Alemania Nazia: Barne- eta Kanpo-Politikak

Historia2,28 KB

Barne-politika: Erregimen Totalitarioa

Alderdi Bakarra

Alderdi nazia bakarrik zen legala. Buruzagi ukaezinak, Führerrak, zuzentzen zuen estatua. Naziek uste zuten Führerra sekula ez zela nahasten eta itsu-itsuan obeditu behar zitzaiola. "Heil Hitler" agurrak buruzagiarenganako erabateko konfiantza adierazten zuen.

Biztanleriaren Kontrola: Izua eta Propaganda

Izua biolentzia erabiltzea zen, jendea Hitlerren aurkako ekintzetan blokeatzeko. Horretarako, Gestapo izeneko polizia politikoak zeuden, eta S.S. izeneko talde armatua.

Propaganda, biztanleria erregimenaren onurez konbentzitzeko teknika zen. Horretarako, Alderdi naziak komunikabide guztiak kontrolatzen zituen: prentsa, irratia eta zinema. Bertan, Hitler goraipatzea zen helburua. Halaber, beste arraza batzuekiko ikuspegi iraingarria azaltzen zuten, batez ere juduena.

Hezkuntzak pentsamolde nazia transmititzen zuen.

Alemania Nazifikatua?

Herri-klaseetan, asko Hitlerren alde zeuden, langabeziari eta krisi ekonomikoari irtenbidea eman ziolako. Eta gehiengoa nazioarteko politikan izandako arrakastez harro zegoen.

Kanpo-politika: Militarismoa eta Espantsionismoa

Pentsamolde Espantsionista

Pentsamolde espantsionista pentsamolde nazia zen. Hau da, Alemaniak Versailleseko Itunean ezarritako mugetatik kanpo hedatu behar zuela defendatzen zuen. Espantsionismoak bi oinarri ideologiko zituen:

  • Pangermanismoa: Europako alemaniar jatorriko herrialde guztiak estatu batean batzeko helburua zuena zen.
  • Bizi-espazioaren teoria: Goi mailako arraza arjoek eskubidea zuten eslaviarren eta behe mailako beste arrazen kontura lurraldeak konkistatzeko.

Kanpo-Hedapena

Naziek Versailleseko Ituna ez zuten errespetatu. Lehendabizi, berrarmatze-plana jarri zuen martxan, eta gero Alemania hedatzen hasi zen.

Gerrara Bideratutako Ekonomia

Langabezia amaitzeko, herri-lan handiak egiteko politika jarri zen martxan. Kanpo-politika sendotzeko autarkia jarri zuten martxan. Autarkia ekonomia-politika bat da, helburutzat herrialdeak behar duen guztia ekoiztea lortzea zuena, atzerriko inportaziorik egin behar ez izateko. Horretarako, estatuak zehazten zituen ekonomia-politikaren ildoak.

Deskargatu

PDF Word HTML