Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Iberiar Erresumak eta Euskal Herria: Kronologia Historikoa

Historia2,54 KB

Iberiar Penintsulako Erresumen Garapena

Asturiar-Leondar Nukleoa eta Gaztelaren Hedapena

  • 739: Asturiasko Erresumaren sorrera.
  • 910: Leongo Erresuma sortu zen, Asturiaskoaren oinordeko.
  • 951: Gaztelako Konderria sortu zen, Leongo Erresumaren menpe hasieran.
  • 1035: Gaztelako Konderria Gaztelako Erresuma bihurtu zen.
  • 1072: Leon eta Gaztela bateratu ziren, eta Portugaleko Konderria haien eraginpean geratu zen.
  • 1157: Leongo Erresuma eta Gaztelako Erresuma berriro banandu ziren.
  • 1230: Gaztelako Koroa sortu zen, Leon eta Gaztela behin betiko batuz.

Pirinioetako Erresumak: Nafarroa eta Aragoi

  • 820: Aragoiko Konderria sortu zen.
  • 830: Iruñeko Erresuma (gerora Nafarroako Erresuma) sortu zen.
  • 1035: Bartzelonako Konderria nagusitzen hasi zen Kataluniako beste konderrien
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Erresumak eta Euskal Herria: Kronologia Historikoa" »

1898ko Krisia: Kubako Gerra, Inperioaren Amaiera eta Ondorioak

Historia4,19 KB

Errestaurazioaren sistemaren krisiaren hasiera izan zen. Krisiak Primo de Riveraren diktadura arte iraun zuen, eta lehen sintomak XIX. mendearen amaieran agertu ziren.

1898ko Krisia: Kubako Hondamendia

Aurrekariak Kuban

XIX. mendean zehar, Kubako ekonomia azukre, kafe eta tabakoaren produkzioan oinarritzen zen, baina baliabide horiek kubatarrei bizkar emanda kudeatzen ziren. Ondorioz, sektore independentista indartsu bat sortu zen, ekonomiaren jabetza berreskuratzeko asmoz. 1868tik 1878ra iraun zuen lehen gerrak, Zanjongo Bakearekin (edo Hitzarmenarekin) amaitu zen. Aldi berean, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Kuban zituzten interes ekonomikoak sendotu zituzten; izan ere, AEB zen azukrearen erosle nagusia eta kapital handia inbertitu zuen bertan.

...

Jarraitu irakurtzen "1898ko Krisia: Kubako Gerra, Inperioaren Amaiera eta Ondorioak" »

Egunkaria auzia: itxiera bidegabea eta ondorioak

Historia3,48 KB

2003ko otsailaren 20an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaitegi batek Euskaldunon Egunkaria ixteko kautelazko neurria hartu zuenean, herritar askok harridura eta sinesgogortasuna azaldu genituen. Hasiera batean, epaitegiaren erabaki hark ezustean harrapatu ninduen, eta horrela esan nuen: alde batetik, neurri haren aurrean nire errespetua adierazi nuen; bestalde, oso delitu larriekin lotuta egongo zela eta guztiz ezinbesteko neurria izango zela pentsatu nuen, nahiz eta jakin informazioa emateko eta jasotzeko oinarrizko eskubidea murrizten ari zela; azkenik, euskara hutsez argitaratzen zen egunkari bakarra izanik, epaileak bereziki aztertuko zuelakoan nengoen.

Lehen erreakzioa eta itxaropenak

Hori izan zen nire lehen-lehenbiziko erreakzioa. Horrekin...

Jarraitu irakurtzen "Egunkaria auzia: itxiera bidegabea eta ondorioak" »

Espainiako Independentzia Gerra

Historia3,88 KB

Gerraren bilakaera

FASEA (MAIATZA-EKAINA 1808)

1808ko ekainean, Napoleonen 116.000 soldadu gutxi gorabehera zituen Espainian. Espainiarren erresistentziak Bonaparteren plana hondatu zuen. Medina de Riosecon, Napoleonen ejertzitoak irabazi zuen. Bestetik, Dupont jenerala Cadizera abiatu zen hiri horretan ainguratuta zeuden Frantziako itsasontziak defendatzeko. Napoleonek bere tropak hutseginkorrak zirela ikusi zuen, Madril abandonatu zuten Gasteizera abiatuz, Junotek Cintrako Hitzarmena sinatu zuen Wellington Dukearekin eta Zaragozako setioa amaitu zen.

FASEA (AZAROA 1808-1812)

azaroan, Napoleon Espainian sartu zen 250.000 soldaduekin. Egun gutxitan, Jose I.a Madrilera bueltatu zen eta Batzorde Zentrala Sevillara eta gero Cadizera abiatu zen. Frantsesek...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra" »

Bizkaiko Meatzarien Borroka: Perezagua eta Industria Iraultza

Historia4,43 KB

Testua, "La Lucha de Clases" Bilboko astekari sozialistan argitaratutako artikulu baten pasartea da. Beraz, testu narratiboa da. Artikulua 1896ko maiatzean argitaratu zen, hau da, Errestaurazioaren garaian, Maria Kristinaren erreginaordetzan, hain zuzen ere. Artikulua ez dago sinatuta, baina ustezko egilea Facundo Perezagua da, euskal sozialismoaren aitzindaria. Perezagua Bizkaiko langileei zuzentzen zaie, Bizkaiko meatzariek jasaten ari ziren zapalkuntza salatzeko.

Perezaguaren Salaketa: Meatzarien Zapalkuntza

Perezaguak adierazten du Bizkaiko meatzariek maiatzaren 1ean manifestazioak egin zituztela Gallartan, derrigorrezko kuartel eta denden aurka. Ondoren, 1890eko greba (Greba Handia) aipatzen du, esanez greba hartan ere meatzariak kuartel...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzarien Borroka: Perezagua eta Industria Iraultza" »

Espainiako Trenbidearen Hedapena eta Berrezarkuntza

Historia3,26 KB

Espainiako Trenbidearen Hedapena XIX. Mendean

4. TESTUA: Espainian, trenaren hedapena XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen, Europako ipar-mendebaldeko herrialde aurreratuak baino beranduago. Atzerapen honen arrazoi nagusiak erliebearen orografia menditsua, gerrak, estankamendu ekonomikoa, atzerapen teknologikoa eta inbertsioetarako kapital eza izan ziren.

Trenbidearen Hastapenak

Lehenengo trena Kuban eraiki zen 1837an, koloniako administrazio publikoak ordainduta eta Ingalaterra eta AEBko teknologiarekin. Penintsulan, Espainiako lehen trenbidea Bartzelona-Mataró izan zen (1848). Ondoren, Madril-Aranjuez (1851). Bi hiri edo hiri bat portuarekin lotzeko eraiki ziren trenbide labur hauek Espainiako trenbidegintzaren lehenengo etapa osatu zuten....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbidearen Hedapena eta Berrezarkuntza" »

Cadizko Konstituzioa eta Independentzia Gerra: Espainiaren Eraldaketa

Historia3,08 KB

Cadizko Konstituzioa Espainiako Antzinako Erregimenaren krisi garaian kokatzen da, Independentzia Gerraren garaian, hain zuzen ere (1808-1813), Frantziako armadak, Napoleon buru zela, Cadiz izan ezik beste hiri nagusi guztiak menperatu zituenean. Espainian, Antzinako Erregimenaren krisia Karlos IV.aren azken urteetan eta Fernando VII.aren erregetza-aldian gertatu zen.

Lehen hausturak Fontainebleauko Itunarekin (1807) hasi ziren eta areagotu egin ziren Aranjuezeko Matxinadarekin (1808), Baionako Abdikazioekin eta Madrilgo Maiatzaren 2ko altxamenduarekin. Fusilamenduek (Goyaren margolan historikoetan irudikatuak) erresistentzia mugimendua indartu eta hedatu egin zuten Penintsula osora. Fernando VII.ak utzitako Behin-behineko Gobernuaren eraginkortasun...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa eta Independentzia Gerra: Espainiaren Eraldaketa" »

1876ko Konstituzioa eta Joaquín Costaren Kritika

Historia4,72 KB

1876ko Konstituzioa (Alfontso XII.aren erregealdian)

Testuingurua

Isabel II.a 1868an tronutik kendu zuen "La Gloriosa" iraultzak eta ondorengo Seiurteko Liberalean aldarrikatutako errepublikek ez zuten egonkortasun sozial eta politikorik lortu. Hori dela eta, jende asko monarkia borbondarraren alde azaldu zen. Gainera, gerra ugariek egoera are gehiago okertzen zuten. Egoera horretan, Canovasek Alfontso XII.aren aldeko hitzarmena egin zuen (Sandhursteko adierazpena), legearen barruan dinastia borbondarraren berrezarkuntza lortzeko. Hala ere, Martinez Camposek pronuntziamendu bat egin zuen Sagunton 1874an, Alfontso errege aldarrikatuz, eta Canovas gobernuburu izendatu zuten hura itzuli arte. Bere itzulerak Berrezarkuntzaren hasiera suposatu zuen....

Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa eta Joaquín Costaren Kritika" »

Burdinbidearen Lege Orokorra eta "El Intruso" testuinguru historikoan

Historia4,14 KB

Burdinbidearen Lege Orokorra (Isabel II.aren erregealdian)

Testuingurua

Moderatuen aurkako oposizioa handituz joan zen, moderatu asko ere oposizio mugimendu honetan sartu zirelako. Azken urteetan erregimena geroz eta kontserbadoreago bihurtu zen, diktadura baten moduan gobernatuz eta populazioarengandik urrunduz. Senatuak gobernuari bere kexak azaldu zizkion eta gobernuak senatariak beren kargutik bota zituen. Honen ondorioz, militar moderatu batzuk (O'Donnell) pronuntziamendu bat egin zuten Vicalvaron, 1854ko iraultzari hasiera emanez. Pronuntziamenduak arrakasta izateko aurrerakoien laguntza ere behar zuen eta haiek erakartzeko Manzanareseko Adierazpena aldarrikatu zuten. Mugimenduaren hedapena zela eta, Isabel II.ak aurrerakoiei boterea eskaini...

Jarraitu irakurtzen "Burdinbidearen Lege Orokorra eta "El Intruso" testuinguru historikoan" »

Espainiako B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean

Historia3,62 KB

B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean

Guda amaitzean Espainia hondatuta geldiko zen. Hil, zauritu, elbarritu eta atzerriratuen kopuru handiak belaunaldi baten estrangulamendua ekarri zuen. Baliabide ekonomikoak ere suntsituta eta finantza zulo handi bati aurre egin ezinik guda oste gogorra bizi izan zen, kanpoko blokeoak areagotuta. Errepublikanoek Espainiako bankuaren urre erreserbak sobietarren laguntza militarra ordaintzeko erabili zituzten eta frankotarrek ere zor handia hartu zuten Italia eta Alemaniarekin. Ondorioz, 1939tik1942ra gose urteak izan ziren, janari behar beharrezkoenen banaketarako errazionamentu libretak jarri behar izan zirelarik. Azpielikadura eta ezak izurriteen zabalkuntza ere ekarri zuen: tuberkulosia, tifus

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean" »