Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Herriko Industrializazioaren Hasiera: Bizkaia eta Gipuzkoa

Historia2,85 KB

Euskal Herriko Industrializazioaren Lehen Urratsak

1841ean lehen lantegi modernoa sortu zen Bilbon. Handik aurrera, Bilbon eta Ibaizabal itsasadarraren inguruan gero eta lantegi moderno gehiago sortu ziren. Gipuzkoan, garai berean, lehen industriak sortu ziren.

1863an Bilbo-Tutera trenbidea inauguratu zen, Espainiako merkatuarekin lotzen zuena. 1857an Banco de Bilbao banketxea sortu zen, inbertsio berrietarako behar zen kapital-metaketa kudeatzeko.

1855ean Bessemer prozesua erabiltzeko, fosfororik gabeko burdin mea behar zen, eta halakoa zen Bizkaiko burdina. Bizkaiko burdina kopuru handitan esportatzen hasi zen, Britainia Handira eta Prusiara. Britainia Handiak koke-ikatz ingelesa ekartzen zuen Bizkaiko lantegietara.

Industri Garapenaren Hasiera

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioaren Hasiera: Bizkaia eta Gipuzkoa" »

Frankismoa: Historia, Oinarriak eta Bilakaera

Historia3,65 KB

Frankismoa

Espainiako diktadura frankistaren inguruko gakoak.

Aldeko Inguruabarrak

  • Inguruabar militarrak
  • Nazioarteko inguruabarrak
  • Barne inguruabarrak
  • Erlijio inguruabarrak

Frankismoaren Oinarriak

  • Oinarri ideologikoak
  • Oinarri politikoak
  • Oinarri sozialak (hainbat talderen laguntza)

Frankismoaren Bilakaera

Zergatik iraun zuen hainbeste?

Hasierako Urteak

  • Faktoreak
  • Zer egin beharra zeukan

Barne Politika eta Autarkia Urteak

  • Estatu politiko diktatoriala eta autarkia ekonomikoa
  • Politika antidemokratikoa
  • Francoren legeak
  • Ekonomia politikaren ezaugarriak
  • 1941ean INI sortu
  • Lehengai gabezia
  • Arantzelak

Erregimena Sendotzea eta Bakantzearen Amaiera

Nazioarteko Testuingurua

  • Egonkortzea
  • Gerra Hotza nazioartean
  • Frantziarekiko muga ireki (1948)
  • Merkataritza hitzarmenak
  • Vatikanorekin konkordatua
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Historia, Oinarriak eta Bilakaera" »

Espainiako Konstituzioa: Trantsizioaren Oinarriak

Historia5,77 KB

1. IDENTIFIKAZIOA.

Testu hau lehen mailako testua da. Izaera juridikoa dauka. 1977ko hauteskundeen ondoren gobernua osatu zuten alderdiek idatzi zuten, hau da, UCDk, APk, PSOEk, PCEk eta PDCk. Bakoitzaren diputatu kopurua lorturiko botoen araberakoa zen; UCDk irabazi zituenez hauteskundeak, honek zituen diputatu gehien. Espainiako herritarrei zuzendua dago Konstituzioa, Espainiaren antolamendua arautzen baitu. Besteak beste, Espainiako gobernu-era monarkia dela jakinarazten zaie.

Testua 1978ko urriaren 31n onartu zuten Gorteek, eta abenduaren 6an onetsi zuen espainiar herriak erreferendum bidez. Azkenik, abenduaren 29an publikatu zen “Boletín Oficial del Estado”-n.

2. IDEIA NAGUSIAK.

Testu honen helburu nagusia Espainiako gobernu berriaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Konstituzioa: Trantsizioaren Oinarriak" »

Errusiako Gerra Zibila eta Ondorengo Politika Ekonomikoa

Historia3,5 KB

Gerra Zibila (1918-1920): Erregimen berriak herri osoa suntsitu zuen gerra zibil bati aurre egin behar izan zion. Frantziak, Erresuma Batuak eta Japoniak iraultzaren kutsadura geldiarazi eta erregimen berria zigortu nahi zuten. Espedizio-taldeak bidali zituzten eta kapitalak nahiz armadak eman zizkieten iraultzaren aurkako armadei, hau da, Armada Zuriari, Armada Gorriaren iraultzaileen aurka zeudenenei.

Gerra zibilaren garapena oso nahasia izan zen. Armada Gorriak, diziplina gogorra eta eraginkortasun handia lortu zituen, eta 1919aren amaieran Armada Zuria garaitu egin zuen. Hurrengo bi urteetan, sobietarrek Ukraina, Kaukaso eta Asiaren erdialdea berreskuratu zituzten. Sobietarren agintea indartu egin zen, 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten...

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Gerra Zibila eta Ondorengo Politika Ekonomikoa" »

Weimar Errepublikatik Bigarren Mundu Gerrara: Nazismoaren Gorakada eta Eragina

Historia8,98 KB

Weimar Errepublika eta Nazismoaren Gorakada (1918-1939)

Weimar Errepublika (1918-1933): 1918an, Kaiserrak abdikatu ostean, errepublika aldarrikatu zen Alemanian. Sozialistak nagusitu ziren gobernu berrian, eta akordioak lortu zituzten sindikatuekin, enpresariekin eta armadarekin. Lehentasuna iraultza komunista (espartakistak) gelditzea zen, 1919an porrot egin zuena antolaketa txarra eta langileen babes eskasagatik.

Bilakaera Politikoa eta 1929ko Krisia

  • 1919ko hauteskundeak: Zentro-ezkerra/eskuina nagusi. Gobernuan koalizioa. Biltzar konstituziogilea Weimarren bildu eta errepublika aldarrikatu zen. Sistema federala ezarri zen, lehendakaria 7 urterako hautatuz, eskumen handiekin.
  • 1922-1929: 1922tik aurrera, zentro-eskuina nagusitu zen. 1925ean, eskuinak
...
Jarraitu irakurtzen "Weimar Errepublikatik Bigarren Mundu Gerrara: Nazismoaren Gorakada eta Eragina" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Versaillesko Ituna

Historia4,17 KB

Lehen Mundu Gerraren Amaiera eta Ondorioak

Aliatuen porrotaren ostean (lehenik Bulgaria, gero Turkia eta Austro-Hungaria), Alemanian ere barne arazoak eta krisia sortu ziren armadan. Kantziler berri batek armistizioa sinatu zuen AEBekin. Berlinen iraultza komunista gertatu zen, eta Kaiserrak abdikatu ondoren, Weimar Errepublika aldarrikatu zen. Armistizioa sinatu bazen ere, armadak bere horretan jarraitzen zuen. Ondorioak sozialdemokratei egotzi zitzaizkien, eta horrek nazismoaren gorakadan eragina izan zuen.

Gerraren Ondorioak eta Bakea

Gerra amaitzeko, Parisko Bake Konferentzia (1919) egin zen garaile eta herrialde neutralen artean. Akordioak zailak izan ziren, eta "Lau Handien Kontseilua" sortu zen: Frantzia, Britainia Handia, AEB eta Italia....

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Versaillesko Ituna" »

Stalinen Erregimena: Politika Ekonomikoa eta Botere Metaketa Sobietar Batasunean

Historia3,18 KB

Politika Ekonomiko Berria eta Stalinen Igoera

Politika ekonomiko berria: ekonomia mistoa (pribatu/publiko). Nekazaritzak iraganeko mailak berreskuratu zituen. Industrian garapen motela. Tentsio sozial eta ekonomikoa areagotu ziren. 1924an hil zen Lenin, ondorengotza borroka piztuz. Hiru pertsonako gobernu bat sortu zen, bi buru nagusirekin: Trotsky (armadaren kontrola) eta Stalin (idazkari nagusia). Ofizialki borroka ideologiko bezala aurkeztua. Stalin gailendu zen, aliantzei esker Trotsky alderdi zein herrialdetik botatzea lortu zuenean. Stalinek denak jarri zituen denen aurka, boterean bakarrik geratu arte.

Ideia politiko eta ekonomiko berria zehaztu zuen: Herrialde Bakarreko Sozialismoa eta Planifikazio Ekonomikoa (1927). Bere diktadura totalitarioa...

Jarraitu irakurtzen "Stalinen Erregimena: Politika Ekonomikoa eta Botere Metaketa Sobietar Batasunean" »

Errusiako Iraultza: Aurrekariak, Garapena eta Ondorioak

Historia5,42 KB

Errusiako Iraultza: Aurrekariak

Egitura Sozial eta Ekonomikoa

  • Herrialde handia, biztanle dentsitate baxua (km2/pertsona).
  • Landa-mundua nagusi.
  • Nazio aniztasuna, gehienak eslaviar eta ortodoxoak.
  • Industrializazio bizkorra eta indartsua, oso kontzentratua. Enpresa handiak nagusi.
  • Proletarizazio prozesu azkarra, iraultza erraztuz.

Politika

  • Autokraziak ez zuen aldaketarako aukerarik ematen. Sistema zalantzan jarri zen.
  • Tsarraren boterea oztopo nagusi.
  • Oposizio politikoa:
    • Liberalak (eskuinekoak)
    • Sozialistak (iraultzaile ezkertiarrak)
    • Langile Sozialdemokratak (liderrak erbestean):
      • Mentxebikeak (gutxiengoa, iraultza pausoz pauso)
      • Boltxebikeak (iraultza zuzena, langilegoaren diktadura)

Bilakaera Politikoa (1900-1914)

  • 1905ean lehen iraultza. Sobietak sortu ziren legez
...
Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultza: Aurrekariak, Garapena eta Ondorioak" »

Espainiako Monarkiaren Bilakaera: Erdi Arotik XVII. Mendera

Historia7,58 KB

Erdi Aroko Gorteak: Monarkiaren Erakundeak

Erdi Aroko monarkiek pixkanaka erakunde desberdinak eratu zituzten. Populazioaren gehiengoak, ordea, ez zuen ordezkaritzarik hauetan. Gorteak ziren erakunde politiko nagusietako bat, eta izaera estamentala zuten: estamentu bakoitzak (noblezia, kleroa eta hirugarren estatua) bere ordezkariak bidaltzen zituen. Gaztelako Gorteak izan ziren lehenbizikoetakoak Europan. Aragoiko Koroako Gorteek, berriz, egitura federalagoa zuten, lurralde bakoitzak berea baitzuen.

Gorteen funtzio nagusiak honakoak ziren:

  • Erregea izendatzea edo berrestea.
  • Zergak onartzea.
  • Legeak proposatzea. Hala ere, legegintza-ahalmena desberdina zen:
    • Nafarroan eta Aragoin: Legeak egiteko ahalmena zuten.
    • Gaztelan: Batez ere aholku-emaileak ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Monarkiaren Bilakaera: Erdi Arotik XVII. Mendera" »

Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea

Historia4,35 KB

Espainiako Trantsizioa Francisco Franco diktadorearen heriotzarekin hasi zen (1975), eta demokraziarako bidea ireki zuen aldi garrantzitsua izan zen. Aldaketa sakonen garaia izan zen, non gizarteak askatasun eta eskubide berriak aldarrikatzen zituen.

Juan Carlos II.a Errege eta Demokraziaren Bidea

Franco hil eta bi egunera, Juan Carlos II.a izendatu zuten errege. Honek nolabaiteko demokrazia bat ezarri nahi zuen, eta hori lortzeko guztion lankidetza behar zela adierazi zuen.

Gizarte Mobilizazioa eta Botere Faktikoen Jarrera

Herrian mobilizazio izugarria egon zen amnistia, askatasuna eta autonomia aldarrikatzeko. Botere faktikoei dagokienez, armada ez zekien noren alde egin, baina Elizak aldaketarako gogo gehiago zituen.

Lehen Gobernuak eta Erreformak

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea" »