Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Borboiak eta Liberalismoa Espainian eta Euskal Herrian

Historia5,13 KB

Lehen Borboiak eta Ilustrazioa

Zentralizazio politikoa: Nueva Planta Dekretuak

Zentralizazio politikoaren hasiera

Felipe V.aren erregealditik, Espainiako Borboiek beste gobernu eredu bat eraikitzeari ekin zioten: askoz ere zentralizatuagoa, Frantziakoaren modukoa. Hala, neurri erreformisten bidez, errege boterea izugarri indartu zuten.

Nueva Planta Dekretuak eta lehen erakunde erreformak

Nueva Planta Dekretuak Aragoin eta Valentzian aplikatu zituzten 1707an, Mallorcan 1715ean eta Katalunian 1716an. Eredu juridiko, politiko eta administratibo gaztelarra ezarri zuten; erresumetako berezitasunak eta Habsburgotarrek aurreko mendeetan izandako itunaren aldeko jarrerak bertan behera utzi zituzten. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak baino ez zuten...

Jarraitu irakurtzen "Borboiak eta Liberalismoa Espainian eta Euskal Herrian" »

Antzinako Erregimena, Enpirismoa eta Frantziako Iraultza

Historia5,15 KB

Antzinako Erregimena

Definizioa

Europako gizarteak, politikak eta ekonomiak Frantziako Iraultza baino lehen izandako egitura.

Ezaugarri Demografikoak

Hazkunde motela. Jaiotza-, heriotza- eta haur-heriotza-tasa altuak. Iraupen-krisiak eta epidemiak ezagutu zituzten. XVII. mendean, hainbat lekutan, demokrazia modernorantz bidea egiten hasi ziren.

Ezaugarri Ekonomikoak

Nekazaritzan oinarritua. Lur-jabetzan zegoen aberastasuna (noblezia, eliza). Latifundio handiak zeuden, jabe bakarren esku, eta lur hilak ere bai. Produktibitate eskasa zen, eta jendea miserian bizi zen. Gutxik zuten lurralde propioa. Uztarekin hainbat zati ordaindu behar ziren: erregeari, elizari, errenta gisa, etab. Bigarren sektorea artisautzan oinarritzen zen, egitura gremialarekin....

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena, Enpirismoa eta Frantziako Iraultza" »

Euskal Autonomiaren Bide Historikoa: Estatutuak eta Hitzarmenak

Historia17,12 KB

1979ko Euskal Autonomia Estatutua

Aztertu behar dugun testua 1979ko abenduaren 18an onartutako Euskal Estatutua da eta, beraz, historikoa. Egileari dagokionez, Eusko Kontseilu Nagusia eta Gobernua direla esan dezakegu, Kontseiluak autonomia aurreko gobernu gisa lan egin baitzuen. Hau gero Gorteek onartuko zuten eta, bertan agertzen den bezala, Adolfo Suárez presidenteak sinatuta. Testu publikoa da, seguraski Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, eta edukiari dagokionez juridikoa, Estatutua artikulu politikoz osaturik baitago.

Testuaren ideia nagusiak

  • 1. eta 2. artikuluek Euskal Herriaren osaera dakarte.
  • 3. artikuluak lurralde bakoitzaren ezaugarriak.
  • 6. artikuluak Euskararen adierazpena.
  • 17. artikuluak polizia autonomoaren lana.
  • Xedapen Gehigarriak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomiaren Bide Historikoa: Estatutuak eta Hitzarmenak" »

Frankismoaren Diktadura: Aurrekariak eta Oposizioa

Historia2,39 KB

Francoren Diktadura (7. gaia)

Aurkezpena: Dokumentua Mugimendu Europazaleko kongresua da. Lehen mailako iturria da, izaera politikoa izanik. Egilea kolektiboa da, mugimendu europazaleko kideek egina. Munichen elkartu, eta kongresu horretan ez ziren komunistak gonbidatuak izan. Helburu publikoa du eta gaia etorkizunean Europan sartzeko bete behar diren baldintzen azalpena da. Erakunde ordezkariak eta demokratikoak, eskubide eta askatasun demokratikoen berme eraginkorra, eskualdearen nortasun aitorpena, alderdi eta sindikatuak antolatzeko aukera. Laburbilduz, erregimen demokratiko baten aldeko apustua. Frankismoaren bigarren garaian kokatzen da, aldaketa handienak hasierako urteetan eman ziren eta frankismoaren oposizioa azaleratzen joan zen.

Oposizioaren

...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Diktadura: Aurrekariak eta Oposizioa" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoako Ereduak

Historia10,36 KB

Euskal Herriko Industrializazio Prozesua

Sarrera

XVIII. mendera arte, Euskal Herriak ekonomia nekazaria izan zuen. Elikagaien urritasunak inportazioa ekarri zuen, eta hori orekatzeko, zerbitzuak eta produktuak esportatzen zituen. Merkataritza askatasunak prozesua erraztu zuen. Burdinaren protoindustria oso garrantzitsua izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan, hainbat faktore lagungarri zirela medio:

  • Burdinaren kalitate ona.
  • Egur-ikatza ekoizteko erraztasuna.
  • Energia hidrauliko ugari eta merkea.

Hala ere, XVIII. mendearen bukaeran, atzerapen teknologikoak krisi latza sorrarazi zuen. Euskal Herriko ekonomiak egoera berrira egokitu behar izan zuen (suediar burdinak baztertuz), ekonomia industrialera eboluzionatuz.

Industrializazioa ez zen XIX. mendearen hasieran...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoako Ereduak" »

Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Itzulera eta Liberalismoaren Aurka

Historia3,88 KB

1812ko Konstituzioa eta Manifestuaren Arrazoia

Gutun honen arrazoia 1812ko Konstituzioan dago, ideologia liberala zuten pertsonek idatzi baitzuten. Konstituzioa erregea falta zen garaian idatzi zen, Independentzia Gerran, eta Antzinako Erregimenarekin amaitzea nahi zuen, monarkaren kalterako. Lege honek inprenta askatasuna ezarri zuen, gremioak ezabatu zituen merkatu askearen alde, Inkisizioa abolitu zuen, nazio subiranotasuna aldarrikatu zuen, hiru botereak banatu zituen. Laburbilduz, aurretik zegoen guztia hautsi zuen, absolutismoa barne. Horrela, Konstituzioak Fernando VII.a erregetzat aitortu zuen, baina ez errege absolutu gisa, konstituzio-errege baizik. Frantziarekin gerra amaitzean, 1814an Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Hori zela...

Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Itzulera eta Liberalismoaren Aurka" »

Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra (1808-1814)

Historia3,69 KB

Antzinako Erregimenaren Krisia (1808-1814)

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Frantziako Iraultzaren Eragina

1789an Frantzian erregimen zaharreko talde ez-pribilegiatuek pribilegiatuen aurkako iraultza egin zuten. Espainian, ilustratu gehienak ez zeuden iraultzaren alde, erregimen zaharraren aldaketak egitearen alde baino, eta agintariek beldurra zioten Frantziako albisteei. Mugimendua hedatu ez zedin, propaganda politikoaren aurrean herrialdea itxi zuten. Horretarako, neurri hauek hartu zituzten:

  • Frantziako argitalpenak jazarri.
  • Atzerriko unibertsitateetan ikastea debekatu.
  • Floridablancako kondeak frantsesa ikastea debekatu.

Ondorioz, Frantziaren kontrako jarrera hartu zuten.

Aliantza Napoleonen Frantziarekin

1799an Napoleonek boterea eskuratu...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra (1808-1814)" »

Bigarren Mundu Gerra: Arrazoiak, Gertaerak eta Ondorioak

Historia2,7 KB

Bigarren Mundu Gerraren Azterketa Sakona

2. Mundu Gerraren Arrazoiak

Oinarrizko arrazoia: Nazioarteko ezegonkortasuna izan zen. Alemaniak, Versaillesko Itunak zapalduta sentitzeaz gain, errebantxa nahi zuen. Horrez gain, ideologia totalitarioen gorakada nabarmena izan zen.

Bat-bateko arrazoia: Estatu totalitarioen kanpo-politika oldarkorra izan zen. Horiek Erroma-Berlin-Tokio ardatza sortu zuten.

Bigarren Mundu Gerraren Ezaugarriak

  • Hedapena eta Ankerkeria: Gerrateak hedapen lurralde handia izan zuen. Deportazioak, tortura eta erailketak bezalako ankerkeriak ere gertatu ziren, garai hartan ezezagunak zirenak.
  • Mobilizazioa eta Armamentua: Borroka irabazteko ahalegin handia egin zen, 100.000 pertsona baino gehiago mobilizatuz. Armamentu indartsuak erabili
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Arrazoiak, Gertaerak eta Ondorioak" »

Gizarte Zibila eta Herritartasuna: Ikuspegi Modernoa

Historia4,35 KB

Gizarte Zibil Berria

Gaur egun suspertzen ari da, baina ez azaldutako bi tradizioetarako zuen zentzu berean. Gizarte zibilari buruzko beste ikuskera bat dugu: ez du merkatuko mekanismoak soilik zuzendu behar, bestela indartsuenaren legea bailitzateke nagusi. Ez da erabat burokratizatutako estatuaren esklabo, horrelakoetan aldez aurretik mugatzen baita askatasun eta ekimen oro.

Gizarte zibila gizartearen beste dimentsio bat da, hainbat elkartek eta harreman-sarek osatutakoa: familia, elizak, lagun taldeak, kultura- edo bizilagun-elkarteak eta nazioarteko gizarte-erakundeak. Elkarte horiek guztiak maitasun-loturen, erlijio-fedearen, laguntasunaren edo proiektu komun ez-politikoen ondorioz sortu dira.

Bi ikuskera nagusi

  1. John Keane: Estatuaren esparrukoa
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Zibila eta Herritartasuna: Ikuspegi Modernoa" »

Espainiako Bigarren Errepublika

Historia14,27 KB

Errepublika Ezartzea

1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten probintzietako hiriburu gehienetan. 14an emaitzak ezagutu zirenean, Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria. Erregimen monarkikotik errepublikarrerako trantsizioa indarkeriarik gabe gertatu zen, eta sistema politiko berriak herrialdeak zituen arazo larriak konponduko zituela espero zuen jendeak.

Errepublikako Alderdi Politiko Nagusiak

Alderdi Ezkertiarrak

  • Alderdi errepublikarrak: Manuel Azañaren Acción Republicana, Marcelino Domingoren Partido Radical Socialista, eta Martínez Barrioren Unión Republicana.
  • Alderdi autonomistak edo eskualdekoak: Organización Regional Autonomista Gallega (ORGA), Santiago Casares Quirogarena;
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika" »