Lehen Mundu Gerra eta Gerraarteko Garaia: Laburpena

Historia3,62 KB

Bake Armatua eta Nazioarteko Aliantzak

Bake armatua nazioarteko harreman mota bat da, armamentu norgehiagokan oinarritua. Garai honetan bi aliantza nagusi sortu ziren:

  • Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia.

Potentzia arteko istilu armatua

Koloniak zirela eta, arazo asko izan ziren. Otomandar Inperioa gainbehera egiten ari zen, eta Austriak zein Errusiak egoera horretaz baliatzeko asmoa zuten, eremu horretan beraien indarra areagotzeko.

1914ko Udako Krisia

Austria eta Serbiaren artean hasten da gatazka, eta aliantzen ondorioz, mundu osora zabaldu zen. Gerran Frantziak, Alemaniak eta Austriak hartu zuten parte, besteak beste. Gerrak 1914tik 1918ra arte iraun zuen.

Gerraren Faseak

  1. Lehen fasea: Alemaniak Frantzia eraso nahi zuen, ondoren Errusiaren kontra egiteko.
  2. Lubakien gerra: Etsai guztiek lubakiak sortu zituzten. Arma defentsiboak oso indartsuak zirenez, ezin zuten aurrera egin.
  3. 1917ko krisia: Errusia erretiratu egin zen, bertan iraultza marxista bat zegoelako. Aldi berean, Ameriketako Estatu Batuak gerran sartu ziren Frantzia eta Britainia Handiari laguntzeko.
  4. Gerraren amaiera: Azken erasoen ondoren, Austriak eta Alemaniak gerra galdu zuten.

Atzeguardiaren Mobilizazioa eta Gerra Ekonomikoa

Ekonomia gerraren beste arma bat bezala hartu zen. Gerra ekonomikoan, liberalismoa alde batera utzi eta gobernuak hartu zuen kontrola. Ondorio positibo gisa, emakumeei eskubideak eman zitzaizkien; hala ere, propaganda eta zentsura nagusitu ziren.

Etengabeko aldaketa teknologikoa

Teknologia eta zientzialariak arma hobeak eta eraginkorragoak egiteko erabili zituzten.

Bake Itunak eta Lurralde Aldaketak

Garaitutako herrialdeek, bereziki Alemaniak, Parisko Bakea eta Versaillesko Ituna sinatu behar izan zituzten. Helburu nagusia botereen oreka mantentzea zen.

Lurralde aldaketa nagusiak:

  • Alemaniak koloniak eta Europako lurralde batzuk galdu zituen.
  • Austria-Hungariako Inperioa desegin eta estatu asko sortu ziren.
  • Polonia eta Errumania handitu ziren, estatu tapoi bihurtuz.

Gerraren Bestelako Ondorioak

Versaillesko Itunaren arabera, Alemania izan zen gerraren erantzule bakarra. Ondorioz, ejertzito txikia izatera behartu zuten eta Frantziako lur batzuk galdu zituen. Bestalde, Nazioen Elkartea sortu zen, gatazkak gerrarik gabe konpontzeko helburuarekin.

Ekonomia Azkunde Desberdina eta 1929ko Krisia

Gerra ostean, Ameriketako Estatu Batuak munduko lehen potentzia bihurtu ziren. Europan, ordea, krisi ikaragarria egon zen: inflazioa eta langabezia nagusitu ziren. 1920ko bigarren fasean ekonomia apur bat hobetu zen Dawes Planari esker.

1929ko krisiaren jatorria eta ondorioak

Krisiaren jatorrian superprodukzioa eta espekulazioa egon ziren. Ondorioak latzak izan ziren: langabezia asko eta kontsumo baxua. Egoera honi aurre egiteko, New Deal plana abiatu zen: gobernuak dirua eman zuen jendea lanean hasteko eta kontsumoa sustatzeko.

Estremismo Politikoa

Krisiaren ondorioz, gizartea polarizatu egin zen: langile asko komunismora hurbildu ziren, eta burgesia, beldurrez, mugimendu faxistetara jo zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML