Frankismoaren Diktadura Euskal Herrian: Errepresioa eta Oposizioa
1. Diktadura ezartzea (1940ko hamarkadan)
Gerraren ondoren, arazo ekonomikoak, gosea eta eguneroko bizitzaren zailtasunak Espainiako lurralde guztian arazo berberak izan ziren.
1.1. Gerra ondoko krisi ekonomikoa
Espainiaren nazioarteko isolamendua politika autarkikoa ekarri zuen, eta egoera ekonomikoa 1950 arte txarra izan zen. Zailtasun ekonomikoarekin, populazioaren kezkarik handiena norberaren eta familiaren bizi-iraupena zen. Hori, errepresio eta kontrol gogorrarekin batera, aldaketarako aukerarik ez zegoen.
1.2. Gerra ondoko krisi politikoa
Euskal Herrian erregimen frankista ezartzea Espainiako gainerako eskualdetan bezala gertatu zen. Heriotza zigorrak, erbesteratzeak, kartzelatzeak, isunak... Errepresioa lehen hamarkadan bereziki gogorra izan zen, eta oposizioaren ekimenak zaildu zituzten. EAJren izaera katolikoak zenbaitetan lagundu zuen arren, errepresioa Euskal Herrian oso gogorra izan zen.
1.3. Gerra ondoko krisi kulturala
Errepresioak irakaskuntzaren munduari eragin zion. Irakasle euskaldunak modu gogorrean jazarriak izan ziren.
Erregimenaren aurkako taldeen komunikabide guztiak itxi zituzten. Irratiaren kontrola erabatekoa zen. Espazio informatibo bakarra: Radio Nacional de Españak egiten zuen El diario hablado.
Euskara eta euskal kultura gogor zigortu zituzten. Ezin zen euskaraz hitz egin, ezta euskarazko izenik jarri ere. Helburua: Euskal nazionalismoa zigortzea.
1.4. Frankismoaren barne arazoak
Frankistak elkartzen zituen gauza bakarra Errepublikaren aurka joateko nahia zen. Katoliko, falangista, monarkiko eta militarren artean ezberdintasunak/arazoak zeuden.
2. Frankismoaren aurkako oposizioa
Hasieran ez, baina erregimenak nazioarteko onarpena lortu zuen azkenean. Euskal Herrian erbesteko nahiz barneko oposizio antifrankista indartu zen, autonomiaren berrezarpenaren bidetik edo beste autogobernu batetik.
2.1. Eusko Jaurlaritza erbestean
Katalanek ez bezala, Euskal Herriak erakundeen iraupen sendoari eutsi zion, erbestean mantenduz. Gobernu horrek oposizioaren ia alderdi gehienak biltzen zituen. Iraupen horretan, EAJren sendotasun organikoa eta J.A. Agirre lehendakariaren nortasuna erabakigarriak izan ziren. Errefuxiatuei zuzendutako laguntza lana abiaraztea lortu zuenean, 80.000 euskaldun Frantziara alde egin behar izan zuten.
2.2. Ezkerreko indarrak
Sozialistak eta komunistak erbestealdiaren lehenengo urteetan jokatzeko aukera gutxi izan zuten. PSOE oso zatikatua zegoen, eta PCEk indar gutxi zuen.