Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Foruak eta industrializazioa Euskal Herrian: gizartea, langile mugimendua eta nazionalismoa

Historia-n eguneratua4,81 KB

Foru Sistema Estatu Liberaletan Txertatzea eta Foruzaletasuna

Foruak herri bateko usadio eta ohitura zaharrak bildu eta arau multzo bihurtzen ziren, lurraldearen sistema politiko-administratiboa osatuz. Hegoaldeko euskal lurraldeak Gaztelako Koroara batzean, Gaztelako erregeak euskal foruak eta instituzioak errespetatzeko zin egiten zuen.

Euskal Foruen bidez sortutako instituzio nagusiak Batzar Nagusiak (parlamentua) eta Foru Aldundiak ziren. Foruek Euskal Herriari hainbat berezitasun eta pribilegio ematen zizkioten, besteak beste: sistema fiskal propioa, soldadutza lurralde barruan egitea eta barne-aduanak. Gainera, errege-xedapenak foruekin kontraesanean ez egoteko mekanismoak, hala nola Sobrekarta eta Foru-pasea, erabiltzen ziren.

XVI-XVII....

Jarraitu irakurtzen "Foruak eta industrializazioa Euskal Herrian: gizartea, langile mugimendua eta nazionalismoa" »

Berrezarkuntza eta Euskal Herriko industrializazioa (1874–1931)

Historia-n eguneratua9,68 KB

Espainiako Berrezarkuntza (1874–1931)

2.1 Sistema Politikoa, Indarrak eta Oposizioa

  • Berrezarkuntza (1874–1931): Alfonso XII.a tronura itzuli zen eta Cánovasek “Bakea eta Ordena” sistema sortu zuen, helburua egonkortasun politikoa berreskuratzea.

  • Turnismoa: Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberala (Sagasta) txandakatzea, monarkia parlamentarioa eta 1876ko Konstituzioa onartuz.

  • Kazikismoa: Tokiko potentatuek (kazikek) botoak manipulatzen zituzten, emaitza aurrez adostuta.

  • Oligarkia eta Erregearen rola: Gobernuaren eta alderdien kontrola, armada eta Eliza funtsezkoak ziren sistemarako.

  • Oposizioa:

    • Politikoa/intelektuala: Errepublikanoak, sozialistak (PSOE, UGT).

    • Nazionalista: EAJ, Kataluniako Lliga, autonomia edo nazio eskaria.

    • Soziala/

...
Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza eta Euskal Herriko industrializazioa (1874–1931)" »

1876ko Espainiako Konstituzioa: Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarri juridikoa

Historia-n eguneratua7,19 KB

TESTUAREN SAILKAPEN/KOKAPENA

Lehen mailakoa. Testu mota: juridikoa (konstituzioa). Gaia: politikoa. Egilea: kolektiboa, Gorteak + Alfontso XII. (botere legegilea zuten bi erakundeak + Erregeak legeak berretsi behar). Izaera: publikoa. Hartzailea: Espainiako herria. Helburua: Espainian egonkortasun eta ordena politikoa ezartzeko marko juridiko berri bat sortzea. Kokapena: Berrezarkuntza borbonikoaren hasieran kokatua, Alfontso XII.aren erregealdian (1874-1885), Canovas del Castilloren sistemaren oinarriak ezarri zirenean.

ANALISIA/IDEIA NAGUSIAK

Egitura: sarrera + 8 artikulu. Sarrera: testua burutu duten pertsonaien aurkezpena egiten Alfontso XII.a (“Jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala”) + Gorteak (botere legegilea, Erregearekin...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Espainiako Konstituzioa: Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarri juridikoa" »

Lehen Mundu Gerra: jatorria, garapena eta amaiera

Historia-n eguneratua2,62 KB

Lehen Mundu Gerraren jatorria

Alemania bateratu ondoren, nazioarteko politikaren gidari bihurtu zen. Bismarckek aliantza-sistema bat sortu zuen Alemania, Austria eta Errusiaren artean, eta geroago, Italia ere gehitu zen. Helburu nagusiak Frantzia bakartzea eta Balkanetako orekari eustea ziren.

Bake armatua (1890-1914)

1890ean Bismarck kargutik kendu zuten eta nazioarteko harremanetan beste aldi bat hasi zen: Bake armatua. Garai honetan, Europako potentziak aurkako bi bloke militarretan banatu ziren:

  • Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria eta Italia.
  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia.

Balkanetako arazoak zirela eta, Errusiak Alemaniarekin zuen aliantza utzi zuen. Elkarrekiko beldurrak armamentu norgehiagoka eragin zuen.

Gerraren

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: jatorria, garapena eta amaiera" »

Euskal Herria 1931n: Errepublikaren aldarrikapena eta Estatutuaren erronkak

Historia-n eguneratua2,34 KB

Euskal Herria 1931n: Errepublikaren aldarrikapena

1931n, Errepublika aldarrikatu zenean, Bilbon, Irunen, Eibarren eta Donostian errepublikanoak nahiko indartsuak ziren, baina, orokorrean, Euskal Herria ez zen Errepublikarekin identifikatzen. Jende askok Errepublika Foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera gogorrenekin lotzen zuen. Gainera, erregimen berria erlijio katolikoaren kontrako jarrerekin lotzen zen.

Euskal Herri gehiena katolikoa eta elebakarra izan arren, gobernuak irakasle erdaldunak jarri zituen eta gurutzeak eskoletatik kentzeko agindua eman zuen. Eliza indartsua zen eta erlijioa oso zabalduta zegoen, apaiz, fraide eta mojen kopurua oso handia izanik. Monarkian Eliza oso babestua egon zen, baina Errepublikan gauzak ez ziren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria 1931n: Errepublikaren aldarrikapena eta Estatutuaren erronkak" »

Bigarren Errepublikako erreforma nagusiak (1931-1933): hezkuntza, lana eta nekazaritza

Historia-n eguneratua2,8 KB

Erlijioa eta Hezkuntza Erreformak

Dibortzioaren Legeak ez zuen aintzat hartzen ezkontza erlijiosoa, eta Erlijio Sinesmenen eta Kongregazioen Legearen bidez, bertan behera geratu ziren estatuak Elizari egiten zizkion ekarpenak. Hezkuntza-erreformaren oinarria zen doako hezkuntza laikoa denen eskubidea izatea.

Lehen Hezkuntzako eskola asko ireki eta irakasle prestatuak jarri behar zirela kalkulatu zuten, baina ezin izan zuten helburu hori lortu. Hala ere, irakasle kopurua eta batxilergoko ikastetxe kopurua bikoiztu egin zen, eta hezkuntzako aurrekontuak ere hazi egin ziren. Hori izan zen Errepublikaren lorpen handienetako bat.

Lan eta Gizarte Politikak

Largo Caballero lan-ministroa zen eta behin-behineko gobernuak abian jarritako gizarte eta lan-...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublikako erreforma nagusiak (1931-1933): hezkuntza, lana eta nekazaritza" »

Nazismoaren ezaugarriak eta Hitlerren gorakada: laburpena

Historia-n eguneratua4,38 KB

Nazismoaren ezaugarriak

Nazismoaren ezaugarriak: totalitarioa eta antidemokratikoa. Boterea pertsona bakar baten eta alderdi bakarraren esku egon ohi zen. Estatua ekonomian sartzen zen, gizartea menderatzen eta oposizio politikoa zigortzen zen. Beste ezaugarri nagusiak: nazionalismo espansionista, antikominista, indarkeria eta militarismoaren gorazarrea.

Alemaniako krisia eta ondorio ekonomiko-politikoak

Alemaniako krisia eta ondorio politiko eta ekonomikoak: Versailleko bake-itunek baldintza ekonomiko gogorrak ezarri zizkieten Alemaniari; gerra-kaltea (ordainak) ordaindu behar izan ziren. Gobernuak billete asko inprimatu behar izan zituen, eta horren ondorioz hiperinflazioa sortu zen: diruak balioa galdu zuen eta gizartea pobrezian sartu zen....

Jarraitu irakurtzen "Nazismoaren ezaugarriak eta Hitlerren gorakada: laburpena" »

1934ko Urriko Iraultza eta Gerra Zibilaren ondorioak: errepresioa Euskal Herrian

Historia-n eguneratua3,53 KB

1934ko Urriko Iraultza: Kausak eta Testuingurua

1933ko azaroko hauteskundeetan eskuina nagusi atera zen. CEDA koalizioak garaipena lortu zuen, eta aurreko biurtekoan (“Biurteko Erreformatzailea” 1931-1933) abiarazitako erreformak atzera bota zituzten:

  • Nekazaritza erreforma atzera bota zen.
  • Kataluniako autonomia estatutua murriztu zen.
  • Euskal Herriko estatutua blokeatu zen.
  • Elizak hezkuntzaren kontrola berreskuratu eta diru publikoa eskuratzen hasi zen.
  • Militarrek galdutako protagonismoa berreskuratzen hasi ziren.

Prozesu honek egonezina areagotu zuen, eta grebak eta ezkerrekoen eta eskuin muturrekoen arteko liskarrak biziki ugaldu ziren.

Testuinguru horretan gertatu zen 1934ko Urriko Iraultza. Ordurako PSOEko hainbat sektorek, PCEko kideekin batera,...

Jarraitu irakurtzen "1934ko Urriko Iraultza eta Gerra Zibilaren ondorioak: errepresioa Euskal Herrian" »

Erantzukizun Politikoen Legea (1939) eta Nazio-intereseko Industriak Babesteko Legea (1939): errepresioa eta autarkia

Historia-n eguneratua6,79 KB

TESTUA: Erantzukizun Politikoen Legea (1939)

Kokapena

Aztergai dugun testua historikoa da, lehen mailako iturria. Formaren aldetik juridikoa da, lege-artikuluen sorta bat baita. Egilea Gobernua da, eta Francok sinatua dago. Helburu publikoa du, altxamenduarekin bat ez zetozen guztiak zigortzeko erabili zen legea baita; hortaz, eduki politikoa du. Erantzukizun Politikoen Legea 1939ko otsailaren 9an onartu eta 13an BOEn argitaratu zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean.

Analisia

Ideia nagusia

Gerra Zibila amaitu ondoren, gobernuak errepresioa bideratzeko onartutako legeetako bat da.

Ideien sailkapena

Garaileen ustez, garbiketa egiteko garaia heldu da. Lehenengo paragrafoan azaltzen den bezala, erantzukizun politikoak eskatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun Politikoen Legea (1939) eta Nazio-intereseko Industriak Babesteko Legea (1939): errepresioa eta autarkia" »

1876ko uztailaren 21eko Legea: Euskal foru-erregimenaren azken hondarrak

Historia-n eguneratua3,06 KB

IRUZKINA 6: 1876ko uztailak 21eko legea

KOKAPENA / KLASIFIKAZIOA

«1876ko uztailak 21eko legea» izenburuarekin, lau artikuluren bidez Gorteek hartutako eta Alfonso XII.a erregeak eta Antonio Canovas del Castillo Ministroen Kontseiluko presidenteak izenpetutako erabakiak azaltzen dituen testu bat dugu. Lege hau hirugarren karlistaldia (bigarrena Euskal Herrian) amaitu eta gutxira onartu zen, eta bertan behin betirako deusezten da euskal lurraldeetako foru-erregimena.

ANALISIA

Foruen behin betiko indargabetzearen aurrean gaude. Lege labur bezain argia den honek oraindik ere indarrean zeuden foru-erregimenaren azken apurrak ezabatu zituen.

1. artikuluan, legearen helburu nagusiak adierazten dira: salbuespen militarra eta fiskalaren bukaera. Alegia...

Jarraitu irakurtzen "1876ko uztailaren 21eko Legea: Euskal foru-erregimenaren azken hondarrak" »