Bigarren Errepublika: Gertaerak eta Bilakaera

Historia5,93 KB

Udal Hauteskundeak eta Behin-behineko Gobernua

1931. urtean, udal-hauteskundeetara deitu zen. Errepublikanoek irabazi zuten ia probintzia guztietako hiriburuetan. Guztira monarkikoek irabazi bazuten ere, hiri handietan irabazlea erabateko garaipentzat hartu zuten errepublikanoek, hirietan jauntxoen eragina ez baitzen hain nabarmena. Monarkikoek ere onartu zuten ikuspegi hori. Emaitzen berri izan zuenean, Alfontso XIII.a erbestera joan zen, eta behin-behineko gobernua eratu zen. Gobernu horrek Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an, modu baketsuan.

Estatu Berria Eraikitzeko Erreformak

Testu konstituzionala onartuta, Kongresuak Alcalá Zamora Errepublikako presidente eta Manuel Azaña gobernuburu aukeratu zituen. Konstituzioa eginda, gobernuak martxan jarri zituen zenbait berrikuntza:

Hezkuntza Erreforma

Hezkuntzaren arloan, analfabetismoari aurre egitea eta irakaskuntza laikoa bultzatzea izan ziren helburu nagusiak. Hainbat dekretu aurkeztu ziren eta hezkidetza-printzipioa ezarri zen.

Berrikuntza Militarra

Armadan buruzagi asko zegoen, soldaduek prestakuntza eskasa zuten eta materiala oso zaharra zen. Azaña behin-behineko Gobernuko Armada ministroaren lehenengo erabakietako bat hainbat ofizialei, soldata murriztu gabe, denbora baino lehen erretiratzeko proposatzea izan zen. Erdiek eskaintza onuragarria onartu egin zuten eta ofizialen kopuruak behera egin zuen nabarmen; hala ere, ez zen lortu armadan joera errepublikanoak ezartzea. Beste neurri batzuk ere hartu zituzten, besteak beste, eskumen militar zabalak murriztu eta eskumen zibilak gehitzea eta Zaragozako Akademia Nagusia ixtea (Francok zuzentzen zuen). Azañaren berrikuntzak zirela eta, armadako sektore asko haserretu egin ziren, euren ustez militarrei agintea eta entzutea kentzeko ahaleginak zirelako. Errepublika ez zen ausartu Guardia Zibila desegiten, baina ordena publikoan zuen hegemonia aldatzeko euren parean Erasorako Guardia eratu zuen, hiriko polizia legez.

Nekazaritza Erreforma

Espainiako nekazaritza-egitura eraldatzeko helburua zen, nekazaritza-ekoizpena eta nekazarien bizimodua hobetzeko. Helburu horiek lortzeko neurriak hauek ziren: landatu gabeko latifundioak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea. Erreforma egiteko ardura Instituto de Reforma Agraria (IRA) erakundeak zuen, baina ez zuen izan helburuak lortzeko behar beste diru. Nekazariek desengainua hartu zuten, eta gatazka berpiztu zen landan.

Errepublikaren Bilakaera eta Testuinguru Ekonomikoa

Garai honetan, testuinguru ekonomikoak ere eragin handia izan zuen Errepublikaren bilakaeran.

Eskuineko Antolaketa eta Gorakada

Eskuin katolikoak Errepublikaren antiklerikalismoa erabili zuen jendea biltzeko mugimendu indartsu batean (CEDA).

Eskuineko Errepublika: Hauteskundeak eta Politika

Anarkistak abstenitu egin ziren, eskuineko alderdiak bateratuta aurkeztu ziren koalizio batean (CEDA) eta emakumeek parte hartu zuten. Hauteskundeei esker, demokraziaren kontrako joeretakoek Parlamentuan sartzea lortu zuten. Eskuineko konfederazioak (CEDAk) diputatu gehien izan arren, Alcalá Zamorak, moderatzailea zenez, Lerrouxengana jo zuen, zentrora, Gobernua eratzeko eta ezkerrak ez erreakzionatzea lortu nahian.

Eskuineko Gobernuaren Politika

CEDAren barruan, benetako kristauez gain, faxismoarekiko zaletasuna zuten eskuin muturreko pertsonak ere baziren. Gil-Roblesek errepublika suntsitu nahi zuela pentsatzen zuen PSOEk. Hau zela eta, alderdiaren zuzendaritzak erabakita zuen 1934ko udaberrian boterea indarrez eskuratuko zutela, horrela politika errepublikanoa hausteko eta politika iraultzailea garatzeko. Denboraldi berean, CEDAk esan zuen ez zuela sustatuko bere partaidetzarik ez zuen alderdi bat, eta Lerrouxek Alcalá Zamoraren aginduz eraturiko kabinetean hiru ministro inkorporatu zituen.

1934ko Iraultza eta Gertaerak

PSOE eta UGTko buruzagitza errepublikaren kontrako erasotzat hartu zuten baldintza, eta greba orokor iraultzailerako agindua eman zuen Espainia osoan zehar; greba horrek altxamendu batean bilakatu zen Asturias, Katalunia eta Euskal Herrian. Urriaren 6an Lluís Companysek, Kataluniako Generalitatearen presidenteak, Espainiako gobernuarekin zituen harremanak hautsi egin zituen. Espainiako errepublika federalaren barruan, Kataluniako estatutua aldarrikatu zuen. Hau ez zituen nazionalista erradikalak poztu, eta gainera gerra egoera aldarrikatu zuen Bartzelonan Batet jeneralak. Altxamenduak hamar ordu iraun zuen eta 46 hildakoekin amaitu zen.

Ezkerraren Itzulera eta Fronte Popularra

Ezkerra elkartuta aurkeztu zen hauteskundeetara, Fronte Popular koalizioan. Sozialistek, komunistek, alderdi errepublikanoek eta zenbait indar abertzalek osatzen zuten koalizioa, anarkisten babesarekin. Eskuinean, muturreko liderren garrantzia areagotu zen: Calvo Sotelorena eta José Antonio Primo de Riverarena, Espainiako Falange alderdi faxistaren buruarena. Fronte Popularrak estu eta larri irabazi zituen hauteskundeak. Hala ere, gehiengo handia lortu zuen eserlekuetan, eskuinekoek ez zutelako elkartuta jardun. Gobernu berriak erreforma-politikari ekin zion berriro, eta urriko iraultzako presoak askatu zituen. Alcalá Zamora kargutik kendu zuten eta haren ordez, Azaña izendatu zuten Errepublikako presidente. Kalean, gero eta amorru handiagoa zegoen. Greba-boladak izan ziren, elizak erre zituzten, eta istilu armatuak izan ziren falangisten eta langile-erakundeetako kideen artean. Istilu horietako askotan, hildakoak ere izan ziren. Bestetik, zenbait militar, Mola jeneralak zuzenduta, Errepublika kentzeko konspirazioa antolatzen hasi ziren. Azkenean, 1936ko uztailaren 12an, eskuineko pistolariek Castillo teniente ezkertiar ezaguna erail zuten. Hurrengo egunean, Castillo tenientearen lagunek Calvo Sotelo erail zuten, eskuineko burua. Gertaera horrek Afrikako iparraldeko Espainiako tropen altxamendua azkartu zuen; 1936ko uztailaren 17an matxinatu ziren, Franco jeneralak zuzenduta.

Deskargatu

PDF Word HTML