Frantziako Iraultza eta Napoleonen Aroa: Gakoak
Asanblea Konstituziogilea (1789-1791)
Helburuak: Frantzian Antzinako Erregimena desagerrarazi eta konstituzio bat idaztea ziren.
- Antzinako Erregimena desagerrarazteko: Eskubide feudalen aboliziorako dekretua onetsi zen 1789ko abuztuaren 4an.
- Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena: 1789ko abuztuaren 26an idatzia.
- 1791ko Konstituzioa: Aldarrikatu zen.
Politika-erregimena parlamentuzko monarkia zen. Botereen banaketa honela antolatu zen:
- Botere legegilea: Asanblea Nazionalaren esku.
- Botere betearazlea: Erregearen esku.
- Botere judiziala: Auzitegien esku.
Asanblea sufragio zentsitario bidez hautatu zen: boto-emaileek gutxienez 25 urte eduki behar zituzten, eta errenta edo ondasun jakin batzuk izan.
Asanblea Legegilea (1791-1792)
1791ko Konstituzioan, goi-burgesiaren helburuak nagusitu ziren eta gizarte klase horrek iraultza geratzea nahi zuen. Erregeak eta pribilegiatuek ez zituzten aldaketa horiek onartu. Konstituzioa onetsi ondoren, hauteskundeak egin ziren eta asanblea berrian moderatuak nagusitu ziren.
Konbentzio Girondinoa (1792-1793)
Errepublikaren aldarrikapenak iraultzaren fase erradikal eta herritarrena abiarazi zuen (Iraileko hilketak). Asanblea berri baterako, Konbentzio Nazionalerako, hauteskunde-deialdia egin zen, Girondinoek kontrolatuta. Konbentzioak Luis XVI.a epaitu eta gillotinan exekutatu zuen 1793ko urtarrilaren 21ean.
Napoleonen obra Frantzian
Protagonismo eta botere osoa bereganatu zuen VIII. urteko Konstituzioan. Zenbait erreforma egin zituen Frantzian liberalismoa sendotzeko:
- Legeak modernizatu zituen Kode Zibilaren bidez.
- Ekonomia erreformatu zuen: Frantziako Bankua eta Merkataritza Kodea sortuz.
- Hezkuntza publikoa sortu zuen.
Absolutismoaren itzulera
Berrezarkuntzaren garaian, Antzinako Erregimeneko monarkek boterea berreskuratu zuten. Monarkek gutun aitortuak aldarrikatu zituzten; agirietan, zenbait eskubide aitortu zitzaizkion jendeari.
Nazioarteko aliantzak iraultzaren kontra
- Aliantza Santua: (Prusia, Frantzia, Errusia eta Austria) Antiliberala zen. Tronuaren eta aldarearen arteko aliantza defendatzen zuten.
- Aliantza Laukoitza: (Britainia Handia, Austria, Prusia eta Errusia) Vienako Biltzarrean sortutako ordena defendatzeko helburua zuen.