Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra: Aurrekariak, Arrazoiak eta Taldeak

Historia2,97 KB

Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra

1936ko uztailaren 17tik 1939ko apirilaren 1era bitartean Espainian, Hego Euskal Herria barne, gertatutako gerra zibila izan zen.

Gerra Zibilaren Aurrekariak eta Fronte Popularraren Gobernua

  • 1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen (alderdi ezkertiarren koalizioa).
  • Alcalá Zamora erretiratu eta Azaña lehendakari bihurtu zen. Gobernu burua Negrín izan zen.
  • Aurreko erreformekin jarraitu zuen gobernu honek.
  • 30.000 preso kaleratu zituen.
  • Espainian tentsioa nagusi zen, ideologia bipolarizatuta zegoelako: oso ezkertiarrak eta oso eskuindarrak.
  • Horregatik, egunero manifestazioak zeuden bi taldeetatik eta herrialde osoan.
  • Eskuineko batek teniente Castillo hil zuen orduan.
  • Guardia Errepublikanoak, mendeku gisa, Calvo Sotelo-ren etxera joan, atxilotu, eta zanga batean abandonatuta hil zuten.
  • Horrek militar batzuk (Franco, Mola, Queipo de Llano) antolatzen ari ziren estatu-kolpea aurreratzea ekarri zuen.
  • Estatu-kolpea 1936an izan zen eta helburua bete ez arren, Gerra Zibila hasi zen.

Gerra Zibilaren Arrazoiak

Errepublikak sortutako erreformen aurka hainbat sektore altxatu ziren: monarkikoak, eliza, armada, eta latifundistak. Espainiako Errepublika egoera gorabeheratsu batean sartuta zegoen, batez ere eskuineko taldeek sortzen zituzten liskarrengatik. Gobernu errepublikanoa azpijoko kolpista guztiak desegiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Eliza eta armada autonomismoaren aurka zeuden, Espainia bakarra eta batasuna nahi baitzuten. Goi mailako burgesia ere komunismoa Espainian hedatzearen aurka zegoen.

Gerra Zibilaren Pizgarria

Eskuineko batek teniente Castillo hil zuen. Gero, mendeku gisa, Calvo Sotelo-ren etxera joan, atxilotu, eta zanga batean abandonatuta hil zuten. Honek estatu-kolpea ekarri zuen. Mola jeneralak, matxinadaren protagonista zenak, jeneral talde handi batekin bildu zen Madrilen altxamendu militarra adosteko asmoz. Uztailaren 17an matxinada hasi zen, hiru urteko Gerra Zibila sortuz.

Aurrez Aurreko Taldeak

  • Espainiako Errepublikaren aldekoak: Bigarren Errepublikako legea mantentzearen aldekoak, baita zenbait talde iraultzaile, komunista eta anarkista ere: CNT/FAI, UGT, POUM, PCE, Eusko Gudarostea (1936-1937), etab. Hauek komunistak, anarkistak eta nazionalistak (Kataluniakoak eta Euskadikoak), Fronte Popularraren eta Errepublikaren aldekoak ziren. Gizarte-taldeei dagokienez, jornalariak, langileak, erdi mailako klasea, intelektualak (gizarte-talde gisa), lanbide liberalak zituztenak, eta erdi mailako taldeak zeuden.
  • Nazionalak: Monarkikoak, karlistak (erreketistak), tradizionalistak, falangistak, CTV, eskuina eta CEDA, besteak beste, elkartu ziren. Hauek Espainiako kapital handiaren laguntza ekonomikoa izan zuten. Hala ere, estatu-kolpea gerra zibil bihurtu zenean, militar matxinoek kanpoan bilatu behar izan zuten laguntza.

Deskargatu

PDF Word HTML