Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Trantsizioa eta 1978ko Konstituzioa: Gakoak eta Euskal Herria

Historia4,71 KB

1978ko Konstituzioa: Erreforma eta Oinarriak

  • Erreforma osatzeko Konstituzio bat osatu eta onartu behar zen.
  • Oinarriak:
    • Monarkia.
    • Erregimen parlamentarioaren ezarpena.
    • Estatu deszentralizatua.
  • Aurreproiektu bat egitea:
    • UCDko hiru kide: Gabriel Cisneros, Herrero de Miñón, Pérez Llorca.
    • PSOE: Gregorio Peces Barba.
    • PCE: Jordi Solé Tura.
    • AP: Manuel Fraga Iribarne.
    • PDC: Miquel Roca Junyent.
  • Helburuak:
    • Egitura politiko frankistak desagerrarazi.
    • Estatu demokratiko berri bat ezarri.
  • Testua idaztean adostasuna:
    • Bi ganberek.
    • Herritarrek.
  • Konstituzioaren antolaketan bi zati:
    • Dogmatikoa:
      • Oinarrizko printzipioak definitu.
      • Horiek beteko zirela ziurtatu.
    • Organikoa (Konstituzioaren hiru gai nagusien antolakuntza):
      • Eskubideak (sufragio unibertsala, banakoen eskubideak, askatasunak)
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa eta 1978ko Konstituzioa: Gakoak eta Euskal Herria" »

Frankismoaren Diktadura Euskal Herrian: Errepresioa eta Oposizioa

Historia2,57 KB

1. Diktadura ezartzea (1940ko hamarkadan)

Gerraren ondoren, arazo ekonomikoak, gosea eta eguneroko bizitzaren zailtasunak Espainiako lurralde guztian arazo berberak izan ziren.

1.1. Gerra ondoko krisi ekonomikoa

Espainiaren nazioarteko isolamendua politika autarkikoa ekarri zuen, eta egoera ekonomikoa 1950 arte txarra izan zen. Zailtasun ekonomikoarekin, populazioaren kezkarik handiena norberaren eta familiaren bizi-iraupena zen. Hori, errepresio eta kontrol gogorrarekin batera, aldaketarako aukerarik ez zegoen.

1.2. Gerra ondoko krisi politikoa

Euskal Herrian erregimen frankista ezartzea Espainiako gainerako eskualdetan bezala gertatu zen. Heriotza zigorrak, erbesteratzeak, kartzelatzeak, isunak... Errepresioa lehen hamarkadan bereziki gogorra
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Diktadura Euskal Herrian: Errepresioa eta Oposizioa" »

Frankismoaren sorrera eta bilakaera: 1939-1959

Historia4,57 KB

Frankismoaren sorrera eta bilakaera (1939-1959)

Franco, Mola eta beste jeneral batzuekin batera, konspiratzen aritu zen II. Errepublikan zehar, sistema demokratikoarekin amaitzeko asmoz. 1936an Gerra Zibila hasi zen estatu-kolpe saiakeraren porrotaren ondoren, eta 1939ko apirilaren 1ean nazionalen garaipenarekin amaitu zen. Ordutik aurrera, Francok diseinatutako estatua martxan jarri zen.

Estatu berriaren ezaugarriak

Estatu berrian, ordena militarren esku zegoen eta goi-karguetan ideologia frankistako jendea baino ez zegoen. Nazioartean, Alemania eta Italiaren babesa izan zuen, eta Aliatuek ez zioten traba handirik jarri. Barnean, eskuindarren babesa izan zuen hasieratik eta laster eskuratu zuen monarkikoena. Elizak altxamendua justifikatu zuen,...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren sorrera eta bilakaera: 1939-1959" »

1936ko Espainiako Gerra Zibila: Arrazoiak eta Hasiera

Historia2,15 KB

1936ko Espainiako Gerra Zibilaren jatorria

1936an Espainiako Gerra Zibila piztu zen. Militarren altxamendua bi egun eta leku desberdinetan gertatu zen: lehenengo, uztailaren 17an Melillan, eta egun bat beranduago penintsulara zabaldu zen, Francok Andaluziatik sartuta. Gerra 1939an amaitu zen.

Gerraren arrazoi nagusiak

Gatazkaren arrazoi nagusienetakoak honakoak izan ziren:

  • Fronte Popularraren garaipena: Hauteskundeak irabazi eta programa ezkertiarrak aurrera eramatea, eskuindarrek onartu ez zutena.
  • Neurri politikoak: Fronteak Falangea debekatu eta militar arriskutsuak sakabanatu zituen konspirazio bat saihesteko asmotan.

Testuinguru horretan, militarrak sakabanatu zituzten: Franco Kanarietara, Goded Balearretara, Mola Nafarroara, Queipo de Llano...

Jarraitu irakurtzen "1936ko Espainiako Gerra Zibila: Arrazoiak eta Hasiera" »

Euskal Autonomia eta Gerra Zibila: Historia eta Bilakaera

Historia3,17 KB

Foruen deuseztapena eta nazionalismoaren sorrera

Foruen deuseztapenaren ondoren, nazionalistek autodeterminazioa nahi zuten Euskal Herrian. Garai hartako indar politiko nagusiak honako hauek ziren:

  • Nazionalismoa: EAJ-PNV.
  • Karlismoa.
  • Ezkerra: PSOE.

Autonomiaren aldeko bide luze eta zaila

Autonomia lortzeko bidea luzea eta zaila izan zen, alderdi bakoitzak jarrera desberdinak baitzituen. Nazionalistek ez zuten parte hartu Donostiako Itunean, eta EAJk karlistekin zuen aliantzak ezkerra beldurtu zuen. Bigarren Errepublika ezartzean, autonomia eskatzeko mugimendua hasi zen.

Eusko Ikaskuntzaren proiektua

Eusko Ikaskuntzaren proiektua Lizarrako Estatutuaren oinarria izan zen. Alderdi askok parte hartu zuten, baina ez ziren ados jartzen; gainera, Errepublikaren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia eta Gerra Zibila: Historia eta Bilakaera" »

Frankismoaren Oinarri Ideologiko eta Politikoak

Historia4,64 KB

Frankismoaren Oinarri Ideologikoak

1. Faxismoaren ideologia eta alderdi bakarra

Alderdi bakarra ezarri zuen: Falange Española y Tradicionalista de las JONS. Karlistetatik faxista porrokatuenetaraino doazen talde desberdinak derrigorrez batu zituen. Kontra zeudenak fusilatuak edo kartzelatuak izan ziren. Francok Falangeren sinboloak eta parafernalia erabili zituen. Botere guztiak batu zituen eta, buruzagi faxistek bezala, titulu berezia hartu zuen: “Caudillo”. Francok antzinako inperio espainiarraren handitasuna lortu nahi zuen. Baina eredu faxista ez zen erabat nagusitu Espainian, armadak alderdiak baino indar handiagoa zuelako eta Francok ez zuelako Hitlerrek edo Mussolinik zuten karisma pertsonala.

2. Antikomunista eta antiliberala

Iraultza...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Oinarri Ideologiko eta Politikoak" »

Clara Campoamor eta emakumeen sufragioa (1931)

Historia2,95 KB

Testuaren identifikazioa

Identifikazioa: Espainiako Gorteetan, 1931ko irailaren 1ean egindako diskurtso baten aurrean gaude; Gorte Konstituziogileetan, zehazki. Dokumentu publikoa eta politikoa da, parlamentariei bideratutakoa eta, horien bidez, Espainiako herritar guztiei zuzendua.

Egilea: Clara Campoamor

Autorea, Clara Campoamor (1888-1972), madrildarra, abokatua, ideologia errepublikanokoa eta feminista da. Ideia sozialistetatik hurbil egon arren, ez zegoen alderdi horretan afiliatuta. 1931ko Gorte Konstituziogileetan, Alderdi Errepublikanoarekin aurkeztuta, eserlekua lortu zuen. 1936an, estatu-kolpearen ondoren, atzerrira ihes egin zuen eta bertan hilko zen 1972. urtean; izan ere, gobernu frankistak ez zuen bere itzulera inoiz baimendu.

Ideia

...
Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamor eta emakumeen sufragioa (1931)" »

Primo de Riveraren Diktadura: Ezaugarriak eta Amaiera

Historia3,26 KB

1923ko irailaren 12an, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Bartzelonan. Alfontso XIII.ak trabarik jarri ez zuenez, Primo de Riverak Cánovas-en erregimena (monarkia konstituzionala) deuseztatu eta gobernua eratu zuen. Iritzi publikoa, herrialdearen egitura zuzendu nahi zuenez, diktaduraren alde jarri zen.

Direktorio Militarra (1923-1925)

Orduan, Primo de Rivera jeneralak Direktorio Militarra ezarri zuen, gobernuaren ahalmena eta erantzukizunak hartuz. Direktorioak aholkuak ematen zituen, Primo de Riverak erabakiak hartzen zituen, eta erregeak sinatzea besterik ez zuen behar. Horrekin, Espainian zeuden arazoak konpondu nahi zituen.

Diktaduraren Aurreko Arazoak eta Neurriak

  • Marokoko Gerra: 1926an, Frantziaren laguntzaz, Espainiak irabazi
...
Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren Diktadura: Ezaugarriak eta Amaiera" »

Espainiako II. Errepublika: Erreformak, Tentsioak eta Kolpea

Historia2,41 KB

Espainiako II. Errepublikaren Testuingurua

Espainiako II. Errepublika 1931n ezarri zen eta 1936an amaitu zen estatu-kolpe baten ondorioz; estatu-kolpeak Errepublikaren modernizazio-lanarekin amaitu zuen.

Biurteko Erreformista: Ezkerraren Gobernu Progresista

Errepublikaren lehen etapa, 1931tik 1933ra bitartekoa, Biurteko Erreformista izan zen. Gobernu ezkertiarra zen, eta 1931ko Konstituzioa egin zuten, konstituzio errepublikar, demokratiko, progresista, deszentralizatu eta laikoa. Hainbat erreforma jarri zituzten abian Espainia modernizatzeko.

Eskuineko Gobernua eta Gizarte Tentsioak (1933-1936)

1933an, eskuineko gobernuak hartu zuen Gobernuburutza. Aurreko erreformak eten edota moteldu zituzten; esaterako, nekazaritza-erreforma etendu zuten eta...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako II. Errepublika: Erreformak, Tentsioak eta Kolpea" »

XIX. Mendeko Langile Mugimenduak: Ludismoa, Kartismoa eta Internazionala

Historia3,43 KB

Ludismoa

  • 1811tik 1812 bitartean sortu zen Ingalaterran, oihalgintzan batez ere, eta handik Europa osora zabaldu zen.
  • Industrializazioaren eta makinen kontrako mugimendua izan zen, makina berriak sartzean langileak kaleratuak zirelako. Lehenago mehatxuak bidaltzen zizkieten lantegiko ugazabei, eta gauean lantegietan sartu eta makinak hondatzen hasten ziren.
  • Ludismo hitza mugimenduaren buruzagia izan zen Ned Ludd pertsonaiarengandik dator; mugimenduaren jarraitzaileei luddita deritze.
  • Mugimendu hau berehala gelditu zen, gobernuak armada erabili zuelako lantegiak babesteko eta heriotza-zigorra ezarri zuelako.
  • Azken finean, langileak konturatu ziren makinak apurtzean ez zutela ezer lortzen, eta sindikatuetan afiliatzen hasi ziren beren eskubideak defendatzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Langile Mugimenduak: Ludismoa, Kartismoa eta Internazionala" »