Antzinako Erregimena, Liberalismoa eta Nazionalismoa

Historia2,75 KB

Antzinako Erregimeneko Kontzeptu Politikoak

  • Monarkia absolutua: Erregeak botere guztiak dituen sistema politikoa da (betearazlea, judiziala eta legegilea).
  • Despotismo ilustratua: Absolutismoaren printzipioak eta Ilustrazioaren ideiak bateragarri bihurtzen dituen sistema politikoa.
  • Parlamentarismoa: Parlamentuak erregeari boterea mugatzen dion sistema politikoa.
  • Jaunen erregimena: Erdi Aroan jatorria duen erakundea da; nekazariak pribilegiatuen edo jauntxoen lurretan lan egitera eta haiei zerga handiak ordaintzera behartzen zituena.
  • Merkantilismoa: Herrialde bat aberasteko metal preziatuak pilatzea eta hauek eskuratzeko merkataritza biderik onena zela esaten zuen doktrina ekonomikoa da.
  • Fisiokrazia: Nekazaritza lurralde baten aberastasunaren iturri dela dion doktrina ekonomikoa.
  • Botereen banaketa: Boterea herrialde bat gobernatzen duten erakundeen artean banatzen duen sistema politikoa da.
  • Borboien zentralismoa: Espainiako Borboiek, Frantziako eredua jarraituz, botere osoa erregearen menpe jarri zutena.

Liberalismoa: Sistema Politiko Berria

Liberalismoa korronte ideologikoa eta doktrina politiko zein ekonomikoa da.

Liberalismoaren Ezaugarriak

  • Herritarrek dute subiranotasun nazionala eta sufragioaren bidez (botoa) beren ordezkariak hautatzeko eskubidea dute.
  • Tirania botere-banaketaren bidez saihesten du: betearazlea (gobernuarena), judiziala (epaileena) eta legegilea (parlamentuarena).
  • Konstituzioak (estatu bateko lege gorena), herritarrek berretsita, hauen eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu.
  • Liberalismoak jabetza-eskubidea eta merkatu librea defendatzen ditu.

Iraultza Liberala

Burgesiak iraultza liberala bultzatu zuen absolutismoa deuseztatuz. Estatu liberala monarkia edo errepublika parlamentarioaren itxura hartzen joan zen. Demokrazian, herritar gizonezkoei bakarrik eskaintzen zien bozkatzeko eskubidea; liberalismoan, berriz, guztiek zuten askatasun eta berdintasun berbera. Estatu demokratikoa izan dadin, sufragio unibertsala nahitaezkoa da.

Ideia Nazionalistak

Nazionalismoa XIX. mendeko ideologia politiko bat da, nazioek beren subiranotasuna gauzatzeko eta beren estatua sortzeko eskubidea defendatzen duena. Bi nazionalismo mota daude: sakabanatzea eta bateratzea. Otomandar Inperioan eta Austriako Inperioan, adibidez, mugimendu independentistak eman ziren; italiarrak eta alemanak, berriz, batu egin ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML