Euskal Herriko Industrializazioa: Garapena eta Ezaugarriak
Industrializazio prozesua ez zen berdina izan euskal lurraldeetan. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean, Bilbo eta Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, siderurgian oinarritutako industria-hazkunde izugarria gertatu zen. Gipuzkoan, berriz, industriaren garapen motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, eta ez zen XX. mendearen lehenengo hamarkadetara arte finkatu. Bestalde, Arabak eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen bigarren erdialdera arte.
Euskal Herriko Industrializazioaren Ezaugarriak
Euskal Herriko industrializazioaren ezaugarriak ondokoak izan ziren:
- Berandu egin zen, Ipar Europakoarekin konparatuz.
- Siderurgiaren nagusigoa.
- Bizkaiaren protagonismoa.
- Espainiar merkatuarekiko mendekotasuna.
- Kanpoko lan-eskuaren