Lehen Mundu Gerraren faseak eta bere ezaugarriak (1914–1918)

Historia3,05 KB

Lehen Mundu Gerraren faseak (1914–1918)

1. fasea: Mugimendu fasea (1914, abuztua–azaroa)

Schlieffen plana martxan jarri zen: Belgika zeharkatu eta Parisa ustekabean hartu nahi zuten. Irailean, Joffre mariskalak antolatuta, armada frantsesek alemanen tropak geldiarazi zituzten Marneko gudan. Horrela, alemanen eraso azkarreko estrategia huts egin zuen. Ondoren, aliatuek laguntzarekin frontea egonkortu zuten.

2. fasea: Lubaki-gerra (lubakizko gerra)

Italiak aliatuen alde sartu eta A.H. (Austria‑Hungaria)rekin borrokatu zuen; azkenik, Caporetton garaipen garrantzitsua lortu zuela eta horrekin gerratik atera zela 1917an. Aldi berean, Otomandar Inperioa ere aliatuen alde sartu zen. 1915–1916an fronteak egonkortuak zeuden eta Errusiak A.H.-ri kontraerasoa egin zion. Lubaki‑gerra nagusi izan zen.

1916: Verdun eta Somme

1916an, Verdungo batailarekin gatazkak gorenera iritsi ziren. Alemanek aliatuen frontea hausteko asmoz eraso egin zuten, baina soldadu frantsesek gogor eutsi zien. 1916ko Sommeko batailan aliatuek eraso egin zuten, baina ez zuten arrakastarik izan.

Itsasoko borrokak

1916an itsas flotek talka egin zuten: Jutlandia bataila ez zen garai bateko argi garaipen baten bidez amaitu, baina Alemania ez zen lortu bere helburua—itsasoan aske jardutea. Alemania itsaspeko gerra hedatu zuen, baina horrek ondorio negatiboak izan zituen bere aldean.

3. fasea: Bukaera (1917–1918)

1917an, Errusiak armistizioa eskatu zuen eta AEBk gerran sartu ziren. Urte berean Alemaniak Mexikori telegrama bat bidali zion AEBri bere alde gerra deklaratzeko eskatzeko; hau izan zen Zimmermann telegrama. Ingelesek telegrama hori detektatu zuten, baina hasieran ezin izan zuten agerian utzi, zeren eta horrek informazio ilegalak islatzen zituen. AEBri informazioa eman ondoren, Mexikok ezetz erantzun zion, eta beraz ez zen fronte bat zabaltzen AEBn.

1918an, AEBak potentzia handia izaki eta armamentu garatua eta indartsua zuenez, aliatuek zentralen aurka errazago jardun ahal izan zuten. 1918an armistizioa eskatu zen, eta ondoren Pariseko bakea Versallesen sinatu zen.

EZAUGARRIAK

  1. Iraupena: 1914–1918. Hasieran gerrak motza izango zela uste bazen ere, denborarekin luzatu eta plangintza berriak egin behar izan ziren.
  2. Hedapen geografikoa: Europatik mundu osora hedatu zen; batez ere Japonia eta AEB implicatu ziren nazioartean.
  3. Gerra ekonomikoa (erabatekoa): Ekonomia osoa gerrara bideratu zen. Aliatuek blokeo sistema jarri zuten indarrean eta Alemania urpeko gerrarekin erantzun zuen.
  4. Armamentu berriak: Ametralladorak, tankeak, gas kimikoak, lehen hegazkinak eta zeppelin‑ak sartu ziren borrokan.
  5. Gerra psikologikoa: Edozein baliabide erabiliko zen etsaia desanimatzeko eta herritarren moralea handitzeko.
  6. Maileguak: Gudaren gastuei eusteko, estatuek (batez ere AEBek) mailegu handiak eskatu zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML