XVII. mendeko Europa eta Euskal Herria: Gizartea eta Kultura

Historia2,58 KB

30 urteko gerra

30 urteko gerra Alemaniako Inperioko printzerrien arteko arazo erlijioso eta politikoengatik hasi zen. Habsburgotarrek inperioa estatu katoliko handi bat izatea nahi zuten, eta horretarako espainiarren laguntza izaten zuten. Alemaniako printze protestanteek, ordea, beren autonomia mantendu nahi zuten eta enperadorearen aurka agertu ziren, Frantziaren sostengua izanik.

Westfaliako bakea sinatu behar izan zuten, eta Espainiaren arteko liskarrek Pirinioetako Ituna sinatu arte iraun zuten.

Urrezko Mendea

Hispaniar Inperioaren gainbehera gorabehera, literaturak eta arteak goreneko aldia ezagutu zuten XVII. mendean.

Zientzia Modernoa

XVII. mendean esperimentazioaren funtsa ezarri zen. Metodo horri enperismoa deritzo. Metodo zientifikoa ezagutzeko beste bide bat ere badago: arrazionalismoa. Zientzia eta teknika garatzea ezarri zen:

  • Matematika: Newton
  • Fisika: Galileo Galilei
  • Astronomia: Kepler

Garai honetako asmakizunak: teleskopioa, mikroskopioa, barometroa eta termometroa.

Barrokoa Europan

"Barroko" hitzak itxura irregularreko perla esan nahi du, eta zerbait gehiegizkoa zela adierazteko erabiltzen zen. Ezaugarri nagusiak:

  1. Arrazoia eta oreka baztertzea, gehiegikeria bilatuz.
  2. Harritzeko eta hunkitzeko asmoa.
  3. Mugimendua eta argiak nahastea.
  4. Mugimendua lortzeko, kurba eta forma geometriko konplexuak erabiltzea.

Euskal Herriko biztanleria eta gizartea

XVII. mendean ekonomia eta biztanleria gainbeheran hasi ziren, nahiz eta egoera desberdina izan zen artoari esker. XVIII. mendean egoera demografikoa eta ekonomia hobera egiten hasi ziren.

Matxinada ugari izan ziren uzta urrien eta zergen presioaren eraginez. Matxinada nagusiak hauek izan ziren:

  • Fiteroko jaikialdiak
  • Gatzaren matxinada
  • Baionako liskarrak
  • Lapurdiko gerra zibila

XVIII. mendean, Borboiko etxeak agintea eskuratzearekin batera, boterea zentralizatu egin zen. Hala ere, politika horrek ez zuen eraginik izan euskal foru edo erakundeetan, Ondorengotza Gerran euskal probintziak Felipe V.aren alde jarri baitziren. Aduanak barrutik itsasora eramateko agindu zutenean hasi ziren istiluak, ogia eta beste jaki batzuk garestitu baitziren.

Kultura eta Artea

Euskal Adiskideen Elkartea eratu zen, estatuan sortutako elkarte zientifiko eta akademikoen aintzindaria. Xabier Munibe, Peñafloridako kondeak, sustatu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML