Inperialismoaren eta Kolonialismoaren Gakoak
Arrazoi estrategikoak eta geopolitika
Potentzia kolonial handietako gobernuek interes handia zuten estrategikoki garrantzitsuak ziren lurraldeetan, bai merkataritzarako, bai ikuspegi militarretik. Ibilbideak kontrolatzeko eta menderatzeko helburua zuten, hala nola Suezko kanala eta Panamakoa.
Prestigioa eta botere nahia
Arrazoi estrategikoez gain, prestigio edo botere nahia ere aipa daiteke, baita herrialde etsaiei indartzen ez uzteko nahia ere.
Mistika inperialista
Nazioaren balioak goresten ziren, eta boterea lortzeko nahia eta handinahia areagotu ziren. Italiak antzinako Erromaren handitasuna berreskuratu nahi zuen, eta Erresuma Batuak britainiarren misio zibilizatzailea goraipatu zuen.
Esplorazioa eta propaganda
Esplorazio-bidaiak egin zituzten eta Afrikako barrualdean oraindik esploratu gabeko eremuak aurkitu zituzten:
- Geografia-elkarteek lagundu zituzten espedizio horiek, propaganda kolonialaren iturri nagusietako bat izanik.
- Elkarte kolonialek ideologia koloniala hedatzen zuten iritzi publikoaren artean; elkarte horietan hainbat politikari, enpresari eta abar zeuden.
- Bidaia-literatura: Rudyard Kiplingen lanen bidez hedatu zen ideologia kolonial hori.
Administrazioa eta Berlingo Konferentzia
Protektoratuak: Lurralde kolonialak ziren, baina estatu subirano bat zuten bere egitura kultural eta politikoarekin.
Berlingo Konferentzia (1884-1885)
- Niger eta Kongo ibaietan merkataritzan eta nabigazioan aritzeko askatasuna.
- Esklabotzaren debekua.
- Kongoko Estatu Librearen onarpena (Leopoldo II.a Belgikako erregearena zen kolonia hori).
- Okupazio eraginkorraren printzipioa: Lurraldea benetan okupatzea beharrezkoa zen norberak eskuratzeko. Printzipio horrek bizkortu egin zuen Afrikaren banaketa.
Ustiaketa ekonomikoa
Lapurretaren ekonomia esaten zaiona praktikatu zuten, helburu nagusia baliabide ugari zeukaten lekuak ustiatzea zelarik:
- Europar kolonoek lurrak hartu zituzten, eta indigenak eremu idorretara mugiarazi zituzten indarrez.
- Konpainia handiek ustiatzeko kontzesioak lortu zituzten, sail handietako nekazaritza-sistema erabiliz.
- Esplotazio eta bortxazko lanak pairatzeaz gain, herri indigenen eskulangintza-jarduerek hondamendia izan zuten.
- Baliabideak ustiatzeko trenbideak, errepideak eta portuak eraiki zituzten.
- Europar metropoliek beren dirua eta zerga-sistemak sartu zituzten, baita salgaientzako muga-zergak ere.