Feudalismoa, Eliza eta Gurutzadak Erdi Aroan
Feudalismoa eta Elizaren egitura
Erdi Aroaren hasieratik Europako biztanle gehienak kristauak ziren. Erlijioa babesgabeen kontsolamendu nagusia zen.
Gizarteak bezalaxe, Elizak ere piramide-egitura zuen, eta mailarik gorena Aita Santuak hartzen zuen. Horren ondoan, kardinal eta artzapezpiku gutxi batzuk zeuden; ondoren, gotzainak zeuden, elizbarrutietako buruak.
Parrokoek eta apaizek osatzen zuten klero sekularra.
Klero erregularrari dagokionez, Erdi Aroan monasterio eta komentu asko eraiki ziren, eta monjeak eta monjak elkartean bizi ziren.
Gurutzadak: Lurralde Santuaren defentsa
XI. mendearen bukaeratik aurrera, mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretan parte hartu zuten: Gurutzadetan.
Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde Santuko lurraldeak berreskuratzea zen. Gurutzadak Aita Santuak eskatuta burutzen ziren.
Gurutzaden jatorria eta garapena
Zein izan zen gurutzaden jatorria? 1000. urtearen inguruan Bizantziar Inperioak garaipen handiak lortu zituen.
Gurutzadan parte hartu zuten taldeek, bakoitzak bere aldetik egin zuen bidaia jatorrizko tokitik Konstantinoplaraino. Han guztiak bildu ziren eta Bizantzioko armadarekin bat egin zuten turkiarren kontra borroka egiteko. Garaipen handiak lortu ondoren, euren helburu nagusirantz abiatu ziren, Jerusalemerantz, egiptoarren esku baitzegoen.
Gurutzadetan parte hartu zutenek hainbat estatu sortu zituzten inguru hartan. Handiena eta boteretsuena Jerusalemgo Erresuma izan zen.
Gertaera honen ondorioz, bost urte geroago, Bernardo de Clairvaux abadeak Bigarren Gurutzada deitu zuen Aita Santuaren izenean. Gurutzaden porrotaren ondoren, potentzia musulmanek aurrera jarraitu zuten.
Feudoa, ekonomia eta bizitza soziala
Feudoa jaunak basailu nobleari ematen zion ordainsaria zen. Gehienetan lur-sail handiak izaten ziren eta horien gaineko jurisdikzioa (lur horietan gobernatzeko boterea) ere ematen zien; jaurrerria terminoa erabil dezakegu lur hori izendatzeko.
Jaunek lur onenak beraientzat gordetzen zituzten (erreserbak), eta feudoko biztanleak astean hainbat egunetan behartuta zeuden han lan egitera.
Lana eta nekazaritza-sistema
Feudoa ustiapen txikitan zatituta zegoen eta sail horiek adin guztietako nekazariek lantzen zituzten:
- Gizonak: goldeetan aritzen ziren.
- Emakumeak: mozten, josten eta etxeko lanetan.
Bi edo hiru urteko txandakatze-sistema erabiltzen zuten, lurrak atseden har zezaten.