Primo de Riveraren Diktadura: Ezaugarriak eta Amaiera
1923ko irailaren 12an, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Bartzelonan. Alfontso XIII.ak trabarik jarri ez zuenez, Primo de Riverak Cánovas-en erregimena (monarkia konstituzionala) deuseztatu eta gobernua eratu zuen. Iritzi publikoa, herrialdearen egitura zuzendu nahi zuenez, diktaduraren alde jarri zen.
Direktorio Militarra (1923-1925)
Orduan, Primo de Rivera jeneralak Direktorio Militarra ezarri zuen, gobernuaren ahalmena eta erantzukizunak hartuz. Direktorioak aholkuak ematen zituen, Primo de Riverak erabakiak hartzen zituen, eta erregeak sinatzea besterik ez zuen behar. Horrekin, Espainian zeuden arazoak konpondu nahi zituen.
Diktaduraren Aurreko Arazoak eta Neurriak
- Marokoko Gerra: 1926an, Frantziaren laguntzaz, Espainiak irabazi egin zuen.
- Ordena Publikoa eta Terrorismo Anarkista: Konstituzioa indargabetu egin zen eta gerra egoera ezarri zen. Gorteak desegin ziren, alderdi politiko bakarra zegoen (Unión Patriótica), eta manifestazioak eta grebak debekatu ziren.
- Kataluniako Mugimendu Nazionalista: Katalana (hizkuntza) debekatu zen. Katalanismoak indarra hartu zuen eta hauteskundeetan arrakasta izan zuen, euforia separatista piztuz. Primok estatu kolpea eman zuenean, burgesia nazionalista diktaduraren alde jarri zen.
Marokoko arrakastak diktadorea egoera konstituzionalera bueltatzeko ideia alde batera uztera behartu zuen.
Direktorio Zibila (1925-1930) eta Diktaduraren Krisia
1925etik aurrera, erregimen diktatoriala iraunarazteko asmoz, Direktorio Militarra kendu eta Direktorio Zibila jarri zuen, eta konstituzio berri bat egin zuten. Ekonomiak gora egin zuen, eta grebak eta gizarte protestak gutxitu egin ziren. 1929an, aldiz, krisialdia etorri zen, eta diktaduraren aurkako oposizioa indartu egin zen.
Oposizioaren Indartzea
- Intelektual eta Unibertsitarioen Oposizioa: Diktaduraren aurka zihoazen, eta hauen artean, Miguel de Unamuno bereiztu zen.
- Alderdi Politikoen Jarrerak: Ia alderdi politiko guztiak diktaduraren aurka zeuden, eta zehazki, bakoitzak hau nahi zuen:
- Monarkia konstituzionala: alderdi dinastikoak.
- Errepublika: muturreko katalanistak, sozialistak, komunistak eta anarkistak.
Diktaduraren Amaiera eta II. Errepublikaren Ezartzea
1929an, Primo de Riverak erregearekiko eta armadarekiko harremana okertu zuen, eta hurrengo urteko urtarrilean, dimisioa aurkeztu zuen. Gobernua aginte barik zegoenez, erregeak Berenguer jenerala gobernuburu izendatu zuen monarkia konstituzionalera bueltatzeko (gobernu horri diktablanda deitu zioten). Baina prozesua hain geldoa izan zen, non Berenguerrek dimititu egin zuen. Orduan, erregeak Aznar gobernuburu jarri zuen, berriz ere.
1930eko abuztuan, oposizio errepublikarra Donostian elkartu zen, monarkia kentzeko altxamendu bat antolatzeko, eta Donostiako Ituna sinatu zuten. 1930ean altxamendu hau egin zen, baina porrot egin zuen. Hurrengo urteko apirilaren 12an, errepublikarrek hauteskundeak irabazi zituzten, eta II. Errepublika ezarri zen. Horregatik, erregeak erbestera joan zen.