Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Ondorioak
Cadizko Konstituzioa (1812): Liberalismoaren Hasiera
Hau estamentu honentzat gogorra izan zen, legediaren arabera zergak guztiek ordainduko dituztela esaten baita, beraien egoera esklusibo hori kenduz. Gainera, konstituzioa liberalista zen, absolutismoaren kontrakoa.
1814: Erregimen Zaharrera Itzulera
Pertsiarren manifestuak 1812ko konstituzioaren egoera liberalistarekin amaitu zen. Honen esker, Fernando VII.ak Gorteen deialdia ilegala zela esan baitzuen eta konstituzioa abolitu zuen. Beraz, 1814tik aurrera erregimen zaharrera bueltatu zen. Liberalistak eta aurreko gobernuko kideak zapalduak izan ziren eta askok herbestera ihes egin zuten. Horrez gain, monarkak prentsa askatasuna ezabatu eta Inkisizioa berrezarri zuen.
Hala ere, herritarrek 1812ko konstituzioarekin bat egiten zuten sentimenduak zituzten eta horregatik hurrengo urteetan pronuntziamendu militarrak nagusitu ziren, liberalismoa berriro bueltatzeko. Altxamendu hauetako batek arrakasta izan zuen, Riego jeneralak, eta 1820an Cadizko konstituzioa berriro ere jarri zen. Hala ere, 1823an Fernando VII.ak absolutismoa berrezarri zuen iraultzaileen ahaleginak zapalduz.
Cadizko Konstituzioa: Testu Historikoa
Aztertu behar dugun testua, 1812ko martxoaren 19an, Cadizen, Gorteek idatzitako Cadizko Konstituzioaren zati bat da, Independentzia Gerra erdian egina. Testu historikoa da. Konstituzioa pertsonen betebehar eta eskubideek osatzen dutena da, herritartzan oinarritzen da eta izaera publikoa du. Testua, orain esan bezala, artikuluz osatuta dago, lege gorena izanik, eta ondorioz testu juridikoa da. Cadizko Konstituzioaren helburua erregimen zaharrari bukaera ematea eta liberalismoa ezartzen hastea da.
Testuinguru Historikoa: Frantziako Iraultza eta Gerra
Testua aztertzeko 1789ko Frantziako Iraultzara joan beharra dago. Iraultza hau erregimen zaharreko talde ez-pribilegiatuek egin zuten, pribilegiatuen kontra. Mugimendu hau poliki-poliki Europa osoan zabaldu zen. Hasieran, Espainiak ondoko herrian gertatutakoa ikusita frantziarren kontrako jarrera hartu zuen, baina Napoleonek boterea eskuratzean Espainia enperadorearen esku geratu zen.
Egoera horretan Aranjuezeko matxinada gertatu zen 1808an, non kontserbadoreak Godoy eta Karlos IV.a Espainiako erregea abdikatzera behartu zituzten Fernando VII.a semearen alde. Hala ere, Baionako abdikazioetan Josep Bonapartek eskuratu zuen tronua. Espainiarrek frantziarren menpe sentitu zirenez 1808an Independentzia Gerra hasi zen, 1814 arte iraungo zuena.
Gerraren Ondorioak eta Subiranotasuna
Gerraren ondorioz, Herrialdearen botere eta antolakuntza erabat hautsita geratu ziren. Horrela, frantziarrek okupatu gabeko lurretan probintzia batzordeak osatu zituzten herritarrek, subiranotasuna eta agintea bere gain hartu zutenak. Hauek, nazio gobernua sortzeko asmoz Batzorde Zentral Gorena eratu zuten gobernu-organo funtzioak betetzeko.
Cadizen, hauek guztiak okupatu gabeko hirian, elkartu ziren erregearen faltan erregeordetza bat eratzeko, testuaren sarrerak dioen bezala. Hauek 1810ean Gorteak deitu zituzten, hiriko giro liberal eta britainiar ontzidiaren babesean. 1812an hauek konstituzioa onetsi zuten.
Konstituzioaren Ezaugarri Nagusiak
Konstituzioak nazio subiranotasuna aldarrikatu zuen, iraultza bat ezarriz. Ondorioz, botere legegilea herriak zuen. Baina hau ordezkatzeko Gorteek eta Erregeak hartu zuten boterea 3. eta 15. artikuluek dioten bezala. Botere betearazlea Erregeak eta judiziala auzitegiek izango zuten 16. eta 17. artikuluen arabera. Honekin ondoriozta dezakegu botere banaketa ematen dela, batez ere judizialean, baina Erregeak oraindik ere indar handia izango du, monarkia konstituzionala da eta. Subiranotasuna, nazionala baino gehiago konpartitua da aurrekoa kontuan hartuz.
Botere banaketaz gain, erregimen zaharra alde batera uzten duen artikulua dago, 8.a. Hontan estamentu pribilegiatuen eta ez-pribilegiatuen arteko diferentziak apurtzen dira, zergatik guztiek ordainduko dituztela baitio.
Beste aldetik, 12. artikuluak erlijio ofizial eta bakarra katolikoa, apostolikoa eta erromatarra dela dio, garai horretan elizaren boterea argi utziz. Hara ere, aurrerapauso handiak egin ziren konstituzio honekin, Inkisizioa abolitu baitzen.
Horrez gain, Amerikako koloniek Espainiako egoera kaxkarraz baliatuz autonomia lortzeko ekintzak egin zituzten eta hori ikusita Gorteek Espainiaren parte bezala hartu zituzten gorteetan ordezkaritza emanez, 1. artikuluak dioen bezala.
Azkenik, espainiar guztiek beraien ideia politikoak askatasun guztiz argitaratzeko ahalmena dutela aldarrikatzen da 371. artikuluan. Aurretik ez zegoen adierazpen askatasunik, zentsura zegoen. Honek argi uzten du erregimen zaharreko ezaugarriekin apurtu nahi zutela. Hala ere, argi utzi behar da askatasun hau legeen arabera mugatuta dagoela.
Ondorioak eta Iraupena
Konstituzio honekin ondoriozta dezakegu espainiarrek erregimen zaharrarekin amaitu eta liberalismoa ezarri nahi zutela, Erregearen falta aprobetxatuz. Lege hauek, beraz, garrantzia handia dute, Espainiaren lehenengo konstituzioa izateaz gain, kontzeptu iraultzaileak jaso zituztelako, nahiz eta aurreko garaiko eraginak bertan jarrai.
Hala ere, Cadizko konstituzioak ez zuen denbora askorik iraun, hasieran gerrak Espainian utzitako egoeragatik eta gerra amaitzean Fernando VII.a itzuli eta 1814ean konstituzioa abolitu zuelako. Hainbat absolutistek Pertsiarren manifestuan aurreko erregimena bueltatzeko eskaera egin zuten eta. 1812ko konstituzioa alde batera utzi arren, geroago garrantzia handia izango zuen, hala nola 1820 eta 1823 arteko hirurteko konstituzionalean, lege hauek berriro ezarri baitziren. Gainera, ondorengo konstituzioek Cadizkoa hartu zuten oinarritzat.