Espainiako Gerra Zibilaren Gertaera Garrantzitsuenak

Historia7,7 KB

Gertaera

Noiz

Non

Nork

Garrantzia

1. Estatu-kolpe militarra

1936ko uztailaren 17an eta 18an.

17an Melillan, 18an Penintsula osoan. Normalean uztailaren 18ko data aipatzen da.

Armadako militar eskuindarrek.

Altxatuek estatu-kolpe azkarra egiteko helburua zuten, baina Gobernuak Espainia ia osoaren kontrolari eutsi zion. Estatua bi zatitan banandu zen eta Gerra Zibila hasi zen.

2. Madrilgo Gudua

1936ko abuztutik 1937ko martxora arte

Madril inguruak

Errepublikanoek Madril kontrolpean zuten eta nazionalek setiatu egin zituzten.

Errepublikanoentzat garrantzitsua izan zen, matxinatuen erasoari eutsi ziotelako eta nazioarteko jendeak bertan parte hartu zuelako (Nazioarteko Brigadak).

3. Francok bere burua caudillo eta generalísimo izendatu zuen

1936ko urriaren 1ean

Burgos

Nazionalen bandoa

Bando horretako botere politiko eta militarra pertsona bakar baten esku gelditu zen.

4. Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Gudarostearen sorrera

1936ko urriaren 7an

Gernika

Eusko Jaurlaritza, bando errepublikanoaren alde zegoena.

Ibilbide luzea egin ondoren, Euskal Autonomia Estatutua onartu zuten eta Eusko Gudarostea (Armada Errepublikanoaren parte zena) sortu zen matxinoen aurka borrokatzeko.

5. Iparraldeko frontea

1937ko apiriletik urrira arte

Bizkaia, Kantabria eta Asturias

Eremu hori errepublikanoen kontrolpean egon zen arren, matxinoek eremua hartzea lortu zuten.

Industria- eta meatze-baliabide nagusiak bertan zeuden, armak ekoizteko funtsezko baliabideak, alegia.

6. Ebroko Gudua

1938ko uztailetik abuztura arte

Ebro ibaiaren behe-arroa

Hasieran errepublikanoek eraso egin zuten arren, azkenean matxinatuek irabazi zuten gudua.

Gerrako gudu luze eta odoltsuena izan zen. Nazionalentzat garaipen garrantzitsua izan zen ondoren Katalunia eta, ondorioz, Espainia osoa hartzeko.

7. Gerraren bukaera

1939ko apirilaren 1ean

Espainia osoa

Nazionalen bandoa

Nazionalek gerra irabazi zuten eta diktadura ezarri zuten Francoren gidaritzapean


Gerra Zibileko Bandoak:

  • Errepublikanoak: Errepublikako Gobernua, Sobietar Batasuna, Nazioarteko Brigadak, Abertzale Katalanak, Euskal abertzaleak, Langileria, Frente Popularra eta Anarkistak.
  • Nazionalak: Militar matxinatuak, Italia, Alemania, Falange, CEDA, Karlistak, Eliza eta goi eta erdi klaseak.


Batallitak:

  • Brunete 1937 uztaila - Errepublikanoak irabazi.
  • Belchite 1937 abustua-iraila - Errepublikanoak irabazi.
  • Teruel 1937-1938 - Nazionalak irabazi.
  • Ebro 1938 - Nazionalak irabazi.


Gerra Zibilaren hainbat ondorio:

  • Errepresioa, demografikoa: jende asko hil, erbesteratuak...
  • Ondorio sozialak: Bando nazionalak ezkerrarekin lotura zuen edonor hil, errepublikanoek matxinoen aldekoen aurka izugarrikeriak, atxilotuak, erbesteratuak, hildakoak...
  • Ondorio ekonomikoak: Espainiako ekonomia suntsitu, herrialdearen aberastasuna %10-15 suntsitu, barne produktu gordina jaitsi.
  • Ondorio politikoak: Sistema politikoa zeharo aldatu, diktadura, aurrerapen sozialen eta nekazaritza erreformako aldaketak deuseztatu.


Republika ---- Stalin

Nazionala ---- Hitler

Deskargatu

PDF Word HTML