Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoaren Gako-Hitzak: Diktaduraren eta Gerra Zibilaren Osteko Definizioak

Historia2,88 KB

Makiak

Makiak: Espainiako Gerra Zibilaren ostean, Francisco Francoren erregimenari aurre egin zioten gerrillak.

Marshall Plana

Marshall Plana: Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europako herrialde aliatuak berreraikitzeko Estatu Batuen plana.

Sección Femenina

Sección Femenina: Falangeko emakumeen adarra, Espainiako eskuin-muturreko alderdi politikoarena, alegia. Diktadura garaiko emakume-elkarte bakarra.

Base Militarrak

Base Militarrak: Armada batek edo armada batentzat eraikitako instalazio multzoa. Bertan biltzen dira soldaduak eta ekipamendu militarra, eta bertatik bideratzen dira entrenamendu eta operazio militarrak.

Errazionamendua

Errazionamendua: Baliabideen, janariaren edota zerbitzuen banaketa kontrolatua eskasia-garaietan.

Estraperloa

Estraperloa...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Gako-Hitzak: Diktaduraren eta Gerra Zibilaren Osteko Definizioak" »

Konstituzio Auzitegia eta Oinarrizko Eskubideen Babesa

Historia2,28 KB

Konstituzio Auzitegirako bideak eta babes-helegitea

MDD desjabetua: 53.2 artikuluak dio lehenbizi, Konstituzio Auzitegira (KA) jo aurretik, beste bideak agortu behar direla; hau da, beste auzitegietara jo behar da. Hauek ez badute bere aldeko epaia ematen, KA-ra jo ahalko da babes-helegite batekin, 18.2 artikuluan xedatzen den bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidea (14-29 artikulu bitartean) babesteko.

JE, gizonezko alarguna eta berdintasun printzipioa

KA-ra jo aurretik, ohiko bide guztiak agortuta egon behar dira. 53.2 artikuluari jarraituz, auzitegi arruntera jo beharko du lehenbizi (lehentasun eta sumariotasun printzipioetan oinarritutako prozeduraz). Auzitegi arruntek bere alde egingo ez balute, KA-ra jo beharko du babes-errekurtsoaz....

Jarraitu irakurtzen "Konstituzio Auzitegia eta Oinarrizko Eskubideen Babesa" »

XVII. mendeko Europa eta Euskal Herria: Gizartea eta Kultura

Historia2,58 KB

30 urteko gerra

30 urteko gerra Alemaniako Inperioko printzerrien arteko arazo erlijioso eta politikoengatik hasi zen. Habsburgotarrek inperioa estatu katoliko handi bat izatea nahi zuten, eta horretarako espainiarren laguntza izaten zuten. Alemaniako printze protestanteek, ordea, beren autonomia mantendu nahi zuten eta enperadorearen aurka agertu ziren, Frantziaren sostengua izanik.

Westfaliako bakea sinatu behar izan zuten, eta Espainiaren arteko liskarrek Pirinioetako Ituna sinatu arte iraun zuten.

Urrezko Mendea

Hispaniar Inperioaren gainbehera gorabehera, literaturak eta arteak goreneko aldia ezagutu zuten XVII. mendean.

Zientzia Modernoa

XVII. mendean esperimentazioaren funtsa ezarri zen. Metodo horri enperismoa deritzo. Metodo zientifikoa...

Jarraitu irakurtzen "XVII. mendeko Europa eta Euskal Herria: Gizartea eta Kultura" »

Lehen Gerra Karlista (1833-1839): Gatazka eta Ondorioak

Historia3,7 KB

Lehen Gerra Karlista (1833-1839)

Fernando VII.a hil ondoren, bere alaba Isabel erregina bihurtu zen (Berrespen Pragmatikoa indarrean zegoelarik1). Adin txikikoa izanda, bere ama Maria Kristina erregeorde bihurtu zen (1833-1840). Horren aurrean, Fernando VII.aren anaia zen Karlos Maria Isidro eta haren jarraitzaileak kontra agertu eta armetan altxatu ziren, Lehen Karlistaldiari hasiera emanez (1833-1839).

Gerraren Jatorria eta Aldeak

Alde batetik, liberalak, Fernando VII.aren alaba Isabel II.aren alde; eta bestetik, karlistak, Fernando VII.aren anaia Karlos Maria Isidroren alde. Espainian, absolutistek antzinako erregimena defendatzen zuten eta karlisten inguruan bildu ziren. Eliza katolikoari lehengo pribilegioak eman nahi zizkioten eta Foruen...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Gerra Karlista (1833-1839): Gatazka eta Ondorioak" »

1812ko Konstituzioa: Testuingurua eta Analisia

Historia1,75 KB

1812ko Konstituzioa

Testu hau Espainiako lehen konstituzioaren zati bat da, Cádizen 1812ko martxoaren 19an argitaratua. Testu historiko-politiko juridikoa da, lehenengo mailakoa. Egilea kolektiboa da (Gorteak) eta hartzailea, herria bera.

Testu-ingurua

Garai hartan, Espainia egoera berezian zegoen:

  • Independentzia Gerra: Frantziak Espainia inbadituta zuen (Fontainebleuko hitzarmenaren ondorioz).
  • Iraultza liberala: Populazioak ez zuen Josef I.a erregea onartu. Boterea berrantolatzeko Junten bitartez Junta Zentrala eratu zen eta Gorteak deitu zituzten.

Konstituzioa Cádizen gauzatu zen, frantsesek inbaditu ez zuten leku bakarra izan baitzen.

Iruzkinak

Testuan honako puntu nagusiak aldarrikatzen dira:

  • Berdintasuna eta subiranotasun nazionala: Boterea herriarena
...
Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa: Testuingurua eta Analisia" »

Fernando VII.aren Agintaldia: Absolutismoa eta Liberalismoa

Historia3,08 KB

Fernando VII.aren agintaldia (1814-1833)

Valençayko itunaren ondoren, Napoleonek Fernando VII.ari Espainiako erregetza aitortu zion. Agintaldiak hiru fase nagusi izan zituen:

  • 1814-1820: Absolutismoa ezarri zen.
  • 1820-1823: Liberalek agintea berreskuratu zuten eta erregeak konstituzio-erregimen berria onartu zuen.
  • 1823-1833: Monarkia absolutista (Zoritxarreko Hamarkada).

Erregimen Zaharra berrezarri zen, estamentuen banaketarekin batera.

Seiurteko absolutista (1814-1820)

Espainian Fernando VII.ak absolutismoa indarrean jarri zuen berriro ere.

a) Absolutismoa berrezartzea

Gorteetako diputatuen herenak Pertsiarren Manifestua sinatu zuen. 1814an, Fernando VII.ak estatu-kolpea eman zuen kleroaren eta lurjabeen laguntzarekin, Napoleonek abdikatu ostean. Ondorengo...

Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.aren Agintaldia: Absolutismoa eta Liberalismoa" »

Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Ondorioak

Historia5,85 KB

Cadizko Konstituzioa (1812): Liberalismoaren Hasiera

Hau estamentu honentzat gogorra izan zen, legediaren arabera zergak guztiek ordainduko dituztela esaten baita, beraien egoera esklusibo hori kenduz. Gainera, konstituzioa liberalista zen, absolutismoaren kontrakoa.

1814: Erregimen Zaharrera Itzulera

Pertsiarren manifestuak 1812ko konstituzioaren egoera liberalistarekin amaitu zen. Honen esker, Fernando VII.ak Gorteen deialdia ilegala zela esan baitzuen eta konstituzioa abolitu zuen. Beraz, 1814tik aurrera erregimen zaharrera bueltatu zen. Liberalistak eta aurreko gobernuko kideak zapalduak izan ziren eta askok herbestera ihes egin zuten. Horrez gain, monarkak prentsa askatasuna ezabatu eta Inkisizioa berrezarri zuen.

Hala ere, herritarrek 1812ko...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Ondorioak" »

Isabel II.aren Azkena, Seiurteko Demokratikoa eta I. Errepublika (1856-1874)

Historia4,1 KB

Moderatuak (1856-1868)

1856an O'Donnellek estatu-kolpea eman zuen, Espartero kanporatu zuen eta presidentetza eskuratu zuen Unión Liberal alderdiaren (aurrerakoi moderatuen eta moderatu aurrerakoien batasuna) babesarekin. Bere helburuak ziren: monarkia konstituzionala sendotzea, eskubide eta askatasun legitimoak errespetatzea, ordena publikoa berrezartzea eta bi joerak adiskidetzea. 1845eko Konstituzioa berrezarri zuen, printzipio aurrerakoiak onartuz. Milizia Nazionala ezabatu eta udalak berrantolatu zituen. Hala ere, Narváez gobernura iritsi zenean, desamortizazioa eten eta printzipio aurrerakoiak ezabatu zituen. Garai horretan, bi gobernu horiek txandakatu egin ziren.

Garai horretan, Marokon eta beste leku batzuetan gerra inperialistak hasi...

Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Azkena, Seiurteko Demokratikoa eta I. Errepublika (1856-1874)" »

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836): Analisi Historikoa

Historia5,76 KB

Aztertuko dugun testu hau 1836ko otsailaren 21ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako desamortizazio dekretuaren zati bat da. Bere egilea Mendizabal da, eta idazleak zuen helburua desamortizazioa justifikatzea zen, iritzi publikoak onar zezan.

Testua erreginari zuzentzen zaio, berari eskatzen baitio desamortizazioa onar dezan, baina baita herriari ere, aldizkarian argitaratu zenez herriak ere irakur dezakeelako. Testua historikoa da, eta lege konkretu bati buruz hitz egiten denez, juridikoa. Horrez gain, izaera politikoa du, nahiz eta ekonomiari lotutako legea izan, liberalismoaren ezaugarri nagusia baita.

Ideia Nagusiak

Testuak bi ideia garrantzitsu ditu: lehenengo ahapaldikoa eta bigarrenekoa. Lehenak desamortizazioaren aldeko justifikazioa...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836): Analisi Historikoa" »

Feudalismoa, Eliza eta Gurutzadak Erdi Aroan

Historia2,64 KB

Feudalismoa eta Elizaren egitura

Erdi Aroaren hasieratik Europako biztanle gehienak kristauak ziren. Erlijioa babesgabeen kontsolamendu nagusia zen.

Gizarteak bezalaxe, Elizak ere piramide-egitura zuen, eta mailarik gorena Aita Santuak hartzen zuen. Horren ondoan, kardinal eta artzapezpiku gutxi batzuk zeuden; ondoren, gotzainak zeuden, elizbarrutietako buruak.

Parrokoek eta apaizek osatzen zuten klero sekularra.

Klero erregularrari dagokionez, Erdi Aroan monasterio eta komentu asko eraiki ziren, eta monjeak eta monjak elkartean bizi ziren.

Gurutzadak: Lurralde Santuaren defentsa

XI. mendearen bukaeratik aurrera, mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretan parte hartu zuten: Gurutzadetan.

Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta...

Jarraitu irakurtzen "Feudalismoa, Eliza eta Gurutzadak Erdi Aroan" »