1812ko Konstituzioa: Printzipio Liberalak eta Gizarte Aldaketak
1812ko Konstituzioaren Azterketa eta Iruzkin Historikoa
Konstituzioaren Artikulu Nagusiak eta Printzipio Liberalak
Artikulua 17: Botere Judiziala
“Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko ahalmena legean ezarritako auzitegiek dute.”
Artikulu honekin botere banaketa printzipioa gauzatzen da (horrela berdintasun juridikoa gauzatzen da). Errege eta nobleek botere judiziala galtzen dute, auzitegien mesedetan.
Artikulua 27: Subiranotasun Nazionala
“Gorteek, herriak aukeraturiko diputatuek osatuak, nazioa ordezkatzen dute.”
Herritarrek gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez diputatuak aukeratzen dituzte, eta hauek botere legegile bateratua izango dute erregearekin batera. Artikulu honekin subiranotasunaren printzipioa jasotzen da.
Artikulua 92: Sufragio Zentsitarioa
“Hautatua izateko, urtean errenta egokia izatea eskatzen da.”
Horrekin (Gorteetako diputatu izateko jabea izan behar da) Konstituzioaren izaera burgesa agerian uzten da, kanpoan uzten dituelako jabetzarik gabeko nekazariak eta soldatapekoak.
Artikulua 248: Berdintasun Juridikoa
“Foru bakarra egongo da pertsona guztientzat.”
Berdintasun juridikoa aldarrikatzen du. Lehen, berriz, bere foru eta pribilegioak zituzten talde batzuek, eta honek horien amaiera ekarri zuen: gizarte estamentalaren amaiera. Jaurerriak ere deuseztuko dira.
Artikulua 339: Zerga Sistema Bakarra
“Kontribuzioak espainiar guztien artean banatuko dira salbuespenik gabe.”
Konstituzio honek zerga sistema bakarra ezarriko du, espainiar guztien artean euren maila ekonomikoaren arabera. Honen arabera, euskaldunek foruek ematen zizkieten pribilegioak galdu zituzten. Nobleek eta kleroek zergak ordaindu beharko dituzte.
Artikulua 371: Adierazpen Askatasuna
“Espainiar guztiek ideia politikoak… argitaratu ditzakete.”
Bertan idatzi politikoen gaineko kontrola ezabatu zen, baina ez idazki erlijiosoen gainekoa. Honek Elizak zuen boterea adierazten du.
Iruzkina: 1807-1808ko Gertaera Historikoak
1807an, Fontainebleauko hitzarmena sinatu zen, eta honekin Godoyk Frantziari bere tropak Espainian sartzeko baimena eman zion. Honek Aranjuezeko matxinada eragin zuen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.a semearen alde abdikatu behar izan zuen.
Gutxira, ordea, damutu egin zen Karlos, eta semearekin tirabira batzuen ondoren, Napoleonek Baionara deitu zituen. Honek orduan, errege kargua berarentzat hartu eta anaiari utzi zion agintea.