Historia4,71 KB
1978ko Konstituzioa: Erreforma eta Oinarriak
- Erreforma osatzeko Konstituzio bat osatu eta onartu behar zen.
- Oinarriak:
- Monarkia.
- Erregimen parlamentarioaren ezarpena.
- Estatu deszentralizatua.
- Aurreproiektu bat egitea:
- UCDko hiru kide: Gabriel Cisneros, Herrero de Miñón, Pérez Llorca.
- PSOE: Gregorio Peces Barba.
- PCE: Jordi Solé Tura.
- AP: Manuel Fraga Iribarne.
- PDC: Miquel Roca Junyent.
- Helburuak:
- Egitura politiko frankistak desagerrarazi.
- Estatu demokratiko berri bat ezarri.
- Testua idaztean adostasuna:
- Konstituzioaren antolaketan bi zati:
- Dogmatikoa:
- Oinarrizko printzipioak definitu.
- Horiek beteko zirela ziurtatu.
- Organikoa (Konstituzioaren hiru gai nagusien antolakuntza):
- Eskubideak (sufragio unibertsala, banakoen eskubideak, askatasunak).
- Erakundeak.
- Lurralde Antolaketa.
Konstituzioaren Erakundeak
- Monarkia.
- Parlamentua.
- Gobernua.
- Auzitegi Konstituzionala.
Konstituzioaren Lurralde Antolaketa
- Autonomia onartu zen Estatuko lurraldeak antolatzeko edo egituratzeko modu gisa.
- Nazionalistei autogobernurako zuten eskubidea aitortu zitzaien.
- Idatzi eta onartu ziren lehen bi Autonomia Estatutuak euskalduna eta katalana izan ziren (1979).
- Galiziako Estatutua ere onartu zen.
- Gainerako pareko ekimenak gelditu ziren presioagatik, baina zenbait eskumen aitortu ziren.
Adolfo Suárezen Dimisioa (1981)
- 1981eko urtarrilean Suárezen dimisioa.
- Arrazoiak:
- Oposizioaren estrategia politikoak (PSOE - Felipe González).
- Barne borrokak eta alderdiaren desegitea.
- Hezkuntzan eta Elizarekin adostasunik eza.
Otsailaren 23ko Estatu Kolpea eta Calvo Soteloren Gobernua
- Suárezen ordez Calvo Sotelo (UCD).
- Sistema demokratikoa arriskuan.
- 1981eko otsailaren 23an estatu kolpea.
Estatu Kolpea: Gertaerak
- 1981eko otsailaren 23an.
- Diputatuen Ganberan Calvo Soteloren inbestidura bozkatzen ari ziren.
- Tejero koronela, Guardia Zibilen destakamendu batekin, Parlamentura sartu zen.
- Estatu kolpeak porrot egin zuen.
Estatu Kolpearen Ondorengo Gertakari Nagusiak
- Estatu kolpetik bi egunera, kolpistak errenditu ziren.
- Calvo Sotelo gobernuko presidente izendatu zuten.
- 1982ko urrira arte agindu zuen.
- Gertakari nagusiak:
- UCD hondatzen ari zen.
- Garapen autonomikoa eten zen.
- Elizarekin ika-mikak.
- ETAko kidetzat hartuta, hala ez ziren hiru gazte atxilotu eta hil zituzten.
- Espainia NATOn sartu zen.
- UCD gainbeheran zegoen.
- Hauteskunde aurreratuetara deitu zuten 1982ko urrian.
Hego Euskal Herriko Trantsizio Garaia
Gernikako Estatutua
- Gaur egungo autonomia estatutua da.
- Alderdien arteko hurbiltze bat gertatu zen. 1979ko urrian, erreferendumean, Gernikako Estatutua onartu zen.
- Lehengo autonomien antzekoa zen, baina autogobernu maila handiagoarekin.
- Gobernu sistema parlamentarioa ezarri zen.
- Eusko Legebiltzarra (75 diputatu: hiru Lurralde Historikoetako bakoitzeko 25 ordezkari).
- Autonomia Estatutuaren berezitasunaren oinarriak:
- Foruak onartu ziren.
- Hezkuntzan erabateko eskumena.
- Ertzaintza.
- Lurraldearen barne antolaketa berezia.
- Kontzertu ekonomikoak.
Lurraldearen Antolaketa
- Muga geografikoak ezartzea gai gatazkatsua izan zen.
- Nafarroak ez sartzea erabaki zuen.
- Euskal Autonomia Erkidegoa: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia.
- Bakoitzak bere erakundeak zituen.
- Beranduago, Lurralde Historikoen Legea onartu zen.
Kontzertu Ekonomikoak (1878. urtetik, foruak kentzean)
- Euskal erregimen autonomikoaren ezaugarri berezienetako bat da.
- Probintziako Aldundi bakoitzak bere zergak ezartzen eta biltzen ditu.
- Zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari emango dio (aldakorra).
- Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernu zentralari Kupoa igorriko dio: bildutako diruaren zati bat.
- Gobernu autonomoak eskumenik ez dituen alor horietako gastuak ordaintzeko:
- Kanpo politika eta defentsa.
- Portuak eta aireportuak.
- Gizarte Segurantza.