Fronte Popularra eta Eusko Autonomi Estatutua: Historia Laburra

Historia2,29 KB

Fronte Popularra (1936)

Fronte Popularra: 30. hamarraldian, faxismoaren aurka, mundu garatu osoan ezkeira Fronte Popular delako hauteskunde koalizioetan batu egin zen, baita Espainian ere. Errepublikano, sozialista eta komunistek, Frente Popularrean baturik, 1936ko otsaileko hauteskundeetan, anarkisten botoen laguntzarekin, alde txikiko garaipena lortu zuten. Azaña berriro itzuli zen gobernura eta, giro sutsu batean, gizatea ezker eta eskuinaren artean banatu zen. Hegoko nekazari pobreek lurrak okupatu egin zituzten, Elizaren aurka biolentzia antiklerikala areagotu zen eta hilketa politikoak ugaritu ziren. Fronte Popularrak iraultza komunista zekarrela salatuz, militar afrikanista batzuek kolpe bat eman zuten (1936.7.18). Ez zuten arrakasta osoa eduki, eta Espainia bitan banatu zen, guda zibilari hasiera emanez.

Eusko Autonomi Estatutua

Lehen Biurtekoan (1931-1933)

1931ko Konstituzioak eskubide hori ematen zuenez, EAJ-PNV eta karlistek Lizarrako Autonomi Estatutuaren Proiektua aurkeztu zuten. Estatutu proiektu honek berezitasun bat zuen: Errepublikako gobernuaren politika antiklerikalaren aurka, Euskadirentzat Aita Santuarekin harreman bereziak edukitzeko eskubidea eskatzen zuen. Ezkerrak ez zuen hori onartu eta Lizarrako Estatutoa atzera bota zuen. Ondoren, Gestoren Estatutuaren proiektua aurkeztu zen. Lizarrakoa bezalakoa zen, baina Aita Santuarekin harreman bereziak edukitzeko eskubiderik gabe. Ezkerrak onartu zuen, ez ordea karlistek. Ondorioz, Nafarroa, karlisten mendeko lurraldea, euskal estatututik kanpo gelditu zen.

Hiru Probintzietan (1933)

1933an, legeak agintzen zuen erreferenduma egin zen. Bizkaiak eta Gipuzkoak estatutuari baiezko garbia eman zioten. Araban, berriz, %47-ak bakarrik, eta legeak gutxienez %50koa eskatzen zuen. 1933-1936, Arabako erreferendumaren emaitzak zirela eta, eskuineko gobernuak eusko autonomi estatutuaren proiektua paralizatu egin zuen.

1936ko Fronte Popularra

1936ko Fronte Popularraren gobernuak bere hauteskunde programan agertzen zen euskal autonomi estatutua azkar bideratu zuen. 1936ko urriak 1ean, ofizialki eusko autonomi estatutua onartua gelditu zen, EAJ-PNVko Jose Antonio Agirre lehendakari bihurtzen zelarik. Baina, ordurako, gerra zibila martxan zegoen jada.

Deskargatu

PDF Word HTML