Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Primo de Riveraren Diktadura (1923-1931)

Historia2,21 KB

1. Sarrera: Primo de Riveraren diktadura

Primo de Riveraren diktadura 1923an hasi eta 1931ra arte luzatu zen etapa politikoa izan zen. Diktadura honek Alfontso XIII.aren babesa izan zuen, eta babes horrek erregearen ospea eta fidagarritasuna kaltetu zituen. Berrezarkuntza eta Alfontso XIII.aren erregetza 1931n amaitu ziren, urte hartako udal-hauteskundeetan indar errepublikarrek irabazi zutenean.

2. Diktaduraren hasiera, etapak eta ezaugarriak

Militarrek Espainiari egonkortasuna eta ohorea itzultzeko aitzakiarekin hartu zuten boterea. Primo de Riverak ordenaren berrezarletzat aurkeztu zuen bere burua, hain zuzen ere, Annualgo Hondamendiaren inguruko ikerketa-txostena (Picasso espedientea) Parlamentuan aurkeztu behar zen momentuan.

Oposizioa gero...

Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren Diktadura (1923-1931)" »

Espainiako XIX. mendeko historia: Konstituzioa eta Liberalismoa

Historia8,77 KB

Cádizko Konstituzioa eta Independentzia Gerra

1812ko Konstituzioa ulertzeko, lehenik Independentzia Gerra gogoratu behar da. 1808an Napoleonen armadak Espainia inbaditu zuenean, Madrilen herri-matxinada handia piztu zen eta frantsesen aurkako borroka azkar zabaldu zen herrialde osoan. Fernando VII.a Baionara eraman eta tronutik kendu zutenez, agintea hutsik geratu zen, eta herriak hartu zuen erresistentziaren ardura. Horretarako, batzorde lokal eta probintzialak sortu ziren, gerraren antolaketa gidatzeko.

Hasieran espainiarrak garaile izan ziren zenbait borroketan, baina handik gutxira Napoleonek soldadu gehiago bidali eta hirien kontrola hartu zuen. Hala ere, herriak ez zuen etsitu, eta gerrilla taktiken bidez borrokan jarraitu zuen. Gerra...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako XIX. mendeko historia: Konstituzioa eta Liberalismoa" »

Borboien Absolutismoa eta Ilustrazioa Espainian eta Euskal Herrian

Historia6,25 KB

1.7. Borboien Absolutismoa eta Espainiako Ondorengotza Gerra

1700. urtean, Karlos II.a hil zen ondorengorik gabe, baina testamentuan Anjouko Filipe, Borboiko etxekoa, izendatu zuen oinordeko. Borboitarren presentziak Frantzian eta Espainian nahigabea eta beldurra eragin zituen Europako hainbat potentziatan: Austria, Portugal, Savoia, Erresuma Batua, Probintzia Batuak eta Prusia. Potentzia horiek Frantziaren nagusitasuna Europan sendotuko zelakoan zeuden. Horrela hasi zen 1701ean Ondorengotza Gerra.

Gerran bi alde nagusi zeuden:

  • Anjouko Filiperen aldekoak: Borboiko etxekoak, Frantziako Luis XIV.aren biloba, Frantzia eta Gaztela.
  • Karlos Habsburgoko artxidukearen aldekoak: Austria, Probintzia Batuak, Erresuma Batua, Portugal, eta Espainian Aragoiko
...
Jarraitu irakurtzen "Borboien Absolutismoa eta Ilustrazioa Espainian eta Euskal Herrian" »

XX. mendeko gertaera historiko nagusiak

Historia2,54 KB

Inperialismoa eta deskolonizazioa

Inperialismoa

Inperialismoa: XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, bigarren industria iraultzak ekarritako garapen ekonomikoek ahalbidetutako hedapen kolonialista berria. Europako potentziek, bereziki Frantziak eta Britainia Handiak, izan zituzten protagonismoa.

Deskolonizazioa

Deskolonizazioa: Europar inperioen Asiako eta Afrikako kolonien independentzia ahalbidetu zuen prozesu historikoa, 1945ean hasitakoa. Herrialde gehienek 1975erako independentzia eskuratu zuten arren, oraindik kolonia batzuk geratzen dira. Deskolonizaziorako bideak: negoziazio-prozesuak, gerra eta gatazkak.

Neokolonialismoa

Neokolonialismoa: Bigarren Mundu Gerra ostean, kolonia izandako herrialdeek independentzia eskuratu ondoren izaten...

Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko gertaera historiko nagusiak" »

Municheko Erabakia (1962): Analisia eta Eskaerak

Historia2,46 KB

Testuaren Aurkezpena

Aztergai dugun testua, Europar Mugimenduaren Kongresuak Munichen hartutako Erabakiaren (1962-06-08) zati bat da. Testua kokatze aldera, jatorria, edukia eta formaren aldetik, testu historikoa da (lehen mailako iturria), politikoa eta zirkunstantziala.

Egilea eta Hartzaileak

Egilea, Municheko Europar Mugimenduaren Kongresuan batu ziren Espainiako 118 ordezkariak izan ziren. Hain zuzen, frankismoaren aurkako barneko 80 ordezkari bildu ziren eta kanpoko 38 ordezkari.

Municheko Erabakiaren hartzaileak, berriz, Espainiako eta Europako herritarrak izan ziren; halaber, erregimen frankistaren agintari politikoak hartzailetzat hartu behar dira. Beraz, testu publikoa da.

Dokumentuaren Helburua

Dokumentuaren helburu nagusia zera izan zen:...

Jarraitu irakurtzen "Municheko Erabakia (1962): Analisia eta Eskaerak" »

Fronte Popularra: 1936ko Hauteskundeak eta Errepublikaren Helburuak

Historia1,94 KB

II. Azterketa eta analisia

Testuak honako ideia nagusiak jasotzen ditu:

  • Preso politikoen askapena: 1933tik aurrera, politika-delituengatik kondenatutako pertsonen askatasuna lortzea.
  • Konstituzioaren babesa: Fronte Popularrak konstituzioaren printzipioak berrezarri nahi ditu, sistema demokratikoa egonkortzeko.
  • Ekonomia-neurriak:
    • Nekazaritza-erreforma: Lurren nazionalizazioa baztertuz, nekazarien bizi-baldintzak hobetzea.
    • Finantza-erreformak: Bankuen nazionalizazioa baztertuz, finantza-sistema erreformatzeko beharra.
  • Langileen eskubideak: Bizi-baldintzak hobetzea, sozialisten langile-kontrolaren ideia baztertuz.
  • Errepublikaren helburuak: Klase-borroka saihestu eta askatasun demokratikoan oinarritutako sistema bat sortzea.

III. Iruzkin historikoa

Testu...

Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularra: 1936ko Hauteskundeak eta Errepublikaren Helburuak" »

Espainiako ekonomia eta politika frankismoaren hasieran

Historia2,53 KB

Gerra osteko krisi ekonomikoa

Gerra Zibila amaitu ondoren, Espainiako ekonomia larriki kaltetuta zegoen. Demografia galera handiak eta suntsiketa nabarmena izan ziren, eta ekonomia guztiz makalduta geratu zen. Nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren gehien kaltetutako sektoreak, eta industria-arloan ekoizpena nabarmen jaitsi zen, materialen eta energiaren falta zela eta. Inbertsioak, kanpo-merkataritza eta kontsumoak behera egin zuten, eta errentaren batez besteko maila %28 jaitsi zen.

Autarkia eta estatuaren esku-hartzea

Frankismoaren hasieran, erregimenak politika ekonomiko interbentzionista eta autarkikoa ezarri zuen, helburu nagusia burujabetza lortzea eta nazioarteko isolamendua saihestea izan zela. Politika honen bidez, estatuak ekonomian...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako ekonomia eta politika frankismoaren hasieran" »

Bigarren Errepublikaren Analisia: 1936ko Hauteskundeak

Historia2,43 KB

Testuen Sailkapena eta Analisia

13. Testua: Clara Campoamorren Hitzaldia

  • Mota: Lehen mailakoa, narratiboa.
  • Edukia: Politiko-soziala.
  • Egilea: Clara Campoamor.
  • Hartzailea: Espainiako herritarrak.
  • Testuingurua: Monarkia erori eta Bigarren Errepublika ezarri ondoren egindako hitzaldia.

14. Testua: Frente Popularraren Manifestua

  • Mota: Lehen mailakoa, narratiboa (manifestua).
  • Edukia: Politiko-ekonomikoa.
  • Egilea: Koalizioa osatzen duten indar politiko eta sindikalak.
  • Hartzailea: Publikoa (El Socialista egunkaria).
  • Testuingurua: 1936ko hauteskundeetarako programa.

Testuaren Analisia: Frente Popularraren Sorrera

1936ko hauteskundeetarako Frente Popular koalizioa sortu zen. Alderdi nagusiak errepublikarrak eta sozialistak izan ziren, Azañak gidatuta. Adostutako puntu...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublikaren Analisia: 1936ko Hauteskundeak" »

Berrezarkuntzaren sorrera eta garapena Espainian (1874-1923)

Historia8,13 KB

1. Berrezarkuntzako sistemaren sorrera

1.1. Sarrera

Seiurtekoarekin, desgobernu-sentsazioa piztu zen, eta gizarteko zenbait sektorek ordena sozial liberal-kontserbadorearen aurkako mehatxutzat jo zuten. Hori dela eta, Serrano jeneralaren diktaduran, goi- eta erdi-mailako klaseek monarkia berrezartzearen alde egin zuten. Hau prozesu korapilatsua izan zen, Cánovas del Castillok zuzenduko zuena, Alfontso XII.a boterea eskuratzeko.

1.2. Berrezarkuntza-prozesuaren jatorria

1874an, Cánovasek Sandhursteko Manifestua idatzi eta Alfontsok izenpetu zuen. Horretan, berrezarkuntza-proiektuaren ardatzak jasotzen ziren, esaterako, monarkia konstituzionalaren izaera irekia eta integratzailea, tradizio katolikoa eta askatasuna bateragarriak izatea beharrezkoa...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntzaren sorrera eta garapena Espainian (1874-1923)" »

Frantziako Iraultza, Napoleon eta XIX. mendeko Europa

Historia3,11 KB

Frantziako Iraultzaren jatorria

Arrazoiak

  • Ekonomikoak: Monarkiaren finantza-krisia, inflazioa eta ogiaren garestitzea.
  • Politikoak: Absolutismoa eta Luis XVI.ak babesa galtzea.
  • Sozialak: Gizarte estamentala eta burgesen botere politikoaren eskaera.
  • Ideologikoak: Ilustrazioaren ideiak eta pribilegioen desagerraraztea.

Iraultzaren garapena

  • 1789ko Estatu Orokorrak: Botoa emateko modua aldatu eta iraultza abiarazi zen.
  • Asanblea Nazionala (1789-1791): Bastillari erasoa (uztailak 14). Feudalismoaren amaiera: pribilegioen ezabatzea eta zerga-berdintasuna. 1791ko konstituzioa: subiranotasun nazionala eta botere-banaketa.
  • Asanblea Legegilea (1791-1792): Luis XVI.aren ihesa eta atxiloketa. Gerra Austria, Espainia eta Prusiaren kontra. Emakumezko Herritarraren
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza, Napoleon eta XIX. mendeko Europa" »