II. Errepublika eta Autonomia Estatutua Euskal Herrian

Historia2,23 KB

Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

1. Euskal Herria 1931n

Euskal Herria, oro har, ez zen Errepublikarekin identifikatzen. Bestalde, Eliza oso indartsua zen eta erlijioaren praktika oso zabalduta zegoen. Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren. Euzko Alderdi Jeltzalea aurreko urtean, 1930ean, bateratu zen Bergarako Biltzarrean. 1931n, haren antolaketa oso ona zen (batzokiak, erakundeak...) eta 1931ko apirileko hauteskundeetan oso emaitza onak lortu zituen. Karlisten antolaketa ere nahiko ona zen, eta sarritan Elizaren laguntzaz egituratzen ziren.

2. Lizarrako Estatutua

Errepublikaren aldarrikapena udal-hauteskundeetatik etorri zenez, euskaldun askok autonomia udal-erakundeetatik bideratzea pentsatu zuten. Herriaren ordezkari bakarrak udaletako zinegotziak eta alkateak zirenez, udalen mugimendu bat sortu zen Euskal Herri osoan autonomia eskuratzeko. Mugimendu horretan abertzaleak, karlistak eta katolikoak sartu ziren.

Euskal Herriko alkateen batzorde bat sortu zuten eta Eusko Ikaskuntzari estatutu-proiektu bat idazteko eskatu zioten. Proiektua 1931ko ekainaren 14an Lizarrako zezen-plazan aurkeztu zen, eta Euskal Herriko udal-ordezkari gehienek onartu zuten. Horregatik, estatutu honi Lizarrako Estatutua deitzen zaio.

3. Batzordeetako Estatutua

1931ko abenduan, Konstituzioa onartu ondoren, Aldundietako Batzordeak estatutu-proiektu berri bat egiten hasi ziren. Proiektu honetan aldaketa nabarmenak zeuden aurrekoarekin alderatuta:

  • Hiru probintzia baino ez ziren sartuko (Nafarroa kanpo geratzen zen).
  • "Estado vasco" espresioa kenduko zuten.
  • Vatikanoarekiko harreman zuzenak izateko aukera baztertzen zen.

Estatutuaren erredakzioa eta negoziazioak nahiko korapilatsuak izan ziren. Erreferenduma Gipuzkoan eta Bizkaian onartu bazen ere, Araban baiezkoek ez zuten beharrezko babesa lortu, botoen erdiak ere ez baitziren izan. Ondorengo hauteskundeetan eskuindarrek irabazi zuten, eta, haien jarrera askoz zentralistagoa zenez, ez zuten estatutua onartzeko inolako asmorik erakutsi. Gainera, CEDAko diputatuek Araba estatutu-proiektutik ateratzea nahi zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML