Konstituzio Auzitegia eta Oinarrizko Eskubideen Babesa
Konstituzio Auzitegirako bideak eta babes-helegitea
MDD desjabetua: 53.2 artikuluak dio lehenbizi, Konstituzio Auzitegira (KA) jo aurretik, beste bideak agortu behar direla; hau da, beste auzitegietara jo behar da. Hauek ez badute bere aldeko epaia ematen, KA-ra jo ahalko da babes-helegite batekin, 18.2 artikuluan xedatzen den bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidea (14-29 artikulu bitartean) babesteko.
JE, gizonezko alarguna eta berdintasun printzipioa
KA-ra jo aurretik, ohiko bide guztiak agortuta egon behar dira. 53.2 artikuluari jarraituz, auzitegi arruntera jo beharko du lehenbizi (lehentasun eta sumariotasun printzipioetan oinarritutako prozeduraz). Auzitegi arruntek bere alde egingo ez balute, KA-ra jo beharko du babes-errekurtsoaz. Izan ere, 14-29. artikulu bitarteko eskubideak soilik defenda daitezke babes-helegitearen bidez, eta berdintasunarena 14. eta 9.1 artikuluetan xedatzen da.
Epailearen jarduna eta ingurumena
53.3 artikulua kontuan hartuta, epaileak ingurumenaren alde egin beharko luke.
Lleidako udaletxearen eskumenak
81.1 artikuluaren arabera, Lleidako udaletxeak ezin du arautu lege organikoak aukera hori ematen ez badio behintzat.
Gorte Nagusien eskumenak eta lege organikoak
- a) Ez da posible, 82.1 artikuluaren arabera, lege organikoak bermatzen dituelako 14tik 29ra bitarteko eskubideak. 18.1 artikuluan bermatzen da irudirako eskubidea; beraz, lege organikoa behar da.
- b) Litekeena da, enpresa-askatasuna 38. artikuluan dagoelako garatuta; beraz, ez da oinarrizko eskubide bat (14-30) eta lege organikoen esklusibotasun-esparrua oinarrizko eskubideak dira (81.1 eta 53.1 jarraiki).
- c) 43. artikuluan bermatzen da osasunerako eskubidea (3. kapitulua). 82. artikuluaren arabera, litekeena da parlamentuak oinarri-legeen bitartez dekretu bat eskatzea eskubide hau arautzeko gobernuari.
Etxebizitzarako eskubidea eta 9.1 artikulua
9.1 artikuluaren arabera, “herritarrak eta botere publikoak Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren mende daude”. Etxebizitzarako eskubidea 3. kapituluko 47. artikuluan aipatzen da; beraz, 81. artikulua jarraituz, ezin da lege organikoaren bidez arautu.