Espainiako II. Errepublika: Erreformak, Tentsioak eta Kolpea

Historia2,41 KB

Espainiako II. Errepublikaren Testuingurua

Espainiako II. Errepublika 1931n ezarri zen eta 1936an amaitu zen estatu-kolpe baten ondorioz; estatu-kolpeak Errepublikaren modernizazio-lanarekin amaitu zuen.

Biurteko Erreformista: Ezkerraren Gobernu Progresista

Errepublikaren lehen etapa, 1931tik 1933ra bitartekoa, Biurteko Erreformista izan zen. Gobernu ezkertiarra zen, eta 1931ko Konstituzioa egin zuten, konstituzio errepublikar, demokratiko, progresista, deszentralizatu eta laikoa. Hainbat erreforma jarri zituzten abian Espainia modernizatzeko.

Eskuineko Gobernua eta Gizarte Tentsioak (1933-1936)

1933an, eskuineko gobernuak hartu zuen Gobernuburutza. Aurreko erreformak eten edota moteldu zituzten; esaterako, nekazaritza-erreforma etendu zuten eta Sanjurjo eta beste kolpista batzuk amnistiatu zituzten. Horrek jendearen haserrea ekarri zuen.

1934an, greba orokor iraultzailea egin zen Espainian, lurralde guztietan, bereziki Katalunian eta Asturiasen. Asturiasen, greba iraultza bihurtu zen. Errepresioa oso gogorra izan zen. Largo Caballero eta Azaña atxilotu zituzten. Gertaera horren eraginez, Gobernua eskuinerantz lerratu zen. Franco Estatu Nagusi Zentraleko buru izendatu zuten. Lerrouxek dimisioa eman zuen estraperloaren auzia azaleratu zenean.

1936ko Hauteskundeak eta Estatu-kolpearen Atarikoa

1936ko otsailean, hauteskunde orokorrak antolatu ziren. Hauteskundeetarako, Fronte Popularra osatu zuten sozialistek, langile-alderdiek eta ezkerreko errepublikazaleek. Beren programan, 1934ko gertaerengatik zigortutakoentzat amnistia eta Biurteko Erreformistako erreformak abian jartzea eskatzen zuten. Hau da, militar, erlijio, nekazaritza, hezkuntza eta eskualde-estatutuaren arloan egindako erreformak.

Eskuina ere berrantolatu zen: CEDAk eta Bloke Nazionalak koalizioa osatu zuten. Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak, baina botoen aldea oso txikia izan zen. Manuel Azañak hartu zuen presidente kargua Alcalá Zamoraren ordez, eta Casares Quiroga zen gobernuburua.

Laster sortu ziren gizarte-arazoak eta indarkeria. Militarrak matxinada eskuindarra prestatzen hasi ziren. 1936ko uztailaren 12an, Castillo teniente ezkertiarra hil zuten. Haren kide batzuek Calvo Sotelo hil zuten. Tentsioa areagotu zen, eta 1936ko uztailean estatu-kolpe bat eman zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML