Kolonialismoaren eta Industrializazioaren Ondorioak
Kolonialismoaren ondorioak
Kolonialismoak koloniei ekarri zizkien ondorioak aztertuko ditugu jarraian.
Ondorio demografikoak
Biztanleriaren hazkundea eman zen, bertako heriotza-tasa murriztu eta bizi-maila handitu baitzen. Hau europarrek ekarritako aurrerapenei esker gertatu zen, hala nola botikak eta ingeniaritza.
Gizarte arloko ondorioak
Bertako gizartearen antolaketa desegitea ekarri zuen. Metropoliengatik bertako gizarte-antolaketa desegin zen.
Ondorio ekonomikoak
Ekonomiaren arloan, metropoliaren mendean jardun zuten koloniek, lehengaien hornitzaile eta gai manufakturatuen erosle bilakatu baitziren. Kolonien industrializazioa oztopaturik zegoenez, aurretik prezio merkean salduriko gai berberak erosi behar izaten zituzten ondoren, garestiago, produktu manufakturatu gisa.
- Lehena: Europarrek behar zituzten produktuak bakarrik landu ziren; beraz, nekazaritzaren monokultiboa metropoliaren interesen arabera izan zen.
- Bigarrena: Industrializazioa ez zuten garatu eta dena ustiatu zuten; metropoliaren merkatu soil bihurtu ziren.
- Hirugarrena: Meategien ustiapena; aberastasun guztiak ustiatzen zituzten.
Kultura eta nortasuna
Estatu kolonialen menderakuntza militar, ekonomiko eta kulturalak kolonizaturiko herrien nortasuna galarazi zuen, mendebaldeko kultura inposatu baitzen ohituretan, sinesmenetan, kultura-balioetan eta hizkuntzan.
Ondorio politikoak
Independentzia hartzerakoan, etnien arteko arazo asko eduki zituzten.
Industrializazioaren arrazoiak
Demografia-hazkundea
Europan hazkundeak eta langabezia industrialak eragindako emigrazioa gertatu zen zenbait herrialdetara: AEB, Hego Amerika, Australia... Hau guztia garraioen iraultzagatik izan zen.
Garraioen iraultza
Garraio-iraultza jendeak emigratzeko erabili zen, baita merkatu berrien bila produktuak saldu eta kapitala inbertitzeko ere. Gero, lehengai eta energia-iturri merkeago eta ugaridun herrialdeen bila joateko balio izan zuen (arrazoi ekonomikoak).
Garapen industriala eta arrazoi politikoak
Lehengai eta energia-iturriez aparte, garapen militarra eta armamentista eman zen; hauek itsasoa kontrolatu nahi zuten.
Potentzien arteko lehia
Garapen militar eta armamentistaz gain, itsasoko lehia komertzialak ere garrantzitsuak izan ziren. Ospea eta boterea lortzeko egiten zuten, munduan nagusitasuna edukitzeko. Itsasoa kontrolatu nahi zuten.
Inperio kolonialak
Lehengaiak eta energia-iturriak, garapen militarra eta armamentista, eta, azkenik, itsasoko lehia komertzialak dira faktore nagusiak.