformak

  • Ekonomian erreformak egin zituen: jabetzaren eta lurraren egiturak modernizatu, matxinadak saihestuz.
  • Estatuaren antolamendurako aristokratak hartu ordez, ikasketak zituzten profesionalak hartu zituen.
  • Erregeari gizon idealaren itxura ematen saiatu zen: jendeak errege arrazionalista, intelektuala eta orekaren zalea zela pentsatzea nahi zuen.
  • Bera hil zenean, erreformek porrot egin zuten, eta Ilustrazioak ere bai, errege absolutisten artean onena izan arren.

Deskargatu

PDF Word HTML