1876ko Konstituzioa eta Cánovas-en Sistema Politikoa

Historia3,02 KB

1876ko Konstituzioaren Ezaugarriak

1876ko Konstituzioan Cánovasek ezarritako baldintzak hauek izan ziren:

  • Monarkia alderdi politikoen gainetik jartzea.
  • Barruko konstituzio bat behar zela, idatzizko konstituzioaren oinarria izango zena. Horrek esan nahi zuen oinarrizko erakunde batzuk (Monarkia eta Gorteak) edozein testu idatziren aurrekoak eta horren gainetikoak zirela.

Aginte Legea eta Erlijioa

Kongresuko erabakien arabera, aginte legeari buruzko ahalmena Gorteena da, Erregearekin batera. Erlijioari dagokionez, Kongresua erdibitu egin zen batasun katolikoaren aldekoen eta tolerantziaren aldekoen artean. Azkenean, formula eklektikoa hartu zuten, alde batetik eta bestekoak pozik utzi nahian.

Beste Erabaki Garrantzitsu Batzuk

Beste erabaki batzuk hauek izan ziren:

  • Aginte inperfektua ezarri zen.
  • Monarkiari gobernuburua izendatzeko ahalmena eman zitzaion.
  • Oinarrizko askatasun politikoak modu lausoan ezarri ziren.
  • Bi ganberako parlamentua ezarri zen.

Konstituzioa 1876ko ekainaren 30ean aldarrikatu zen eta 1931 arte egon zen indarrean.

Cánovas-en Sistema Politikoa: Txandaketa eta Euskarriak

Cánovas-en sistema politikoaren oinarriak txandaketa eta alderdi-batasuna dira. Sistemaren bi euskarri nagusiak hauek ziren:

  1. Erdibanaturiko subiranotasuna, Erregearen eta Gorteen artekoa.
  2. Konstituzioaren legeak onartzen zituzten alderdi ofizialak egotearen printzipioan oinarritutako jarduera politikoa.

Sufragio Zentsitarioa eta Koadro-Alderdiak

Sufragio mota sufragio zentsitarioa zen, eta horrek herritarren parte-hartzea biztanleen %5era gutxitu zuen. Estatuaren klase politikoa osatzen zuten jende burges eragin handikoak zirenez, koadro-alderdiak ziren, eta eginkizun nagusia parlamentukoa zuten, aulki gehienak euren esku egonik.

Alderdi Nagusiak (Txandaketa)

Bi alderdi nagusi zeuden, txandaketan parte hartzen zutenak:

  • Alderdi Liberal Kontserbadorea:
    • Buruzagia: Cánovas del Castillo.
    • Oinarri soziala: Goi-burges lur-jabeek, goi-funtzionario militar eta zibilek, eta, batez ere, penintsula hegoaldeko nobleziako diputatuek osatzen zuten. Moderatu eta unionistak biltzen zituen.
  • Alderdi Liberal Fusionista:
    • Buruzagia: Sagasta.
    • Partaideak: Aurrerakoiak, demokratak eta erdi eta behe-burgesia.

Zentralismoa eta Foruen Deuseztapena

Legegintzako ezaugarri nagusiak hertsadura politikoa (itxitasun politikoa) eta zentralismo politiko-administratiboa indartzea izan ziren.

Lehenengo froga Foruak kentzea izan zen. Horren ondorioz, probintzia horietara zabalduko zituzten soldadutza egiteko derrigortasuna eta estatuko aurrekontuetan ezarritako zerga orokorrak ordaindu beharko dituzte.

Zentralizaziorako neurriak bi dira: probintzietako aldundiak eta udalak aukeratzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML