Euskal Foruen Murrizketa eta Kontzertu Ekonomikoa (1839-1878)
Foruen Lehen Murrizketak
Liberalak boterera iritsi zirenetik, euskal foruak mehatxatuta egon ziren. Bergarako Hitzarmenaren ondoren, liberalek mehatxuak egin zizkieten euskal foruei, eta horrela ekin zioten foruen murrizketari.
1839ko Urriko Legea
Euskal foruak Gorteen esku geratu ziren. Foruetan aldaketa batzuk beharrezkoak ziren. Hiru probintziek joera moderatu-kontserbadoreko eta foruzaleko ordezkariak bidali zituzten. Ordezkariek ez zuten legea onartu. Nafarroak, berriz, bai. Nafarroak bere kabuz egin zuen negoziazioa, eta horren emaitza Ley Paccionada da.
Ley Paccionada (1841)
Nafarroak bere forua galdu zuen, baina Kontzertu Ekonomikoa lortu zuen. Urtero Estatuari diru kopuru bat ordainduko zion, eta autonomia osoa lortu zuen zerga bilketan eta administrazioan.
Bigarren Gerra Karlista (1872-1876)
1844-1860 bitartean altxamendu karlistak gertatu ziren, baina ez ziren gerrak izan. II. Gerra Karlista 1872-1876an gertatu zen. Karlos VII.ak gerrako deialdia egin zuen 1872an. Gerra honetan, erlijioak foruek baino eragin handiagoa izan zuen. Katolikoek karlismoa defendatu zuten.
1874an Alfontso XII.a errege aldarrikatu zenez, katoliko eta kontserbadore batzuen laguntza galdu zuten karlistek. 1876an gerra bukatu zen, eta Karlos VII.a erbesteratu egin zen. Hemendik aurrera, karlismoa mugimendu minoritarioa izango da.
Euskal Probintzietako Foruen Deuseztatzea (1876)
Legeak bukaera eman zien zerga pribilegioei eta derrigorrezko soldadutza ezarri zen. Bi urte geroago, Kontzertu Ekonomikoa sortuko zen.
Legearen aurrean bi jarrera nagusi egon ziren:
- Transigenteak: Amore eman zutenak.
- Intransigenteak: Amore eman ez zutenak.
Foru sistema ezeztatuta geratu zen. Foru Aldundiak kendu eta Probintziako Aldundiek ordezkatu zituzten.
Kontzertu Ekonomikoa (1878)
Gobernuaren eta aldundi berrien negoziazioaren emaitza Kontzertu Ekonomikoa (K.E.) izan zen. Euskal Herrian biltzen den dirua hemen geratzen da, eta Estatuari diru kopuru bat ematen zaio (Kupoa). Hasieran 8 urteko iraupena izan zuen, beraz, behin-behineko neurria izan zen.
Erregimen Berezi honen Arrazoiak
- Estatuak ezin zuen zerga sistema berria ezarri, eta, ondorioz, Kupoa gutxi gorabehera ezarri zen.
- Ezegonkortasun politikoaren beldur ziren, Euskal Herrian foruen abolizioagatik sortutako tentsioaren ondorioz.
K.E.ak autogobernu maila handia eman zien euskal probintziei. Burgesia merkatal eta industrialaren interesen araberako zerga sistema ezarri zen. Horrela, Euskal Herrian egonkortasuna lortu zen, eta Berrezarkuntza sistema sendotzeko beharrezkoa zen bakea berreskuratu zen.