Japoniaren Inperialismoa eta Bigarren Mundu Gerrako Faseak

Historia2,52 KB

Japoniaren Inperialismoa

Japoniaren inperialismoa: Japonia indar militarrean oinarrituz bihurtu zen Ekialde Urruneko potentzia inperialista, eta politika espantsionista egin zuen Asian. Krisi ekonomikoaren ondorioei erantzutearren, Japoniak bizi-espazio propioa izatea erabaki zuen. Xede horrekin arma-industria indartsua sortu zuen. 1931n, Japoniak Mantxuria indarrez hartzea erabaki zuen eta enperadorearen esku geratu zen boterea. Aldi berean, Alemania nazira hurbildu zen eta antikomintern ituna sinatu zuten (1936). Japoniarrek eraso egin zioten Pearl Harborreko base estatubatuarrari, horren ondorioz Japonia eta Estatu Batuak gerran sartu ziren.


Gerraren Faseak

Gerraren faseak: 1939ko irailaren 3an, Britainia Handiak eta Commonwealth-eko herri batzuek gerra deklaratu zioten Alemaniari. Hala sortu zen, 2. Mundu Gerra, faszismoaren (Ardatza) aurka borrokatu zen herrialdeen blokea (Aliatuak).

A'Tximista-gerra' (Blitzkrieg)

Ardatzaren garaipenak: Gerraren lehenengo fasean Alemaniak lortu zituen garaipenak, tximista taktika erabiliz, bi urtean okupatu zuen armada alemanak Europako parterik handiena.

  • 1939 (iraila): Alemaniak Polonia inbaditu zuen eta azaroan, tropa sobietarrak Finlandiara sartu ziren.
  • 1940 (apirila): Tropa alemanek Danimarka eta Norvegia azkar konkistatu zituzten.
  • 1940 (maiatza-ekaina): Aste gutxi batzuetan, Frantzia eta Herbehereak inbaditu zituzten.
  • 1940 (uztaila-iraila): Ingalaterrako Gudua-alemanen bonbardaketa masiboak Londresen eta Ingalaterrako hiri nagusietan gertatu ziren. Bitartean, gogortu egin zen Atlantikoko Gudua.


+ 1940-1941: Hungaria, Errumania, Eslovakia eta Bulgaria estatu satelite bihurtu ziren eta Jugoslavia inbaditu egin zuten. Beste hainbeste gertatu zen Grezian. 1941 B gatazka mundu-mailakoa bihurtu zen: 1941an Hitlerrek Bizargorri operazioari ekiteko agindua eman zuen, Sobietar Batasuna inbaditzeko. Armada sartu zen Errusian, eta, tximista-gerra aplikatuz, sobietarrak garaitu zituen. Alemanek Leningrad inguratu zuten, eta, Kiev hartu ondoren, Moskuko aldirietaraino iritsi ziren. Baina sobietarren erresistentziak geldiarazi egin zuten alemanen erasoaldia. Japoniarrek Pearl Harborreko base estatubatuarrari eraso egin zioten, eta horrek gerran sarrarazi zituen Estatu Batuak. Bi bloke finkatu ziren: 1- Ardatza zegoen 2- Aliatuak (BH, F, Sobietar Batasuna eta E B).

Deskargatu

PDF Word HTML