Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea Gerra Zibilean
Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea
Historian zehar, hainbat Gerra Karlista gertatu dira. Hirugarren Gerra Karlistan, Lehen Errepublikan, 1876. urtean, karlistek foruen borroka galdu zuten. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian erreakzioa sortu zen eta Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen. Gainera, mugimendu abertzaleak, independentistak sortu ziren eta 1895. urtean Sabino Aranak EAJ sortu zuen, Euzko Alderdi Jeltzalea. Hau, euskal abertzaletasunaren bultzatzaile nagusia izan zen, ikuspegi foruzale tradizionala hartuta, gizartean zeuden ideiak batu, lotu eta garbitu zituen. Denbora joan ahala, 1931. urtean, behin-behineko gobernu sozialista eta errepublikazalearekin, Bigarren Errepublika onetsi zen. Hainbat gatazka eta konspirazio direla eta, Espainiako Gerra Zibila sortu zen. Nazionalisten buru Franco zen, eta Errepublikazaleen buru Casares Quiroga. Hasiera batean, Espainiako lurralde zatirik handiena errepublikazaleena izango da, baina gerra aurrera pasa ahala, nazionalena izango da lurralde osoa. Denbora tarte honetan, Nafarroa eta Araba alderdi nazionalean egongo dira, eta Gipuzkoa eta Bizkaia alderdi errepublikazalean. Beraz, Franco boteretsuak, estatuaren kontra egiteagatik eta traidoreak izateagatik, Gipuzkoan eta Bizkaian Kontzertu Ekonomikoa ezeztatzea eta Nafarroari eta Arabari saritzea erabaki zuen.
Izan ziren Gerra Zibilean Francorekin gerra egin zuten bizkaitar eta gipuzkoarrak ere, eta haientzat kontzertu ekonomikoa indargabetzea zigor injustua izan zen. Erregimenari atxikimendua kentzen zion; azken baten haiek ere sakrifikatu egin ziren Gerra Zibilean garaipena lortzeko. Horregatik, Gipuzkoan eta Bizkaian gerra galdu zutenak (nazionalistak) eta irabazi zutenak (karlistak) ez ziren elkarren artean gaizki konpondu frankismoaren urteetan. Horri gehitzen badiogu erregimen frankistak euskararen kontra hartutako neurriak, erraza da ulertzea probintzia hauetan frankismoak izandako atxikimendu eskasa.
Testu juridikoa da, Francisco Francok, Espainia Nazionaleko estatu berriaren “jefeak”, ateratako dekretua. Denoizuzend