Europar Batasuna, Espainia eta EAE: Egitura Politikoa

Historia3,11 KB

Europar Batasunaren jatorria eta helburuak

Bigarren Mundu Gerrak Europa suntsitu zuen. Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna superpotentzia nagusi bihurtu ziren. Europako herrialdeen arteko lankidetza sustatzea zen helburua, eta bi xede nagusi zituen:

  • Bakea sendotzea eta Europan berriro gerrak izatea eragoztea.
  • Superpotentzia nagusien aurka bat eginda lehiatzea.

Robert Schumanek, Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak, 1950eko maiatzaren 9an proposamen bat egin zuen; egun horretan Europako Eguna ospatzen da. Europako sei herrialdek erabaki zuten beren energia-baliabidetako batzuk elkarrekin erabiltzea. Horrela, 1951. urtean, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten.

Integrazio ekonomikoa eta helburu sozialak

Urte gutxi batzuk geroago, herrialde horiek erabaki zuten integrazio hori ekonomia osora hedatzea; hala, 1957. urtean, Europako Ekonomia Erkidegoa eta Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa sortu zituzten. Sei estaturen elkarte bat sortu zen, helburu hauek lortzeko:

  1. Ekonomia-jarduera harmoniaz eta orekaz garatzea.
  2. Europako ekonomiaren lehiakortasuna areagotzea munduan.
  3. Gizarte bidezkoago bat lortzea: enplegu eta gizarte-babes maila altua izatea, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea.
  4. Ekonomia-politika bateratuak garatzea.
  5. Ondasunak, zerbitzuak, langileak eta kapitalak zirkulatzeko askatasuna.
  6. Erkidegoko zuzenbidea garatzea; hau da, baterako lege-multzo bat.

Espainiako Estatua

Sistema politikoa

Sistema politikoa Konstituzioan oinarritzen da:

  • Estatu soziala.
  • Estatu demokratikoa: herritarrek gobernuan parte hartzen dute.
  • Zuzenbide-estatua: legeak guztiek bete behar dituzte.

Espainiako erakunde nagusiak

  1. Koroa: monarkia parlamentarioa da (erregeak funtzio sinbolikoa betetzen du).
  2. Gorte Nagusiak edo Parlamentua: botere legegilea.
  3. Gobernua: botere betearazlea.
  4. Botere judiziala: Auzitegi Gorenak eta Konstituzio Auzitegia.

Lurralde-antolaketa

Lurralde-antolaketa deszentralizatua da:

  • Udalak.
  • Probintziak.
  • Autonomia-erkidegoak (eta bi hiri autonomo).

Autonomia-estatua: han jasotzen da autonomia-erkidego bakoitzak zer eskumen dituen eta zer gobernu-erakunde dituen. Estatu-administrazioak ere eskumenak ditu erkidegoetan.

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE)

EAE hiru lurralde historikotan banatuta dago: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.

Autonomia Estatutua eta erakundeak

Autonomia-estatua honela egituratzen da:

  • Erreferendum bidez onartua.
  • Hauteskundeak egiten dira.
  • Berezko eskumenak ditu.

EAEko erakundeak:

  1. Eusko Legebiltzarra.
  2. Lehendakaritza.
  3. Eusko Jaurlaritza.

Deskargatu

PDF Word HTML