1855eko Burdinbideen Lege Orokorra
Sarrera
1855ean publikatutako testu juridiko eta publiko hau Gorteek egin eta Isabel II.ak berretsi zuen. Biurteko Progresistan kokatzen da eta burdinbidearen eraikuntza sustatzea zuen xede.
Testuingurua
Francisco, testuaren egilea, Madrilen jaio zen 1800ean. Bere aita 1812ko Cadizko Gorteetan diputatua izan zen. Franciscok berak, 1842-43an printzesen Geografia eta Historiako irakasle lana egin zuen. 1836tik, hainbat legislaturatan diputatua izan zen eta bitan, 1854 eta 1856an, Sustapen ministroa.
Legearen punturik garrantzitsuenak
- Trenbideen emakidak (6. art.): Trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko baimena.
- Diru-laguntzak (8. art.): Onura ekonomikoak eta fiskalak (20. art).
- Inbertitutako kapitalaren bermea (19. art.): Estatuak emandako ziurtasunak inbertitutako kapitalaren zati bat itzultzeko, interesak kobratzeko ziurtasuna, atzerriko inbertsioen Estatuaren bermea eta material finko eta makineriarako aduanen salbuespena. Muga zergak ez ordaintzea.
- Espainiar trenbideen zabalera berezia (30. art.): Arrazoi militarrez zabalera handiagoa izan zen Espainian. Honek Europarekiko harreman komertzialak eta garapen ekonomikoa atzeratu zituen.
Trenbideen garrantzia eta arazoak
Trenbide sarea, Europan goraldian, ondasunak garraiatzeko baliabide ezin hobea zen, denborak eta kostuak jaisten zituelako. Hala ere, Espainian trenbideen eraikuntza araututa ez zegoenez, eta garai hartako gatazka sozial eta politikoak zirela bide, atzerriko kapitalak ez zeuden prest inbertitzeko. Ordura arteko trenbideak zenbait meategietan baino ez ziren agertzen.
Biurteko Aurrerakoia
Lege hau Biurteko Aurrerakoian indarrean sartu zen, beste erreformen artean. Hain laburra izan zen ezen aldaketa politiko gutxi egin baitziren. Oposizioaz gain, hainbat korronte politiko agertu ziren: demokratak, errepublikarrak, langileen mugimendua eta karlismoaren berragerpena.
Ekonomian, industriak bultzatzeko neurri liberalak hartu ziren, besteak beste, Madozen desamortizazioak, Bankuen Legea eta Espainiako Bankuaren sorrera.