Faxismoa, Nazismoa eta XX. Mendeko Gertaera Garrantzitsuak

Historia2,74 KB

Definizioak eta Gertaera Historikoak

Faxismoa

Faxismoa: Doktrina politiko totalitarioa, liberalismoaren eta demokraziaren kontrakoa, imperialista, Mussolinik sortua.

Nazismoa

Nazismoa: Doktrina politiko totalitarioa, liberalismoaren eta demokraziaren kontrakoa, imperialista, arrazista, Hitlerrek sortua.

Errusiako Iraultza

Errusiako Iraultza: 1917ko Errusiako Iraultza XX. mendeko gertakizun nagusienetakoa da. Handik sortu zen estatuak lehendabiziz indarrean jarri zituen sozialismoaren printzipio nagusiak. Espazioa: SESB. Denbora: XIX-XX. mendeak.

Parisko Komuna

Parisko Komuna: Frantziar Iraultzako Parisko gobernuari egiten zion erreferentzia. Parisen agintean egon zen gobernu sozialista izendatzeko erabiltzen da gehienbat. 1871ko Parisko Komuna 1871ko udaberriko bi hilabetetan Parisen agindu zuen herri-autoritatea izan zen.

Ekialdeko Auzia

Ekialdeko auzia: Hau zen Europaren egonkortasunerako arazo handienetako bat. Turkiako inperioak erakutsitako ahultasunaren ondorioz, bere menpean zeuden Balkanetako herriak altxatzen hasi ziren. Gainera, Austria eta Errusiak interesak zituzten zona horretan.

Monroe Doktrina

Monroe doktrina: 1823ko abenduaren 2an James Monroe estatubatuar presidenteak hasitako politika bati deritzo, non europar gobernuak Ameriketako herrialdeak kolonizatu ala beraien barne politikan eragina izan nahi izanez gero, AEBek erasotzat hartu eta eragotziko zutela esaten duena.

Bigarren Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerra: 1939 eta 1945. urteen artean gatazka dramatikoena gauzatu zen. Bost kontinenteetako nazioek parte hartuko zuten bertan.

Aliatuak

Aliatuak: Alderdi aliatua, politikoki eta militarki heterogeneoa, hurrengo nazioek osatzen zuten:

  • Frantzia: Alemaniak garaitua, britainiar lurraldetik aritzen zen.
  • Erresuma Batua: Estatu Batuak gerran sartu ziren arte, Mendebaldeko indar aliatu garrantzitsuena izan zen. Britainiar Inperioak, gerran parte hartu zuten nazioak zituen barnean, gaur egun independenteak direnak, Kanada, India, Australia eta Zeelanda Berria beste batzuen artean.
  • Sobietar Batasuna: 1941ean sartu zen gerran, Ardatzaren kontra. Sobietar armadak egin zuen Alemaniaren kontrako ahalegin beliko handiena.
  • Estatu Batuak: Fronte bikoitzari eutsi zion, Europan eta ozeano Pazifikoan.
  • Txina: Txinarentzat Bigarren Mundu-Gerra 1937an hasi zen, japoniar inbasioaren ondoren.
  • Beste aliatuak: Poloniak, Jugoslaviak, Greziak eta Ardatzak okupaturiko beste nazioek, garaipen aliatuan garrantzizko papera bete zuten erresistentzia aktiboa eginez.

Deskargatu

PDF Word HTML