Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

1978ko Espainiako Konstituzioaren analisia

Historia2,58 KB

1978ko Espainiako Konstituzioa

Sarrera

Testu historikoa da, forma aldetik juridiko eta politikoa. Egileak 1977ko ekainaren 15ean aukeratutako gorteak dira, 7 diputaturen komisio berezi baten bidez aukeratuak. Testu hau gorteek onartu zuten, 1978ko urriaren 31n. Erreferenduma abenduaren 6an izan zen. BOEn argitaratu zen, 1978ko abenduaren 29an, trantsizio politikoak deitutakoaren garaian.

Azterketa

Testu publikoa da, guztioi zuzenduta. Subiranotasuna nazioan datza, herriarengan. Hiru botere bereizten dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Komisio berezi hauen egileak: Gabriel Cisneros, Jose Pedro Perez Lorca eta Miguel Herrero y Rodriguez de Miñon izan ziren.

Konstituzioaren egitura

Bi zati garrantzitsu ditu: alde dogmatikoa eta organikoa. Lehenengo...

Jarraitu irakurtzen "1978ko Espainiako Konstituzioaren analisia" »

Espainiako Gerra Zibilaren Gertaera Garrantzitsuenak

Historia7,7 KB

Gertaera

Noiz

Non

Nork

Garrantzia

1. Estatu-kolpe militarra

1936ko uztailaren 17an eta 18an.

17an Melillan, 18an Penintsula osoan. Normalean uztailaren 18ko data aipatzen da.

Armadako militar eskuindarrek.

Altxatuek estatu-kolpe azkarra egiteko helburua zuten, baina Gobernuak Espainia ia osoaren kontrolari eutsi zion. Estatua bi zatitan banandu zen eta Gerra Zibila hasi zen.

2. Madrilgo Gudua

1936ko abuztutik 1937ko martxora arte

Madril inguruak

Errepublikanoek Madril kontrolpean zuten eta nazionalek setiatu egin zituzten.

Errepublikanoentzat garrantzitsua izan zen, matxinatuen erasoari eutsi ziotelako eta nazioarteko jendeak bertan parte hartu zuelako (Nazioarteko Brigadak).

3. Francok bere burua caudillo eta generalísimo izendatu zuen

1936ko urriaren 1ean

Burgos

Nazionalen

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibilaren Gertaera Garrantzitsuenak" »

1855eko Burdinbideen Lege Orokorra

Historia2,14 KB

Sarrera

1855ean publikatutako testu juridiko eta publiko hau Gorteek egin eta Isabel II.ak berretsi zuen. Biurteko Progresistan kokatzen da eta burdinbidearen eraikuntza sustatzea zuen xede.

Testuingurua

Francisco, testuaren egilea, Madrilen jaio zen 1800ean. Bere aita 1812ko Cadizko Gorteetan diputatua izan zen. Franciscok berak, 1842-43an printzesen Geografia eta Historiako irakasle lana egin zuen. 1836tik, hainbat legislaturatan diputatua izan zen eta bitan, 1854 eta 1856an, Sustapen ministroa.

Legearen punturik garrantzitsuenak

  • Trenbideen emakidak (6. art.): Trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko baimena.
  • Diru-laguntzak (8. art.): Onura ekonomikoak eta fiskalak (20. art).
  • Inbertitutako kapitalaren bermea (19. art.): Estatuak emandako ziurtasunak
...
Jarraitu irakurtzen "1855eko Burdinbideen Lege Orokorra" »

Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea Gerra Zibilean

Historia2,03 KB

Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea

Historian zehar, hainbat Gerra Karlista gertatu dira. Hirugarren Gerra Karlistan, Lehen Errepublikan, 1876. urtean, karlistek foruen borroka galdu zuten. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian erreakzioa sortu zen eta Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen. Gainera, mugimendu abertzaleak, independentistak sortu ziren eta 1895. urtean Sabino Aranak EAJ sortu zuen, Euzko Alderdi Jeltzalea. Hau, euskal abertzaletasunaren bultzatzaile nagusia izan zen, ikuspegi foruzale tradizionala hartuta, gizartean zeuden ideiak batu, lotu eta garbitu zituen. Denbora joan ahala, 1931. urtean, behin-behineko gobernu sozialista eta errepublikazalearekin, Bigarren Errepublika onetsi zen. Hainbat gatazka eta konspirazio direla eta, Espainiako...

Jarraitu irakurtzen "Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea Gerra Zibilean" »

Bizkaiko Meatzaritza eta Sozialismoa Berrezarkuntzan

Historia2,66 KB

Testuinguru Politikoa: Berrezarkuntzaren Bigarren Fasea

Politikoki, Espainiako Berrezarkuntzaren bigarren fasearen hasieran kokatu behar gara, Alfontso XIII.aren erregealdiaren hasieran, hain zuzen. 1876ko Konstituzio kontserbadorea zegoen indarrean, eta Cánovas eta Sagasta jada hilda bazeuden ere, txandakatze-sistema indarrean mantentzea zen alderdi liberalaren eta kontserbadorearen helburua. Garai hartan, Antonio Maura kontserbadorea zen gobernuburu.

Testuinguru Sozio-ekonomikoa: Burdingintzaren Gorakada

Testuinguru sozio-ekonomikoari dagokionez, Bizkaiko siderurgiaren garairik emankorrenetako batean gaude. Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak burdina ez-fosforikoaren eskaera areagotu zuen. Burdina mota hau ugaria zen Ibaizabal ibaiaren itsasadarraren...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzaritza eta Sozialismoa Berrezarkuntzan" »

1839ko Foru Dekretua: Euskal Foruak eta Batasun Konstituzionala

Historia4,07 KB

39

1. Testuaren Kokapena

Testu publikoa, hiritarrei zuzendua. Eduki politiko (euskal foruak eta konstituzioa bateratzea) eta juridikoa (lege bat artikuluekin, botere legegilea dutenek egina - 37ko Konstituzioaren arabera) dauka. Egilea Espainiako Gorteak dira (37ko Konstituzioaren arabera, botere legegilea 2 ganberatan: Gorteak eta Senatua). Botere legegile partziala Erreginak ere baduenez, Maria Kristina alargunak berretsi zuen Gorteen lana. Hartzailea Euskal Herria da, bertako foruen egokitzeari buruzkoa baita; gero Diputazioek ordezkatuko dute. Garaia Lehen Karlistadaren amaiera da, Bergarako Itunaren ondorioz sortua, Esparterok Marotorekin hartutako konpromisoaren ondorioz.

Lexikoa

  • Jainkoaren graziaz
  • Maria Kristina alarguna
  • Foruak
  • Batasun Konstituzionala

Ideiak

  • Euskal
...
Jarraitu irakurtzen "1839ko Foru Dekretua: Euskal Foruak eta Batasun Konstituzionala" »

Hirugarren Karlistaldia: Gatazka eta Erresistentzia

Historia2,42 KB

Hirugarren Karlistaldia

Testuingurua eta Karlismoaren Gorakada

1868ko iraultzan, Espainiako koroa erregerik gabe gelditu zenez, karlistentzat aukera paregabea izan zen euren ideologia eta hautagaia plazaratzeko. Azkenean, Espainiako kongresuak Saboiako Amadeo aukeratu zuen, baina hau atzerritarra zenez eta gainera bere aitak Aita Santuari baimenik eskatu gabe Estatu Pontifizioak Italian integratu zituenez, karlistek ez zuten inoiz erregetzat onartu. Haren porrotaren ostean ezarri zen Lehen Errepublikaren eraginez, karlismoak jarraitzaileak irabazi zituen, errepublikari beldurrez liberal moderatu ugari karlismora hurbiltzen hasi baitziren. Mugimendu karlista osatzen zutenen arabera, erlijioa zen gizarte-iraultzari erantzunik onena eta mugimendu...

Jarraitu irakurtzen "Hirugarren Karlistaldia: Gatazka eta Erresistentzia" »

Alemania Nazia: Barne- eta Kanpo-Politikak

Historia2,28 KB

Barne-politika: Erregimen Totalitarioa

Alderdi Bakarra

Alderdi nazia bakarrik zen legala. Buruzagi ukaezinak, Führerrak, zuzentzen zuen estatua. Naziek uste zuten Führerra sekula ez zela nahasten eta itsu-itsuan obeditu behar zitzaiola. "Heil Hitler" agurrak buruzagiarenganako erabateko konfiantza adierazten zuen.

Biztanleriaren Kontrola: Izua eta Propaganda

Izua biolentzia erabiltzea zen, jendea Hitlerren aurkako ekintzetan blokeatzeko. Horretarako, Gestapo izeneko polizia politikoak zeuden, eta S.S. izeneko talde armatua.

Propaganda, biztanleria erregimenaren onurez konbentzitzeko teknika zen. Horretarako, Alderdi naziak komunikabide guztiak kontrolatzen zituen: prentsa, irratia eta zinema. Bertan, Hitler goraipatzea zen helburua. Halaber, beste

...

Jarraitu irakurtzen "Alemania Nazia: Barne- eta Kanpo-Politikak" »

Langile Mugimendua: Sozialismoa, Anarkismoa eta Lehen Internazionala

Historia2,53 KB

Langile Mugimendua: Industrializazioaren Eragina eta Ideologiak

Langile mugimendua industrializazioaren ondorioz sortu zen, langileak politikoki baztertuta sentitzen baitziren eta bizi-baldintza gogorrak zituztelako. Egoera horri aurre egiteko, hainbat erakunde eta ekintza antolatu zituzten beren egoera hobetzeko. Ekintza horien artean, grebak, negoziazioak eta manifestazioak zeuden. Hasieran, ekintza bortitzak ere egin zituzten lantegietako nagusien aurka, adibidez, makinak suntsitu zituzten (ludismoa).

Elkartasuna eta Lehen Sindikatuak

Elkarri laguntzeko, sorospen elkarteak sortu zituzten. Langileek kuota bat ordaintzen zuten, eta lanik gabe geratzen zirenean edo istripu bat izaten zutenean, laguntza jasotzen zuten. Geroago, protestak antolatzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Langile Mugimendua: Sozialismoa, Anarkismoa eta Lehen Internazionala" »

Joaquín Costa eta Berrezarkuntzako Ustelkeria (1901)

Historia4,31 KB

1. Testuaren Sailkapena

Iturria: Lehen mailakoa.

Gaia: Politikoa da.

Egilea: Joaquín Costa da.

Jasotzailea: Irakurlea da, orokorrean espainiar guztiak.

Helburua: Espainiako agintarien ustelkeria salatzea da.

Fidagarritasuna: Dokumentua fidagarria da, bere idazkiaren pasarte bat delako.

Jatorria: Publikoa, edozein irakurlerentzat idatzita dagoelako.

Kokatze kronologikoa: 1901ean, Berrikuntza-mugimenduaren garaian, hau da, Espainiaren azken kolonien galeraren ondoren.

2. Analisia

Bi ataletan banatuta dago.

Lehenengoan, gobernua osatzen duten faktoreak aipatzen ditu: oligarkak, jauntxoak eta gobernadore zibilak.

Bigarren atalean adierazten du pertsona hauek ez direla klase gidari edo ordezkari organikoak, baizik eta gobernuko gorputz arrotzak, komisionistak...

Jarraitu irakurtzen "Joaquín Costa eta Berrezarkuntzako Ustelkeria (1901)" »