Iberiar Penintsulako Historia: Erromatik Erdi Arora
Erromatar probintziak
Erromatar probintziak: Konkistatzearekin batera lurraldeak hobeki kontrolatzeko eta ekonomikoki hobe ustiatzeko egiten zuten zatiketa administratiboa da. Probintzia bakoitzak gobernadore eta zerga-biltzaile bana zituen. Probintziak conventusetan zatitzen ziren eta hauek civitasetan. Erromatarrek, II. mendean oraindik Hispania konkistatu gabe zutelarik, bi probintziatan banatu zuten: Ulterior eta Citerior. Gero hirutan: Tarraconense, Baetica eta Lusitania. Azkenean, sei probintzia izan ziren: Gallaecia, Tarraconensis, Baetica, Lusitania, Carthaginensis eta Balearica.
Bisigodoen monarkia
Bisigodoen monarkia: Bisigodoak erromatarrekin harremanak zituen herri germaniarra ziren. Sueboek Galizia inbaditu zutenean, erromatarrek bidali zituzten haiek kentzera; hori lortu eta gero, han gelditu ziren. 418an Tolosako erresuma bisigodoa desagertzean, 506an bisigodoek egoitza Hispanian finkatu zuten. Penintsula osoa ez zuten menperatuko (baskoiak, adibidez). Kristautasuna ezarri eta germaniar eta erromatar legeak bateratu zituzten. Sueboak, bandaloak eta alanoak kanporatu zituzten. Ekonomikoki nekazaritza zuten oinarri. Erregea aukeratzen zuten eta, honen ondorioz, guda zibilek eragin handia izan zuten eta monarkia ahuldu zuten.
Kordobako Kaliferria
Kordobako Kaliferria: 929. urtean, Abderraman III.ak sortu zuen eta erakunde politikoari erlijiosoa ere erantsi zion. Ordura arte Bagdadeko kaliferriarekiko zuen lotura erlijiosoa hautsi zuen, Al-Andaluseko musulmanen menpekotasuna eta batasuna bereganatuz. Espainia musulmanak bere botere eta lurralde zabalera handiena eta kultura maila gorena lortu zuen. Erresuma kristauak bere menpe eduki zituen eta merkataritza Afrika eta Europarekin sustatu zuen. Kordoba zuen hiriburu eta Al-Andaluseko ospetsuenak bertan bildu ziren. 1031n amaitu zen, barne gatazkak zirela eta kaliferria desagertuz.
Iruñeko Erresuma
Iruñeko Erresuma: 824. urtean, Eneko Arista izan zen lehenengo erregea, Iruñeko aristokrazia baskoiko kidea zena. Erresumaren lehen lurraldeak Iruñeko eta Pirinioetako eskualdeek osatzen zituzten. Hegoaldean zeuden agintari musulmanekin harremanak hautsi zituztenean eta iparraldetik ere menperatu nahian zebiltzan frankoengandik babesteko sortu zen. XI. mendean, Antso III.arekin loraldia izan zuen eta hedadura handia lortu zuen. Donejakue bidea aldatu zuen, Lizarra eta Naiara hirien haztea ekarriz eta merkataritza suspertuz. Antso III.a hiltzean, erresuma bere semeen artean banatu zen eta 1162. urtean Nafarroako Erresuma izena hartu zuen.