1812ko Konstituzioa: Testuingurua eta Analisia

Historia1,75 KB

1812ko Konstituzioa

Testu hau Espainiako lehen konstituzioaren zati bat da, Cádizen 1812ko martxoaren 19an argitaratua. Testu historiko-politiko juridikoa da, lehenengo mailakoa. Egilea kolektiboa da (Gorteak) eta hartzailea, herria bera.

Testu-ingurua

Garai hartan, Espainia egoera berezian zegoen:

  • Independentzia Gerra: Frantziak Espainia inbadituta zuen (Fontainebleuko hitzarmenaren ondorioz).
  • Iraultza liberala: Populazioak ez zuen Josef I.a erregea onartu. Boterea berrantolatzeko Junten bitartez Junta Zentrala eratu zen eta Gorteak deitu zituzten.

Konstituzioa Cádizen gauzatu zen, frantsesek inbaditu ez zuten leku bakarra izan baitzen.

Iruzkinak

Testuan honako puntu nagusiak aldarrikatzen dira:

  • Berdintasuna eta subiranotasun nazionala: Boterea herriarena da.
  • Estatua: Konfesionala da eta ez zegoen kultu askatasunik.
  • Botereen banaketa:
    • Legegilea: Gorteak (ganbera bakarra).
    • Betearazlea: Erregea eta bere gobernua.
    • Judiziala: Independentea.
  • Eskubideak: Zergak ordaintzeko betebeharra eta inprenta-askatasuna (murrizketa batzuekin).

Ondorioak

Konstituzioak eragin mugatua izan zuen hasieran, Frantziaren kontrolpean zegoen lurraldean Baionako estatutua indarrean baitzegoen. Fernando VII.a itzuli zenean, absolutismoa berrezartzen saiatu zen, konstituzioa indargabetuz.

Hala ere, 1820ko Riegoren pronuntziamenduaren ondoren, Fernando VII.ak Konstituzioa onartu behar izan zuen, 1823ra arte (San Luisen 100.000 semeak iritsi ziren arte) indarrean egon zelarik.

Deskargatu

PDF Word HTML