XIX. Mendeko Langile Mugimenduak: Ludismoa, Kartismoa eta Internazionala

Historia3,43 KB

Ludismoa

  • 1811tik 1812 bitartean sortu zen Ingalaterran, oihalgintzan batez ere, eta handik Europa osora zabaldu zen.
  • Industrializazioaren eta makinen kontrako mugimendua izan zen, makina berriak sartzean langileak kaleratuak zirelako. Lehenago mehatxuak bidaltzen zizkieten lantegiko ugazabei, eta gauean lantegietan sartu eta makinak hondatzen hasten ziren.
  • Ludismo hitza mugimenduaren buruzagia izan zen Ned Ludd pertsonaiarengandik dator; mugimenduaren jarraitzaileei luddita deritze.
  • Mugimendu hau berehala gelditu zen, gobernuak armada erabili zuelako lantegiak babesteko eta heriotza-zigorra ezarri zuelako.
  • Azken finean, langileak konturatu ziren makinak apurtzean ez zutela ezer lortzen, eta sindikatuetan afiliatzen hasi ziren beren eskubideak defendatzeko.

Sindikatuak

  • Langileen elkarte antolatuak dira, ugazaben aurrean langileen eskubideak eta interesak defendatzeko helburua dutenak.
  • XIX. mendera arte, langileek elkartzea debekatuta zuten (Combination Acts). Hala ere, XIX. mende hasieran eskubide hori eskuratuko zuten lehenengo aldiz Britainia Handian, eta geroago Europako beste toki batzuetan.
  • Horrela, lehenengo sindikatuak sortzen hasi ziren, langileen ekintza kolektiboak gidatuko zituztenak (grebak, adibidez).
  • Geroago, estatu mailako sindikatuak sortu ziren, baina 1871 arte ez ziren sindikatuak lege baten bidez arautu.

Kartismoa

Chartism (ingelesez) beste langile mugimendu bat izan zen, eta bere helburu nagusia langileen eskubide politikoak lortzea zen, hau da, botoa. Horrela, langileak politikan parte hartuz legeak aldatu ahal zituzten beren lan-baldintzak hobetzeko.

  • Izena Chart hitzetik dator. 1838an, Londresko Langile Elkarteak Herriaren Gutuna (People's Charter) egin zuen, Parlamentuari hurrengo eskaerak eginez:
    • Gizonezkoen sufragio unibertsala, 21 urtetik gorakoentzat.
    • Boto sekretua ezartzea.
    • Parlamentuko kide izateko jabetza-baldintza kentzea.
    • Diputatuei soldata bat ordaintzea, langileek kargu hori betetzeko aukera izan zezaten.
    • Parlamentariei immunitatea izatea, ideiak errepresalien beldurrik gabe adierazteko.
  • Parlamentuak hirutan bota zituen atzera, eta grebak eta manifestazioak antolatu ziren aldarrikapenen alde; Gobernuak gogor jokatu zuen.
  • Nahiz eta epe laburrera mugimendua ahuldu eta helburuak ez lortu, langileak kontzientziatzeko erabilgarria izan zen, eta langileen aldeko lege batzuk onartu ziren, adibidez, emakumeen eta haurren lana 10 ordura jaistea.

Lehen Internazionala

  • Marxek 1864an Londresen sortutako erakunde politikoa izan zen.
  • Munduko langile guztien indarra biltzeko eta sozialismoaren ideiak zabaltzeko helburuarekin sortu zen.
  • Lehen Internazionalean Ingalaterra eta Frantziako langile-elkarteko ordezkariak eta emigratzaile poloniar, italiar eta alemaniarrak bildu ziren.
  • Ideologia guztietako langileak bildu ziren bertan: sindikalistak, kartistak, sozialistak, owenistak, Proudhonen jarraitzaileak eta marxistak.
  • Marx oso garrantzitsua izan zen Lehen Internazionalaren bileretan, berak estatutuak eta inaugurazio-manifestuak ("Manifestu Komunista", 1848) idatzi zituelako. Bertan, Internazionalaren oinarrizko printzipioak ezarri zituen eta gizartea aldatzeko langileek politikan parte hartzeko beharra defendatu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML