1839ko Urriaren Legea: Foruak eta Konstituzioa
1839ko Urriaren Legea
Testu mota: Jatorri aldetik: lehen mailakoa edo historikoa. Forma aldetik: testu legegilea. Edukiaren aldetik: testu politikoa.
Egilea: 1839ko Gorteak eta Maria Kristina erregina gobernatzaileak berretsita; kolektiboa da.
Hartzailea: Hartzaile publikoa dauka, nazioari zuzenduta.
Data eta lekua: Madrilen, 1839ko urriaren 25ean.
Asmoa: Lehenengo Gerra Karlista bukatu ondoren, foruak berresten ditu Euskal Probintzietan.
Testuaren Analisia
Espainiako Gorteek foruak berresten dituzte Euskal Probintzietan, eta Maria Kristina erreginaordeak berresten du. Bi artikuluren bidez ideia hori adierazten da:
- Lehenengo artikuluak foruak berresten ditu, baina batasun konstituzionala ziurtatuz.
- Bigarren artikuluak gorteei ahalmena ematen die aldaketak egiteko foruetan, Euskal Probintzietako ordezkariei entzun ondoren, liberalismo konstituzionalarekin egokitzeko asmoz.
Inguru Historikoa
Fernando VII.a hil baino lehen (1833), bere alaba Isabel Espainiako erregina izendatu. Karlos Maria Isidro tronua nahi; Lehenengo Gerra Karlista piztu zen, bi bando sortuz: Karlistak (absolutistak) eta Isabeldarrak (liberalak).
Gerraren Fasetak
Gerra honek hiru fase izan zituen:
- 1833-1835: Zumalakarregik armada erregularra antolatu zuen, karlistak nagusitu ziren, baina azkenean Zumalakarregi hil egin zen.
- 1835-1837: Karlisten estrategia porrot egin zuen, iparraldera itzuli behar izan zuten.
- 1837 aurrera: Liberalak indartu egin ziren, Elizaren desamortizazioarekin lortutako baliabideei esker; aldiz, karlisten ahulezia nabarmenagoa zen.
Bergarako Ituna eta Ondorioak
1839an Bergarako Ituna sinatu zuten Espartero eta Maroto jeneralak. Karlistek Isabel erregina onartu zuten. Esparterok foruak babesteko hitza eman zuen, eta foruak berretsi egin ziren Nafarroan eta Euskal Herrian, batasun konstituzionala kate egin gabe, foruak eta liberalismoa egokitzeko.
Ondorioak
1839an foruak berretsi ziren Euskal Herrian, Bergarako Itunaren ondorioz. Esparterok foruak defendatzeko konpromisoa hartu zuen Lehenengo Gerra Karlista amaitzeko. Legeak bideak ireki zituen foruetan aldaketak egiteko. Espartero tronuan zegoenean, 1841ean hitzarturiko legea sinatu zen, foru baimena galduz. Azkenik, 1876an Canovas del Castillok behin betiko abolitu zituen, Hirugarren Gerra Karlista bukatu ondoren.