Clara Campoamor eta emakumeen sufragioa (1931)

Historia2,95 KB

Testuaren identifikazioa

Identifikazioa: Espainiako Gorteetan, 1931ko irailaren 1ean egindako diskurtso baten aurrean gaude; Gorte Konstituziogileetan, zehazki. Dokumentu publikoa eta politikoa da, parlamentariei bideratutakoa eta, horien bidez, Espainiako herritar guztiei zuzendua.

Egilea: Clara Campoamor

Autorea, Clara Campoamor (1888-1972), madrildarra, abokatua, ideologia errepublikanokoa eta feminista da. Ideia sozialistetatik hurbil egon arren, ez zegoen alderdi horretan afiliatuta. 1931ko Gorte Konstituziogileetan, Alderdi Errepublikanoarekin aurkeztuta, eserlekua lortu zuen. 1936an, estatu-kolpearen ondoren, atzerrira ihes egin zuen eta bertan hilko zen 1972. urtean; izan ere, gobernu frankistak ez zuen bere itzulera inoiz baimendu.

Ideia nagusiak eta argudioak

Ideia nagusia: bere gortekide diren horien aurrean emakumeen sufragioa defendatzea. Hauek dira erabiltzen dituen argudio nagusiak:

  • Lehena eta garrantzitsuena: sufragioa emakumeentzat gizaki izateagatik dagokien eskubidea dela; berezkoa zaie, beraz, eskubidez.
  • Herri zibilizatuen erabakia dela hau.
  • Mundu zibilizatu horren barruan sortu daitekeen konstituzioa aurreratuena eta libreena izan daitekeela.
  • Errepublikaren lorpena izango dela, monarkiak inoiz lortu ez duena.
  • Azkenik, latindar herrien artean lehena izango dela halako aurrerakuntza arautzen.

Inguruabar historikoak

1931ko apirilean II. Errepublika aldarrikatu zen eta Behin-behineko Gobernua eratu zen, "Donostiako Itunean" parte hartu zuten indarrek osatuta. Hauen lan nagusia hasierako erreformak ezartzea eta, batez ere, hauteskundeak antolatzea izan zen, Gorte Konstituziogile batzuk eratzeko. Hauteskunde hauetatik errepublikarren eta sozialisten arteko koalizioa atera zen garaile, eta horiek enkargatu ziren estatu berria osatzeko beharrezkoa zen Konstituzioa idazteaz.

Emakumearen egoera eta bilakaera

Oso kontuan izan behar dugu emakumeen papera garai hartako Espainian oso bigarren mailakoa zela gizartearen alor publikoan. Iraultza liberalekin sortutako "gizonezkoen" eskubideen aldarrikapenetan ez zen ia inoiz kontuan hartu emakumeek eskubide berdinak izan zitzaketenik. Emakumea ez zen, orokorrean, gizonaren pareko kontsideratzen, menpeko baizik. Hezkuntza minimo batekin nahikoa zutela pentsatzea ohikoa zen garaiko gizartean, eta gehienbat etxeko lanetarako trebakuntza behar zutela uste zen.

II. Errepublika garairako zenbait mugimendu sortu ziren, batez ere ezkerreko indarren inguruan, aurreko irudi horrekin amaitu nahi zutenak. Nahiz eta beranduago, frankismoaren garaian, egoerak atzera egingo zuen berriz ere.

Deskargatu

PDF Word HTML