1876ko Foruen Deuseztapen Legea: Analisia eta Ondorioak

Historia2,23 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen Deuseztapena

Sailkapena eta Testuingurua

Aurrean dugun testua lehen mailako testu politiko-juridikoa da. Egilea kolektiboa da: Gorteek egin eta Alfontso XII.ak eta Cánovas del Castillok berretsi baitzuten. Publikoa da, Madrilgo Gazetan argitaratua.

Helburu Nagusia

Testuaren helburu nagusia Alfontso XII.ak eta Ministro Kontseiluko presidente Cánovas del Castillok, Gorteek proposatutako eta beraiek berretsitako foruen deuseztapenaren berri ematea da Euskal Herriko biztanleei.

Testua Alfontso XII.aren erregetzaren bigarren urtean kokatzen da. Urte hartan bertan, Euskal Herriko azken Karlistada liberalen garaipenarekin amaitu zen.

Legearen Analisi Zehatza

Testua sarrera bat eta legearen lau artikuluz osaturik dago. Lehenengo paragrafoan, Alfontso XII.aren agintaldiko gobernuko Gorteek idatzitako legea dela azaltzen da eta erregeak berak berretsi duela.

Artikuluen Xedapenak

  1. 1. artikulua: Espainiar Konstituzioak agintzen duena jarraituz, Euskal Herriko biztanleak nazioko gainerako probintzietakoak bezalaxe, legeak deitutakoan arma zerbitzura joan beharko dute eta norberaren ondasunen arabera Estatuari zergak ordaindu beharko dizkiote. Erabaki honekin ulertu dezakegu euskal foruak deuseztaturik geratzen direla eta ondorioz, foruek ematen zizkieten pribilegioak desagertzen direla.
  2. 2. artikulua: Euskal probintziak behartuta daude dagokien gizonezko proportzioa soldaduskara aurkeztera. Lege honen aurretik, gizonezko euskaldunak ez zeuden behartuak soldaduska betetzera eta erregearen dei baten ondoren joaten zena, bere borondatez joaten zen. Gainera, ordaindu egin behar zitzaion.
  3. 3. artikulua: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzietako biztanleak beharturik daude Estatuak ezarritako zerga guztiak ordaintzera, arrunt zein berezi, ondasunen proportzioan gastu publikoan erabiltzeko.
  4. 4. artikulua: Gobernuak (Gorteei berri emanez eta lehenago aldarrikatutako legeak errespetatuz) baimena ematen du, Aldundiekin bat eginda, foru erregimenaren beharrezko aldaketak egiteko. Honek, bi urte barru emango diren Kontzertu Ekonomikoen sorrera erraztu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML