1978ko Espainiako Konstituzioaren analisia
1978ko Espainiako Konstituzioa
Sarrera
Testu historikoa da, forma aldetik juridiko eta politikoa. Egileak 1977ko ekainaren 15ean aukeratutako gorteak dira, 7 diputaturen komisio berezi baten bidez aukeratuak. Testu hau gorteek onartu zuten, 1978ko urriaren 31n. Erreferenduma abenduaren 6an izan zen. BOEn argitaratu zen, 1978ko abenduaren 29an, trantsizio politikoak deitutakoaren garaian.
Azterketa
Testu publikoa da, guztioi zuzenduta. Subiranotasuna nazioan datza, herriarengan. Hiru botere bereizten dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Komisio berezi hauen egileak: Gabriel Cisneros, Jose Pedro Perez Lorca eta Miguel Herrero y Rodriguez de Miñon izan ziren.
Konstituzioaren egitura
Bi zati garrantzitsu ditu: alde dogmatikoa eta organikoa. Lehenengo zatian, konstituzioaren oinarrizko printzipioak eta hiritarren eskubide eta betebeharrak zehazten dira. Bigarren zatian, estatuko erakundeen funtzionamendu arauak ezartzen dira, ekonomiako printzipioak aipatzen dira, estatuaren lurralde antolaketa zehazten da eta auzitegi konstituzionalaren funtzionamendua eta konstituzioaren balizko erreforma zehazten dira.
Artikulu aipagarriak
- 1. Artikulua: Justizia, berdintasuna eta politika aniztasuna aldarrikatzen ditu.
- 2. Artikulua: Subiranotasun nazionala espainiar herriari dagokiola dio.
- 3. Artikulua: Espainiar estatuaren forma politikoa parlamentuzko monarkia dela ezartzen du.
- 66. Artikulua: Gorte Nagusiek espainiar herria ordezkatzen dutela dio, Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatuta.
- 98. Artikulua: Gobernua nola osatzen den zehazten du: Presidenteak, Presidenteordeak, Ministroak eta legeak xedatzen dituen kideek.
- 117. Artikulua: Justiziak herrian duela jatorria, eta magistratuek administratzen dutela, legearen mende daudela.
- 147. Artikulua: Ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko erkideak dituzten probintzia mugakideek autogobernua izan dezaketela eta autonomia erkidegoan eratu daitezkeela dio.
Xedapen gehigarriak
Konstituzioak foru lurraldeen eskubide historikoak babesten eta errespetatzen ditu. Konstituzioaren eta autonomia estatutuen esparruan egingo da.
Xedapen indargabetzailea
Behin betiko indargabetutzat jotzen dira 1839ko urriaren 25eko legea eta 1876eko uztailaren 21eko legea.
Konklusioa
Gaur egungo konstituzioa egokitu behar da, lege batzuk zahar geratu direlako. Adibidez: lege salikoa, Autonomia Estatutuak…