Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Fronte Popularra eta Eusko Autonomi Estatutua: Historia Laburra

Historia2,29 KB

Fronte Popularra (1936)

Fronte Popularra: 30. hamarraldian, faxismoaren aurka, mundu garatu osoan ezkeira Fronte Popular delako hauteskunde koalizioetan batu egin zen, baita Espainian ere. Errepublikano, sozialista eta komunistek, Frente Popularrean baturik, 1936ko otsaileko hauteskundeetan, anarkisten botoen laguntzarekin, alde txikiko garaipena lortu zuten. Azaña berriro itzuli zen gobernura eta, giro sutsu batean, gizatea ezker eta eskuinaren artean banatu zen. Hegoko nekazari pobreek lurrak okupatu egin zituzten, Elizaren aurka biolentzia antiklerikala areagotu zen eta hilketa politikoak ugaritu ziren. Fronte Popularrak iraultza komunista zekarrela salatuz, militar afrikanista batzuek kolpe bat eman zuten (1936.7.18). Ez zuten arrakasta...

Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularra eta Eusko Autonomi Estatutua: Historia Laburra" »

Manuel Godoyren Garaia: Gerrak, Erreformak eta Krisia

Historia2,95 KB

Manuel Godoyren Garaia (1792-1808): Despotismo Ilustratua eta Iraultzaren Beldurra

Manuel Godoyren agintaldia (1792-1808), bereziki 1798-1800 bitartean, despotismo ilustratuaren eta Iraultza Frantsesaren beldurraren garaia izan zen Espainian.

Frantziarekiko Gerrak eta Aliantzak

Luis XVI.a exekutatu ondoren, Espainia Frantziarekin gerran sartu zen, Konbentzio Gerra (1793) izenez ezagutzen dena. Hasieran Espainia garaile izan zen, baina gerrak aurrera egin zuen, bakea sinatu beharrean. Britainia Handiak laguntza eskatu zion Espainiari Frantziari itsasoz aurre egiteko, baina honek ezezkoa eman zuen.

1794an, Konbentzio indarrek Kataluniaren zati bat hartu zuten. Bartzelonan defentsa-batzordeak sortu ziren. Gipuzkoa ere erraz hartu zuten, eta bertako...

Jarraitu irakurtzen "Manuel Godoyren Garaia: Gerrak, Erreformak eta Krisia" »

1812ko Konstituzioa: Printzipio Liberalak eta Gizarte Aldaketak

Historia2,74 KB

1812ko Konstituzioaren Azterketa eta Iruzkin Historikoa

Konstituzioaren Artikulu Nagusiak eta Printzipio Liberalak

Artikulua 17: Botere Judiziala

“Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko ahalmena legean ezarritako auzitegiek dute.”

Artikulu honekin botere banaketa printzipioa gauzatzen da (horrela berdintasun juridikoa gauzatzen da). Errege eta nobleek botere judiziala galtzen dute, auzitegien mesedetan.

Artikulua 27: Subiranotasun Nazionala

“Gorteek, herriak aukeraturiko diputatuek osatuak, nazioa ordezkatzen dute.”

Herritarrek gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez diputatuak aukeratzen dituzte, eta hauek botere legegile bateratua izango dute erregearekin batera. Artikulu honekin subiranotasunaren printzipioa jasotzen da.

Artikulua

...
Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa: Printzipio Liberalak eta Gizarte Aldaketak" »

1876ko Konstituzioa eta Cánovas-en Sistema Politikoa

Historia3,02 KB

1876ko Konstituzioaren Ezaugarriak

1876ko Konstituzioan Cánovasek ezarritako baldintzak hauek izan ziren:

  • Monarkia alderdi politikoen gainetik jartzea.
  • Barruko konstituzio bat behar zela, idatzizko konstituzioaren oinarria izango zena. Horrek esan nahi zuen oinarrizko erakunde batzuk (Monarkia eta Gorteak) edozein testu idatziren aurrekoak eta horren gainetikoak zirela.

Aginte Legea eta Erlijioa

Kongresuko erabakien arabera, aginte legeari buruzko ahalmena Gorteena da, Erregearekin batera. Erlijioari dagokionez, Kongresua erdibitu egin zen batasun katolikoaren aldekoen eta tolerantziaren aldekoen artean. Azkenean, formula eklektikoa hartu zuten, alde batetik eta bestekoak pozik utzi nahian.

Beste Erabaki Garrantzitsu Batzuk

Beste erabaki batzuk hauek...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa eta Cánovas-en Sistema Politikoa" »

Euskadiko Trantsizioa eta Gernikako Estatutuaren Sorrera

Historia4,07 KB

Euskadiko Trantsizio Politikoa

1976an, Euskadin askatasun eta autonomia-maila handiagoak aldarrikatzeko manifestazio ugari egin ziren. Istiluen ondorioz, oposizioko indarrak Coordinación Democrática izeneko erakundean bildu ziren. Erakunde horrek funtsezko eskaerak zituen:

  • Alderdi eta sindikatu guztien legeztatzea.
  • Hauteskunde libreak egitea.
  • Amnistia orokorra.

Testuinguru horretan, ETAk bere ekintzak areagotu zituen. 1977an PCE legeztatu zen, eta horrek 1977ko ekainaren 15eko hauteskunde orokorretarako bidea ireki zuen. Hauteskundeetan garaile atera ondoren, Adolfo Suárezek Kataluniak eta Euskadik eskatzen zuten autogobernu handiagoa ahalbidetzeko lanari ekin zion. Euskadin, EAJk bildu zituen boto gehien (8 aulki), eta Euskadiko Ezkerrak, berriz,...

Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Trantsizioa eta Gernikako Estatutuaren Sorrera" »

Inperialismoaren eta Kolonialismoaren Gakoak

Historia2,65 KB

Arrazoi estrategikoak eta geopolitika

Potentzia kolonial handietako gobernuek interes handia zuten estrategikoki garrantzitsuak ziren lurraldeetan, bai merkataritzarako, bai ikuspegi militarretik. Ibilbideak kontrolatzeko eta menderatzeko helburua zuten, hala nola Suezko kanala eta Panamakoa.

Prestigioa eta botere nahia

Arrazoi estrategikoez gain, prestigio edo botere nahia ere aipa daiteke, baita herrialde etsaiei indartzen ez uzteko nahia ere.

Mistika inperialista

Nazioaren balioak goresten ziren, eta boterea lortzeko nahia eta handinahia areagotu ziren. Italiak antzinako Erromaren handitasuna berreskuratu nahi zuen, eta Erresuma Batuak britainiarren misio zibilizatzailea goraipatu zuen.

Esplorazioa eta propaganda

Esplorazio-bidaiak egin zituzten...

Jarraitu irakurtzen "Inperialismoaren eta Kolonialismoaren Gakoak" »

1837 eta 1845eko Konstituzioak: Liberalismoaren Bilakaera

Historia2,76 KB

1837ko Konstituzioa eta Progresismoaren Hasiera

Mendizabal gobernuan zegoela, progresistek antzinako erregimena ezeztatzeko neurriak hartu zituzten, hala nola, 1837ko Konstituzioa. Ez zen 1812koa bezain aurrerakoia. Progresistek ikusi zuten moderatuek ez zutela inoiz onartuko 1812koa, eta moderatuak bereganatzeko 1812koa erreformatzeko prozesua abiatu zuten.

Progresisten aurretik moderatuak egon ziren, Martinez de la Rosa buruan zegoela. Erreforma batzuk eta Errege Estatutua egin zituen. Baina Gerra Karlista gehitu zitzaien, krisi ekonomikoarekin batera; La Granja matxinada sortu zen. Honen ondorioz, aurrerakoiak boterean jarri ziren.

1845eko Konstituzioa eta Hamarkada Moderatua

Narvaez jenerala gobernuburu zegoen. Orden publikoaren kezka handia...

Jarraitu irakurtzen "1837 eta 1845eko Konstituzioak: Liberalismoaren Bilakaera" »

Faxismoa, Nazismoa eta XX. Mendeko Gertaera Garrantzitsuak

Historia2,74 KB

Definizioak eta Gertaera Historikoak

Faxismoa

Faxismoa: Doktrina politiko totalitarioa, liberalismoaren eta demokraziaren kontrakoa, imperialista, Mussolinik sortua.

Nazismoa

Nazismoa: Doktrina politiko totalitarioa, liberalismoaren eta demokraziaren kontrakoa, imperialista, arrazista, Hitlerrek sortua.

Errusiako Iraultza

Errusiako Iraultza: 1917ko Errusiako Iraultza XX. mendeko gertakizun nagusienetakoa da. Handik sortu zen estatuak lehendabiziz indarrean jarri zituen sozialismoaren printzipio nagusiak. Espazioa: SESB. Denbora: XIX-XX. mendeak.

Parisko Komuna

Parisko Komuna: Frantziar Iraultzako Parisko gobernuari egiten zion erreferentzia. Parisen agintean egon zen gobernu sozialista izendatzeko erabiltzen da gehienbat. 1871ko Parisko Komuna 1871ko...

Jarraitu irakurtzen "Faxismoa, Nazismoa eta XX. Mendeko Gertaera Garrantzitsuak" »

Primo de Riveraren Diktadura eta Bigarren Errepublika Espainian

Historia31,14 KB

Primo de Riveraren diktadura

1. Interbentzio militarra (1923)

Gobernu liberalen aurkako konspirazioak

1923ko udaberrian, bi mugimendu desberdin hasi ziren konspiratzen, gobernu liberala kentzea ezinbestekoa zela uste baitzuten:

  • Lehena, desagertutako Bartzelonako Defentsa Batzordeekin lotuta zegoen. Helburua, indar-kolpe baten bidez, Gorteak desegitea eta oligarkiari eginkizun politikoa kentzea zen, erdiko klaseei emateko.
  • Bigarrena, Madrilekin lotuta zegoen. Gobernu sendo bat ezarri nahi zuten, armadaren arazo orokorrak eta ordena publikokoak konpontzeko prest zegoena, eta Konstituzioa eta monarkia mantenduko zituena.

Primo de Riveraren izendapena

Miguel Primo de Rivera bigarren talde horrekin harremanetan jarri zen, Madrilera joan zenean, gobernuak...

Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren Diktadura eta Bigarren Errepublika Espainian" »

Euskal Foruen Murrizketa eta Kontzertu Ekonomikoa (1839-1878)

Historia2,74 KB

Foruen Lehen Murrizketak

Liberalak boterera iritsi zirenetik, euskal foruak mehatxatuta egon ziren. Bergarako Hitzarmenaren ondoren, liberalek mehatxuak egin zizkieten euskal foruei, eta horrela ekin zioten foruen murrizketari.

1839ko Urriko Legea

Euskal foruak Gorteen esku geratu ziren. Foruetan aldaketa batzuk beharrezkoak ziren. Hiru probintziek joera moderatu-kontserbadoreko eta foruzaleko ordezkariak bidali zituzten. Ordezkariek ez zuten legea onartu. Nafarroak, berriz, bai. Nafarroak bere kabuz egin zuen negoziazioa, eta horren emaitza Ley Paccionada da.

Ley Paccionada (1841)

Nafarroak bere forua galdu zuen, baina Kontzertu Ekonomikoa lortu zuen. Urtero Estatuari diru kopuru bat ordainduko zion, eta autonomia osoa lortu zuen zerga bilketan...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruen Murrizketa eta Kontzertu Ekonomikoa (1839-1878)" »