Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hitlerren Igoera eta Alemaniako Estatu Totalitarioa

Historia3,68 KB

Hitler Kantziler: Boterearen Kontzentrazioa

Koalizioko gobernu baten buru zela, Hitlerrek bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak ikaratzeko. 1933ko martxoaren 5erako egin zuen kantzilerrak hauteskundeetarako deialdia. Naziek garaipen handia lortu zuten hauteskunde haietan.

Reichstageko Sutea eta Salbuespen Egoera

1933ko hauteskundeak baino lehentxeago, su eman zioten Reichstagari, hau da, Alemaniako Parlamentuari. Aurreko astean gertatu zen sute hark areago nahastu zuen egoera politikoa. Hitlerrek agente komunistei leporatu zien sutea, eta horrela aitzakia bat izan zuen susmagarriak espetxeratzeko eta prentsa askatasuna eta gainerako berme konstituzionalak bertan behera uzteko.

Demokrazia Diktadura Bihurtzeko Urratsak

Gehiengo nazia...

Jarraitu irakurtzen "Hitlerren Igoera eta Alemaniako Estatu Totalitarioa" »

Gizartea: Estamentuen Bereizketa eta Euskal Gizartea

Historia4,61 KB

GIZARTEA: -D

esberdintasuna oinarri zuen gizarte hierarkikoa: estamentuen bereizketa. Eliza, Herri Xehea. ·Estamentuen partaidetza jaiotzez erabakitzen zen. Gizaseme eta alabeen funtzioa gizartean jaiotzez definitzen zen. ·Pribilegiodun eta pribilegio gabeen bereizketa; ezberdintasunak ekonomikoak, politikoak, sozialak ziren.

-Estamentuen egoera: ezaugarriak…

·Pribilegiodunak: lurren jabetza (lur binkulatuak, amortizatuak, erregearen lurrak); administrazio eta armadak karguak; zergen salbuespena; errentak kobratu; eskubide juridikoak (jurerrietako justizia, Inkisizioa, epaiketa egokituak,...); moralak (duintasuna, noblezia; eskulana egitea duintasunaren aurkako zen).

·Pribilegiorik gabeak: Herri Xeheko kideak ez zuten eskubiderik, aldiz...

Jarraitu irakurtzen "Gizartea: Estamentuen Bereizketa eta Euskal Gizartea" »

Alemania: Kanpo Politika eta Gerra Arteko Ekonomia

Historia2,26 KB

Alemania

Kanpo Politika

Bizi-espazioan oinarrituko da, Alemaniaren inperialismoa, Europa beste gerra izugarri batera eramanez. Teoria honen arabera, Alemaniak, bizirauteko, alemaniar biztanle eta lurralde guztiez osatutako estatu bakar bat eratu eta eslabiarrak, nagusiki, menperatu behar zituen. Horretarako, esan bezala, Hitlerrek berrarmaketa bultzatu (Versailleseko ituna hautsiz) eta III Reich-a Europako potentzia militar garrantzitsuena bihurtuko du, beti ere eraso eta baketze politika trebe bat uztartuz.

Alemaniar inperialismo horren mugarri nagusiak, Bigarren Mundu Gerraren atarian jarriko gaituztenak:

  • 1933an Versailleseko Ituna salatu eta Nazioen Elkartea utzi egin zuen.
  • 1935ean derrigorrezko soldaduska berrezarri.
  • 1936ean Renania militarizatu
...
Jarraitu irakurtzen "Alemania: Kanpo Politika eta Gerra Arteko Ekonomia" »

Faxismoa eta Nazional-sozialismoa: Boterearen finkapena

Historia3,24 KB

III. A. Faxismoaren finkapena (1922-1925)

Italiak formalki sistema parlamentario izaten jarraitzen zuen, beraz, sistema hori desegiteko zenbait neurri hartu zituen Mussolinik:

Sistema Parlamentarioa Desegiteko Neurriak

  • 1923ko azaroan, eskuinaren eta liberalen babesaz, Hauteskunde Lege Berria onartu zen: botoen %25arekin parlamentuko eserlekuen bi heren lor zitezkeen.
  • 1924ko hauteskundeetan, koalizio faxista kontserbadoreak botoen %65a lortu zuen, indarkeria faxistari eta zenbaketan egindako iruzurrari esker. Hamar egun beranduago, sozialisten buruzagi zen Matteotti eraila izan zen, Mussolinik aginduta.
  • 1925ean, alderdi bakarra inposatu eta oposizio politiko osoa desagerrarazi zuen Mussolinik, erregearen, kontserbadoreen, liberalen eta kapitalista
...
Jarraitu irakurtzen "Faxismoa eta Nazional-sozialismoa: Boterearen finkapena" »

Faxismoa: Ezaugarriak eta Italiaren Kasua

Historia3,56 KB

Mugimendu Faxisten Ezaugarri Orokorrak

  1. Antiliberalismoa: Sortutako sistema parlamentarioaren eta liberalismoaren aurkakoak ziren. Askatasun indibidualek nazioa ahultzen dutenez, hauen desagerpena defendatzen dute.
  2. Totalitarismoa: Taldearekiko menpekotasuna defendatzen dute; horren ondorioz, estatu korporatibo eta autoritarioa defendatzen dute. Ez da aniztasun politikorik egongo (askatasuna, sindikatuak...). Faxisten helburua klase borroka desagertzea da.
  3. Muturreko Nazionalismoa: Lehen Mundu Gerraren porrotak eta nahigabeak (Alemania, Italia...) nazionalismo honen pizgarri izango dira. Arrazaren eta nazioaren mitoak inperialismoaren eta lurralde hedapenaren oinarri bihurtuko dira.
  4. Antikomunismo Bortitza: Ezin dugu ahaztu faxistek, eredu ekonomiko
...
Jarraitu irakurtzen "Faxismoa: Ezaugarriak eta Italiaren Kasua" »

Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak

Historia3 KB

Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra (1933-1936)

Zentro-eskuinak 1933ko hauteskundeak irabazi zituen. 1934an, ezkerreko alderdiek boterea modu ez-demokratikoan eskuratzea erabaki zuten. Hori dela eta, urriko iraultza piztu zen.

  • Iraultzak arrakasta izan zuen Asturiasen.
  • Katalunian, gobernu autonomoak bat egin zuen matxinadarekin, eta Kataluniako Errepublika aldarrikatu zen.

1936ko hauteskundeetara ezkerra elkartuta aurkeztu zen, Fronte Popular koalizioan: sozialistak, komunistak, alderdi errepublikanoak eta zenbait indar abertzale, anarkisten babesarekin. Eskuinean, muturreko liderren garrantzia areagotu zen: Calvo Sotelorena eta José Antonio Primo de Riverarena (Miguel Primo de Riveraren semea), Espainiako Falange alderdi faxistaren buruarena....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak" »

Bizkaiko Meatzarien Borroka 1896an: Greba Mehatxua Jauntxoen Abusuen Aurkako

Historia3,21 KB

Bizkaiko Meatzarien Borroka 1896an

Greba Mehatxua Jauntxoen Abusuen Aurkako

Sarrera: 1896ko maiatzaren 23an, Facundo Perezaguak, euskal sozialismoaren aitzindariak, Lucha de clases Bilboko astekari sozialistan argitaratu zuen artikulu baten pasartea aztertuko dugu. Testu politiko eta publiko hau Bizkaiko langileei zuzenduta dago, Berrezarkuntza garaian, Bizkaiko langile-mugimenduaren hasieran. Artikuluaren helburua Bizkaiko meatzarien egoera salatzea da.

Meatzarien egoera eta eskaerak

Perezaguak adierazten duenez, Bizkaiko meatzariek maiatzaren 1ean manifestazioak egin zituzten. Batzorde bat eratu zuten, eta botere publikoei eta bere ordezkariei eskatu zieten meatze eskualdeetako jauntxoek ezarritako barrakoi eta derrigorrezko dendak kentzeko....

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzarien Borroka 1896an: Greba Mehatxua Jauntxoen Abusuen Aurkako" »

Euskal Nazionalismoa: Historia eta Ideologia

Historia6,22 KB

SARRERA

Nazionalismoa iraultza frantsesarekin batera sortu zen. Frantziar iraultzaileek nazioaren burujabetasuna aldarrikatu zuten. Bi nazio kontzeptu daude:

  • Nazio frantsesarena: liberalismoak aldarrikatzen duen herriaren burujabetasunaren ideian oinarritzen da. Nazioa komunitate bateko gizabanakoek libreki erabakitzen dutenean elkarrekin estatu bat eratzea da.
  • Nazio alemanarena: herri izaeran oinarritzen da. Nazioa, arraza, hizkuntza, zuzenbide, ohitura, historia eta tradizio berdinak dituen komunitatea da. Euskal nazionalismoa honetan oinarritzen da.

Kontzeptu bien desberdintasun nagusia: kontzeptu frantsesaren arabera, nazioa gizarte hitzarmen edo kontratu baten emaitza da. Kontzeptu alemanaren arabera, berriz, errealitate natural bat da. XIX....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoa: Historia eta Ideologia" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaiaren Loraldia eta Siderurgiaren Garaipena

Historia3,29 KB

Euskal Industrializazioaren Ezaugarriak

Industrializazio prozesua ez zen berdina izan euskal lurraldeetan. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean siderurgian oinarritutako industriaren hazkunde izugarria gertatu zen (Bilbo eta Nerbioiren ezkerraldean). Gipuzkoan, berriz, garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, eta Araba eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen bigarren erdialdera arte. Oro har, euskal industrializazioaren ezaugarri nagusiak hauek dira: berandu Europarekin alderatuz, siderurgiaren nagusigoa, Bizkaiaren protagonismoa, merkatu espainiarrekiko mendetasuna eta etorkinen immigrazioa, batez ere Bizkaira.

Bizkaiko Industrializazioaren Oinarriak

Bizkaiko ereduari jarraituz, industrializazioak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaiaren Loraldia eta Siderurgiaren Garaipena" »

Fernando VII.a: Absolutismoaren Berrezarpena Espainian

Historia2,51 KB

Fernando VII.a eta Absolutismoaren Berrezarpena

Valençay eta Erregearen Itzulera

Hurrengo urtean, gauzak larritzen ari zitzaizkion Napoleoni, eta Espainiako arazoa baztertu eta Errusiako kanpainara dedikatzea pentsatu zuen. Horregatik sinatu zuen Valençayko Ituna eta anaiari deitu zion. Itun horren bidez, Borboiei koroa itzultzen zien.

Pertsiarren Manifestua

Fernando VII.a penintsulara itzuli zen, harrera arrakastatsua izanik. Hortik Valentziara joan zen Elio jeneralaren babespean; hark laguntza eskaini baitzion monarkia absolutua berrezartzeko. Orduan, erregeari Pertsiarren Manifestua aurkeztu zioten Gorteetako diputatu absolutistek. Eliok eta Fernandok gudarostearen parte handi baten, Elizaren, klase politikoaren eta herritarren onarpena izan...

Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.a: Absolutismoaren Berrezarpena Espainian" »