Frankismoaren sorrera eta bilakaera: 1939-1959
Frankismoaren sorrera eta bilakaera (1939-1959)
Franco, Mola eta beste jeneral batzuekin batera, konspiratzen aritu zen II. Errepublikan zehar, sistema demokratikoarekin amaitzeko asmoz. 1936an Gerra Zibila hasi zen estatu-kolpe saiakeraren porrotaren ondoren, eta 1939ko apirilaren 1ean nazionalen garaipenarekin amaitu zen. Ordutik aurrera, Francok diseinatutako estatua martxan jarri zen.
Estatu berriaren ezaugarriak
Estatu berrian, ordena militarren esku zegoen eta goi-karguetan ideologia frankistako jendea baino ez zegoen. Nazioartean, Alemania eta Italiaren babesa izan zuen, eta Aliatuek ez zioten traba handirik jarri. Barnean, eskuindarren babesa izan zuen hasieratik eta laster eskuratu zuen monarkikoena. Elizak altxamendua justifikatu zuen, eta Gurutzada Santua bezala hartuta, pribilegio handiak eskuratu zituen, estatuarekin lotura estua baitzuen sistema nazionalkatolizistan.
Frankismoaren iturri ideologikoak
Frankismoak ez zuen printzipio ideologiko zehatzik, botere autoritario baten inguruan eraiki baitzen. Hala ere, hiru iturri nagusi izan zituen:
- Falangea (faxismoa)
- Karlismoa (antikomunismoa)
- Eliza Ultrakontserbadorea (katolizismoa)
Hauek guztiak Mugimendu Nazionala izeneko indar politiko berria gorpuztu zuten.
Politika eta instituzionalizazioa (1938-1967)
Politikoki, helburua dena kontrolpean izango zuen diktadura lortzea zen. Horretarako, instituzionalizazioa gauzatu zen:
- Fueros
- Espainiarren Forua
- Erreferendum Legea
- Gorteak eratzeko Legea
- Estatu Burujabetza Ondorengotza Legea
- Estatuko Lege Organikoa
Gainera, Mugimendu Nazionala indar politiko bakarra bezala sendotu zen, FET alderdi bakarra zelarik.
Gizartearen babesa
Sozialki, erregimenak hainbat talderen babesa izan zuen:
- Militarrak
- Apaizteria
- Lur-jabe ertain eta handiak
- Penintsula erdiko nekazariak
- Hiriko klase ertainak (egonkortasunaren aldekoak)
Zapalkuntza eta kontrola (1939-1950)
Frankismoaren lehen urteetan (1939-1950) zapalkuntza politikoa izugarria izan zen. Pentsamolde bakarra inposatu nahi zen, eta milaka pertsona espetxeratu, erbesteratu edo exekutatu zituzten. Erregimenak kontrol ideologiko eta sozial zorrotza ezarri zuen, eta intelektual gehienek alde egin behar izan zuten, diktadura kritikatzea larri ordaintzen baitzen.
Nazioarteko isolamendua eta autarkia
Nazioartean, Francok Hitlerri lagundu zion, baina Gerran neutraltasuna deklaratu zuen. Hala ere, AEBek zein NBEk isolatzea erabaki zuten, eta herrialdea bakartuta geratu zen. Ondorioz, autarkia ezarri zen: ekoizpen guztia estatuaren menpe zegoen, eta gosea nagusitu zen, errazionamendua ezarriz.
Oposizioa
Oposizioak indar gutxirekin zebilen. Alderdi politikoak erbestera eta klandestinitatera joan ziren. Unibertsitateetan protestak izan ziren, eta langile-mugimenduak grebetara deitu zuen. Gerrillak ere borrokatu zuen, baina gehienak harrapatu eta fusilatu egin zituzten.
Erregimenaren sendotzea eta irekiera (1950-1959)
Ondorengo hamarkadan (1950-1959) erregimena sendotu egin zen, nazioarteko egoerak bultzatuta. Gerra Hotzean, Francoren antikomunismoak AEBrekin ituna ahalbidetu zuen.
Konkordatua eta nazioarteko onespena
Gainera, Vatikanoarekin Konkordatua egin zen, konfesionaltasuna lortuz eta Elizari pribilegio handiak emanez. Horrela, erregimena ireki eta nazioarteko onespena lortu zuen, 1955ean NBEn sartuz.
Oposizioaren berrantolaketa eta ETAren sorrera
Oposizioa pixkanaka berrantolatzen joan zen, baina oraindik ez zuen indar handirik eskuratu. Protestez gain, aipatzekoa da ETA talde terrorista sortu zela.
Ekonomiaren liberalizazioa eta Opus Deiren eragina
Ekonomikoki, AEBrekin egindako akordioek industria goratu zuten, eta autarkia amaitu zen. Falangisten politika ekonomikoa baztertu zen, porrota izan zelako, eta horren ordez, Opus Deiko teknokratak arduratu ziren ekonomiaz. Hauek ekonomiaren liberalizazioa bultzatu zuten, austeritatean oinarrituz:
- Gastu publikoa murriztu
- Pezeta debaluatu
- Kanpo-inbertsioak sustatu
Ondorioz, kanpo-diru sarrerak igo ziren, baina barneko sarrerak ere handitu ziren. Egoera ekonomikoa hobetu zen, nahiz eta jende askok emigratu behar izan zuen.