Fernando VII.a eta Absolutismoaren Berrezarpena (1814)
Testuaren Ulermena: Kontzeptu Garrantzitsuak
- Gorteak
- Aro Modernoko erakunde politikoa da. Gorte hauek ez ziren oinarritzen Nazioaren Subiranotasunean, baizik eta gizarte estamentalean.
- Konstituzioa
- Estatu baten lege nagusia da. Bertan gobernu forma (monarkia edo errepublika) eta lurralde antolaketa (estatu zentralista, autonomikoa edo federala), elizarekiko harremana eta beste kontu batzuk zehazten dira. Era berean, eskubide adierazpen bat jasotzen da bertan.
Aurrekariak: Independentzia Gerra eta Valençayko Ituna
Aurrekariei dagokienez, Espainian Independentzia Gerra (1808-1813) Valençayko Itunarekin amaitu zen 1813ko abenduan. Itun horren bidez, Napoleonek Fernando VII.ari tronua berreskuratu zion, eta erregea Espainiara itzuli zen.
Fernando VII.aren Itzulera eta Tentsio Politikoa (1814)
Martxoan Fernando Espainiara bueltatzerakoan, Madrilera zuzenean joan beharrean, Valentziara joan zen lehenik. Bazekien Madrilen liberalak zeudela eta Konstituzioa zin egitera behartuko zutela. Apirilean, Pertsiarren Manifestua jaso zuen.
Absolutismoaren Berrezarpena
Erregea Espainiara bueltatu zenean egoera aztertzen hasi zen. Liberalek, berriz, Konstituzioa zin egitera eta marko politiko berria onartzera behartu nahi zuten.
Erregeak baldintzak onartu zituen, baina Pertsiarren Manifestua jasota eta Europan zegoen egoera ikusita, Fernando VII.ak 1814ko maiatzaren 4ko Errege Dekretuaren bidez:
- Cádizko Konstituzioa eta Legeak baliogabetu zituen.
- Absolutismoa berrezarri zuen.
Errepresioa eta Erregimen Zaharraren Berrezarpena
Buruzagi liberal nagusiak atxilotu edo erail zituen, eta beste askok atzerrira ihes egin behar izan zuten (1.500 hasieran, eta urtarrilean 10.000 gehiago). Horrela, Fernandok eta bere gobernuak herrialde bat berreraikitzea zuten helburu, baina egoera oso zaila zen:
- Nekazaritza birrindua.
- Merkataritza geldiarazia.
- Finantzak lur jota.
- Kolonia guztiak independentziaren alde borrokan.
Erregimen Zaharra berrezartzeko neurri nagusiak hauek izan ziren:
- Inkisizioa berrezarri zuen.
- Eskumenezko jaurerria berriro indarrean jarri zuen.
- Adierazteko eta inprimatzeko eskubidea kendu zuen.
- Gremioak berriro martxan jarri zituen.
Oro har, eskubide pertsonal eta kolektibo guztiak debekatu zituen.
Ondorioak: Espainiaren Atzerapena
Guzti honek ondorio nabarmenak eta larriak izan zituen Espainiarentzat. Antzinako Erregimena bueltatzerakoan, Europan Industria Iraultza gertatzen ari zen bitartean, Espainiaren atzerapena nabarmena izan zen arlo politikoan, ekonomikoan, sozialean, kulturalean eta zientifikoan.
Unibertsitateko irakasle ugari erbesteratu ziren. Gainera, gizarteko talde atzerakoienek (hau da, nobleak eta eliza) indar handiegia zuten gobernu honetan. Horren ondorioz, Independentzia Gerraren osteko errekuperazioa asko zaildu zen.
Testuaren Garrantzia Historikoa
Amaitzeko, lerro batzuk eskainiko dizkiogu testuaren garrantziari:
- Lehen aldiz agertzen da talde ideologiko batek idatzitako testu politiko bat. Talde hau etorkizunerako alderdi politikoen aurrekaria izango da.
- XIX. mendean bi korronte politiko nagusien artean (liberalak eta absolutistak) eman zen talkaren erakusle paregabea da.